'Cool Cats'ek irabazi du Dock of the Bayko sari nagusia
Donostiako Musika Dokumentalen Nazioarteko Jaialdiak zortzigarren edizioko palmaresa iragarri du.
Cintia Gilek, Felipe Cabrerizok, Javier Rebollok, Jordi Costak eta Ingrid Guardiolak osatutako epaimahaiak Dock of the Bay saria “Cool Cats” (Danimarka, Janus Koster-Rasmussen) lanari ematea ebatzi du, “8 milimetroko zinema material txundigarri argitaragabea berreskuratzeagatik, etxeko edertasun kutsuaz betetako irudiak erakusteagatik eta jazz munduko bi pertsona handiren erretratua desmitifikatzeagatik”.
Halaber, bi aipamen berezi ere egin dituzte, “Don’t Think I've Forgotten Cambodia's Lost Rock&Roll”i (John Pirozzi, AEB) “musika eta dokumental material zabal baten berreskuratze entziklopedikoa egiteagatik eta abestien bitartez herrialde baten gizarte eta politika garapenaren eta bere zaurien arteko harreman gaiztoa azaltzeagatik” eta “Rumba Tres, de ida y vuelta”ri (Espainia, Joan Capdevilla–David Casademunt) “izaera camp eta arima desinhibitu eta zintzoagatik, eta nahita ahanzturara kondenatuta herri kultura espainiarra berreskuratzeko helburuan telebista erreportajetik haratago joateagatik”.
Halaber, “Sonido Pamplona” Beatriz Echeverriaren lanak Sade saria eta 1.000 euro jasoko ditu.
Dock of the Bayko ikusleek, beren botoekin, Lehiaketarako Saileko musika dokumental onena aukeratuko dute, emanaldi guztiak amaitutakoan. Sari banaketa bihar, hilak 16, egingo dute Antzoki Zaharrean, 22:00etan. Horren ostean, “B-Movie Lust&Sound in West-Berlin” pelikula emango dute.
Albiste gehiago kultura
Txomin Olabarri, Azkuna Zentroko zuzendari nagusi berria
2018ko maiatzetik 2024ko abendura bitartean Azkuna Zentroko zuzendari izan zen Fernando Perezek kargua bere borondatez utzi ondoren, Olabarri izendatzea erabaki dute.
Milaka lagunek gozatu dute Bilboko Itsasadarreko ur gaineko kontzertuez
Bero egin arren, milaka lagun gerturatu dira Bilboko Itsasadarrera BBK Riak antolatutako kontzertuetara. ETSko Iñigo Etxezarreta, Amaia eta Arde Bogota ur gainerako eszenatokian aritu dira gerturartu direnen gozamenerako.
Itziar Mendizabal dantzariak amaiera eman dio bere ibilbide bikainari Londresko Royal Ballet konpainian
Lau urterekin hasi zen balletean lehen urratsak ematen, eta dantzarako grinak, besteak beste, Alemaniara eraman du. Hondarribiko dantzariak alde batera utziko ditu eszenatokiak, baina ez balleta. Londresko konpainia ospetsuak bere goi mailako dantza eskolako irakasle izateko fitxatuko duela iragarri du.
Santa Ana 1588ko ontziaren gila izan daitekeena topatu dute Pasaiako badian
Santa Ana ontzia Pasaian eraiki zuten, 1586an. Felipe II.aren “Armada Handiko” ontzietako bat zen, eta Ingalaterra konkistatu eta bertan katolizismoa ezartzeko misioan, huts egin zuen operazioan parte hartu zuen.
Hunkituta jaso du Antton Valverdek Adarra Saria
Antton Valverde musikari donostiarrak jaso du aurtengo Adarra saria Eneko Goia alkatearen eskutik. Euskal kantagintzari egindako ekarpena aitortu diote. Saria musika sortzen jarraitzeko bultzada handia dela esan du sortzaile donostiarrak.
Springsteenen zaleak gogotsu daude "The Boss" handiak Reale Arena dantzan jarri aurreko orduetan
Bruce Springsteenek bi kontzertu eskainiko ditu Donostian (larunbatean eta asteartean) "The Land of Hope and Dreams" biraren barruan. 2016an izan zen azkenekoz estatubatuarra Euskal Herrian. Springsteenek 17 musikari eta abeslari izango ditu alboan, E Street Bandeko kide historikoak barne.
EAEko kultur sarea: bizia, baina asimetrikoa
2024an, ia 20.000 ekitaldi inguru erregistratu ziren hiru lurraldeetan, Kulturklik atariaren arabera. Beste era batera esanda: egunean, batez beste, 55 kultur saio izan ziren EAEko udalerrietan.
Kultur programazioa urte osoan zehar ereiten da EAEn, baina udazken-negua da sasoirik emankorrena
Orokorrean orekari eusten zaion arren, eskualdeen arteko aldeak egon badaude. Eremu batzuetan programazioa batik bat uda sasoira bideratzen dute, eta beste batzuetan, aldiz, ekitaldiak hilez hil sakabanatzen dituzte.
EAEko kultur ekitaldien ia erdiak euskarazkoak edo elebidunak dira
2024an programatutako kultur ekitaldien % 32,8 euskara hutsean izan ziren, eta % 13,1 elebidunak, gaztelaniarekin edo beste hizkuntza batekin batera.
Euskal Museoak 2026ko bigarren hiruhilekoan irekiko ditu ateak berriro
"Enbor arina", euskal kulturaren ikurra, Miserikordia eraikinean jarri dute Bilboko museoaren berrikuntzaren parte gisa. 2026an ateak berriro irekitzea espero dute.