The Prodigy, dantzalekuko alderik basatiena
The Prodigy taldearen hastapenak ulertzeko 90eko hamarkadako hasierara bidaiatu behar dugu. Erresuma Batuko garai horretako musika elektronikoaren munduak ilegalki antolatzen ziren 'rave' festetan zuen presentzia nabarmenena. Jai horien arima big beat, musika industriala, punk, rock eta beste hainbat soinu nahasten zituzten taldeetan islatu zen: The Chemical Brothers, Leftfield, Underworld edo The Prodigy, besteak beste. Denborarekin, jendetza mugiarazten duen taldea bihurtu da.
Testuinguru honetan, eta Keith Flint abeslariaren punk estetikaren babesean, The Prodigyk mundu mailako arrakasta lortu zuen 'Firestarter' (1996) abestiarekin. Harrigarria badirudi ere, kantu honetan ahotsak sartu arte Flinten lana kontzertuak animatzea eta dantzari lanak egitea zen.
Baina askoz lehenago, 90eko hamarkadaren hasieran, Flint-ek Liam Howlett DJa ezagutu zuen rave festa batean. Howlett da The Prodigy taldearen arima nagusia, kantu eta soinu gehienen sortzailea. Piano klasikoa jotzeko heziketa izan arren, big beat doinuetan murgildu aurretik hip hop eta acid house estiloen zale amorratua izan zen. Bere logelan zuen estudioan hasi zen Liam abestien lehendabiziko zirriborroak sortzen. Doinu horiek Flinti erakutsi ostean, eta Leeroy Thornhill-ekin batera, The Prodigy sortu zuten.
Soinu zirriborro hauei esker, XL Recordings diskoetxearekin sinatu, eta lehen singleak argitaratu zituen The Prodigyk. 1991. urtean kaleratu zuten 'Charly' abestiarekin lortu zuten lehendabiziko arrakasta. Kantu honetan haurrei zuzendutako iragarki baten samplerra erabili zuten. Berehala, 'Experience' (1992) eta 'Music for the Jilted Generation' (1994) diskoak Erresuma Batuko musika elektronikoaren salmenten toki gorenetara iritsi ziren. Komertzialegiak zirela esaten zietenei aurre egiteko, Howlettek etiketa zuriko 'Eartbound I' binilo anonimoa argitaratu zuen. Argitalpen honek horren arrakasta handia lortu zuela ikusita, azkenean berak egin zuela aitortu behar izan zuela.
Ordurako Maxim Reality MCa (Keith Palmer) ere batu zitzaien taldera. Honen lana kontzertuak bultzatu eta abestietan ahotsak sartzea da.
Music for the Jilted Generation diskoak taldearen soinuaren oinarriei eutsi zien, baina Howletten sormen gaitasuna zabaldu zuen eta 'Their law' edo 'Voodoo People' abestietan gitarra doinuak sartu zituzten.
Garai honetan estilo berri batek astindu zituen Erresuma Batuko festak: drum n´bass. Herrialde horretako musika elektronikoa goitik behera markatu duen estilo hau, besteak beste, 'No good (start the dance)' abestian entzun daiteke. Soinu eta musika genero ezberdinen arteko nahasketari esker, urrezko diskoa eskuratu zuen The Prodigyk. Lan hori Justizia britainiarrak 'rave' festen aurka sortutako legeari aurre egiteko argitaratu zuten.
Nazioarteko birak hasi zituzten eta orduko zuzeneko indartsuena zuen taldeetako bat izan zen, hein handi batean Flinten animazio lanari esker. Arraroa badirudi ere, ordura arte laukote bezala eskaintzen zituzten kontzertuak. 'Firestarter' (1996) abestia argitaratu ostean, bateria eta gitarra gaineratu zituzten emanaldietara, eta musika elektronikoa egiten zuen rock banda bihurtu zen, punk jarrera baztertu gabe.
The Prodigyren ibilbidean aurrekaririk izan ez zuen arrakasta ekarri zuen 'Firestarter' abestiak. AEBko merkatua ireki zien eta 'The Fat of the Land' (1997) disko luzeari eman zion lekukoa. 'Smack My Bitch Up' eta 'Breathe' abestiei esker, 'dance' estiloaren gailurrera iritsi ziren.
1999an, Howlettek Dirtchamber Sessions lana gidatu zuen. The Chemical Brothers, Sex Pistols, KLF, Jane´s Adiction edo The Charlatans taldeen abestiak nahastu zituen bertan.
Urtebete geroago, Leeroyk taldea utzi zuen eta, 2000. urtean, 'Baby´s got a temper' abestia kaleratu zuten. Kantu hori Flintek idatzi zuen eta Jim Daviesen (zuzenekoetan gitarra jotzen du) kolaborazioa izan zuen. Denborarekin, Howlettek single arbuiatu egiten zuela onartu zuen.
2004an, 'Always Outnumbered, Never Outgunned' disko luzea kaleratu zuten. Oraingoan Howlettek hartu zuen kantuak konposatzeko ardura guztia, eta Keith Flintek eta Maxim Realityk ez zuten bertan parte hartu. Hala ere, kolaboratzaile zerrenda sendoa erakusten du lan horrek: Liam Gallagher, Kool Keith, Twista eta Juliette Lewis.
Ordurako, musika elektronikoaren mundua aldatu egin zen, eta, rave festen indarrak behera egin arren, The Prodigyk punk kontzertuak eskaintzen jarraitu zuen.
Bost urte geroago, 'Invaders Must Die' (2009) lana heldu zen. Flint eta Reality sormen lanera itzuli ziren, eta taldea bere hastapenetara itzuli zen. Bere diskoetxean kaleratu zuten diskoa, eta, 'Omen', 'Warrior´s dance' eta 'Take me to the hospital' abestiei esker, salmenta handiak lortu zituen. Big beat, drum n´ bass edo rave doinuek leku nabarmena dute disko honetako abestietan.
'World´s on fire' 2011n argitaratu zen, eta taldearen lehendabiziko zuzeneko CD eta DVD lana da. Urtebete lehenago Warrior's Dance Festival jaialdian grabatutako irudi ikusgarriak biltzen dira bertan.
Liam Howlettek NME aldizkarian egindako adierazpenen arabera, 2012tik disko berria lantzen ari dira. Inoiz argitaratu duen disko onena izango dela ere aipatu zuen. Lan hori argitaratu bitartean, baina, 2014ko udan Europako jaialdi garrantzitsuenetan arituko dira: Sonisphere, Global Gathering, Warrior´s Dance Festival eta Bilbao BBK Live jaialdietan, besteak beste.
Albiste gehiago kultura
Euskalduna izango da ‘Mastodophonika’ ikuskizunaren eszenatokia, irailaren 5 eta 6an
Ekitaldian Mastodonte, Leioako San Juan Bautista Abesbatza eta Euskadiko Gazte Orkestra (EGO) igoko dira taula gainera.
HIGA Hizkuntza Gutxituetako Gazte Hiztunen Topaketaren inaugurazio ekitaldia
Goi-bilera uztailaren 14tik 18ra egingo da, Gasteizen. Ekitaldiak parte-hartzaileei tailerrak, hitzaldiak eta eztabaida-panelak eskainiko dizkie, hizkuntza berreskuratzeari, gazteen aktibismoari eta nazioarteko sareak sortzeari buruzkoak.
Bilboko Arte Ederren Museoak 1970eko eraikina berriro zabalduko du urriaren 8an, egitarau berezi batekin
Irekierarekin, museoak "mugarri garrantzitsua jarri du" bere eraldaketan, eta 2026ko ekainean aurreikusitako 'Agravitas' espazioaren inaugurazioarekin amaituko da.
Jon Esnaola Agirre musikariak eta Xabier Etxeberria Mauleon filosofoak jaso dute Eusko Ikaskuntza saria
Esnaolak (Tolosa, 2000) Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Gazte Saria 2025 jaso du ‘LUUR, Nestor Basterretxearen oroimenez’ lanarengatik. Xabier Etxeberria Mauleonek (Arroitz, 1944), Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Humanitate, Kultura, Arte eta Gizarte Zientzien saria.
Albiste izango dira: Bilbao BBK Live, laugarren entzierroa eta Sanchezen agerraldiaren biharamuna
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Hasi dira iristen BBK Live jaialdira joatekoak diren lehen musikazaleak
Goiztiarrenek San Mamesen eta BECen jarri dituzten postuetara jo dute pultserak eskuratzeko. Kanpina eguerdian zabaldu dute. Aurten, 6.000 lagun inguru espero dituzte bertan, eta lehenengoak dagoeneko igo dira horretarako apropos prestatutako autobusetan.
Joxe Azurmendi: "Euskaltasun jatorra egin egin behar da"
Euskal pentsalari oparoa atzo zendu zela eta, 1994an Hasier Etxeberriak "Ez dago larrosarik" saiorako egin zion elkarrizketako pasarte batzuk berreskuratu ditugu. Arantzazu, euskaltasuna, artea eta filosofia hartu zituen hizpide, besteak beste.
Txomin Olabarri, Azkuna Zentroko zuzendari nagusi berria
2018ko maiatzetik 2024ko abendura bitartean Azkuna Zentroko zuzendari izan zen Fernando Perezek kargua bere borondatez utzi ondoren, Olabarri izendatzea erabaki dute.
Milaka lagunek gozatu dute Bilboko Itsasadarreko ur gaineko kontzertuez
Bero egin arren, milaka lagun gerturatu dira Bilboko Itsasadarrera BBK Riak antolatutako kontzertuetara. ETSko Iñigo Etxezarreta, Amaia eta Arde Bogota ur gainerako eszenatokian aritu dira gerturartu direnen gozamenerako.
Itziar Mendizabal dantzariak amaiera eman dio bere ibilbide bikainari Londresko Royal Ballet konpainian
Lau urterekin hasi zen balletean lehen urratsak ematen, eta dantzarako grinak, besteak beste, Alemaniara eraman du. Hondarribiko dantzariak alde batera utziko ditu eszenatokiak, baina ez balleta. Londresko konpainia ospetsuak bere goi mailako dantza eskolako irakasle izateko fitxatuko duela iragarri du.