15 urtetik beherakoek doan bidaiatu dezakete garraio publikoan urtea amaitu arte
6 eta 14 urte bitarteko haurrek eta nerabeek doan bidaiatu dezakete Euskadiko garraio publikoan. Orain arte, 12 urtera artekoek zuten doan bidaiatzeko aukera.
6 eta 14 urte bitarteko adingabeek garraio publikoa doan erabil dezakete Euskadin, 2025eko abenduaren 31ra arte indarrean egongo den neurri bati esker. Orain arte 12 urtetik beherakoek ez zuten zertan ordaindu garraio publikoan ibiltzeko, eta, aurrerantzean, 14 urtera zabalduko da.
Laguntza berriaren bidez, Jaurlaritzak garraio kolektiboa sustatu nahi du, eta familiei bizi-kostuarekin lagundu. Adingabeek txartel pertsonalizatua izan behar dute doan bidaiatzeko: Barik, Bizkaian; Mugi, Gipuzkoan, eta Bat, Araban.
Euskadin, 12 eta 14 urte bitarteko 50.000 adingabek baino gehiagok doan bidaiatu ahal izango dute urtea amaitu arte. Bizkaian, adibidez, 21.000 inguru izango dira Metro Bilbao, Bizkaibus, Bilbobus, Euskotren, tranbia eta beste hiri-garraio batzuk erabili ahal izango dutenak. Gipuzkoan, 15.000 gazteri egingo die mesede aldaketak, eta Araban ere milaka dira, guztiak Tuvisa eta Alavabus zerbitzuak, besteak beste, hartzen dituen Bat sarearen barruan.
Txartel pertsonalizatua operadoreen bezeroen arretarako bulegoetan eska daiteke, adingabearen argazkia, NANa edo familia-liburua aurkeztuta. Ez da beharrezkoa adingabea bera bertaratzea.
Doakotasuna luzatzeaz gain, gaurtik aurrera beste deskontu batzuk ere aldatuko dira: 27 urtetik gorakoen kasuan, % 50etik % 40ra jaitsiko da.
Neurriak abenduaren 31ra arte egongo dira indarrean, baina aurreko aldietan bezalaxe, baliteke luzatzea.
Zure interesekoa izan daiteke
Abeltzainak haserre, Bazka Mahaia irailera atzeratu duelako Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak bazkaren beharrei buruz egindako inkestan 435 ustiategiren erantzunak jaso ditu eta horiekin hartuko ditu erosketa bateratuaren kopuruari eta hornitzaileei buruzko erabakiak. UAGAk eta ENHEk lan egiteko modu eraginkorragoak eskatu dituzte. Hala ere, guztiak ados daude, etorkizunera begira bazkari buruzko plangintza bat behar dela esatean.
Hoteletako sarrerak % 7,7 igo dira uztailean EAEn, eta gaualdiak % 6,7
Sarrera guztien % 58,8 eta gaualdien % 59,9 atzerritar jatorriko pertsonenak izan ziren, 2025eko uztailean baino % 11,1 eta % 11,7 gehiago, hurrenez hurren.
Txakolinaren mahats-bilketa aurreratu dute, beroagatik
Txakolinaren mahats-bilketa ohi baino lehenago hasiko da beroaldien ondorioz. Ekoizleen arabera, data hauek ez dira ohikoak mahats-bilketari ekiteko. Etengabe egiten dituzte analisiak mahastietan, mahatsak azukre eta garraztasun puntua noiz hartuko dituen zehatz-mehatz jakiteko, eta biltzeko une egokiena heldu da.
Bazka eroste bateratua eta lehorte deklarazioa berehala gauzatzeko eskatzen dute abeltzainek
Bi aste dira Bazka Mahaia elkartu eta erakundeek hainbat konpromiso hartu zituztela. Abeltzain asko euren kontura belarra eta lastoa erosten hasi dira, eta erakundeei neurriak berehala hartzeko deia egin diete.
Euskotreneko langileek Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jarri izana salatu dute
Arriaga plazan gaur goizean egindako elkarretaratzean, Euskotreneko langileek balio publikoekin koherentea den eta animalien ongizatea errespetatzen duen publizitatea exijitu dio enpresari.
Mingain urdin kasu bat atzeman dute Barrundiako artalde batean
Gaitzaren aurka txertatutako 200 ardi baino gehiagoko artalde bateko animaliak eman du positibo mingain urdinaren 3. serotipoan.
Eusko Jaurlaritzak Administrazio Orokorreko 461 lanpostu betetzeko EPEan izena emateko epea ireki du
Izen-emate telematikoa irailaren 16an amaituko da, eta lehen azterketak 2027ko urtarrilean egitea aurreikusi da.
Milioi bat euroko zigorra ezarri diote AVIS enpresari, trafiko isunengatik bezeroei kudeaketa gastuak kobratzeagatik
Autoak alokatzen dituen enpresak 33,88 eta 45 euro arteko errekargua aplikatzen du isunaren ordainketa kudeatzeagatik eta administrazioari arau-hauslearen nortasuna jakinarazteagatik.
51 urteko langile bat hil da Iurretan, paper-enpresa batean
Sorospen-dispositiboan parte hartu duten Ertzaintzako bi agente bertan artatu behar izan dituzte osasun-langileek, isuritako gasak arnastuta intoxikatu baitira.
Sopela eta Urduliz bizitegi-merkatuko gune tentsionatu izendatu ditu Eusko Jaurlaritzak
Bizkaiko bi udalerriek urtarrilean eta otsailean eskatu zuten izendapena, eta hiru urteko hasierako indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin.