Fermin Muguruzak iluntzean Irunen eskainiko duen kontzerturako gida
Artista polifazetikoak bere auzoan joko du, Urdanibia plazan, hamarkada bat baino gehiagoren ondotik, eta jendetza espero denez, Udalak mapa bat osatu du, informazio praktikoa biltzen duena.
Irunen dena prest dago urteko kontzerturik garrantzitsuenerako. Fermin Muguruza abeslari irundarrak bere jaioterrian joko du, hamar urte baino gehiagoren ondotik, Moskuko jaietan. Doako kontzertu berezia eskainiko 40 urteko ibilbide musikala ospatzeko egiten ari den nazioarteko biraren baitan.
Ikuskizuna 21:00etan hasiko da Urdanibia plazan, Iñigoren Dizipuloak, bere anaia Iñigo Muguruzaren omenez sortutako bandaren emanaldiarekin, eta ekitaldia jendetsua izango dela aurreikusten da. Hori dela eta, Udalak mapa bat osatu du Gipuzkoako beste herri batzuetatik hurbiltzen direnentzako, baita irundarrentzat beraientzat.
Herritarren eskura jarriko diren zerbitzuei buruzko informazioa jaso da mapa honetan, hala nola, osasun eta babes zibileko baliabideen kokapenarekin, komunekin, elkargunearekin, txosnekin edo aurreikusitako ebakuazio bideekin.
Kontzertua gertutik ikusteko aukera ez dutenak lasai egon daitezela, pantaila erraldoi baten bidez ere jarraitu ahal izango baita kontzertua, Sargia plazan jarriko dutela aurreratu du udalak. Toki berean mugikortasun urria dutenentzako plataforma berezi bat jarriko dute, eta bertan 20 lagunek tokia izango dute.
Halaber, herritarrei garraio publikoa erabiltzeko deia luzatu die Irungo Udalak. Baliabide guzti horiekin batera, puntu morea ere jarriko du udalak, eta garraiori
Fermin Muguruzaren kontzertuari buruzko gida praktikoa
ZERBITZUAK
Pantaila erraldoia: Pantaila erraldoi bat jarriko da Sargia plazan, kontzertura joaterik ez dutenek emanaldia jarraitu dezaten dezaten.
Puntu morea: Puntu more bat jarriko da, indarkeria matxisten balizko kasuen aurrean sentsibilizatzeko, prebenitzeko eta jarduteko.
Irisgarritasuna: 20 lagunentzako plataforma bat eskuragarri egongo da Urdanibia plazan mugikortasun urriko pertsonentzat. Aldez aurretik izena eman beharko da udalaren webgunearen.
GARRAIOA ETA APARKALEKUA
Hirigunean trafikoa murrizteko, garraio publikoa erabiltzea gomendatzen da.
Horretarako, zerbitzu hauek indartuko dira:
Euskotren: 30 minuturo trenak Irun eta Donostia artean kontzertuaren aurretik eta ondoren.
Lurraldebus E77 linea (Ekialdebiz): Hondarribia eta Donostia arteko zerbitzuak 30 minuturo goizalde osoan zehar.