Luis Baraiazarrari Espainiako Itzulpen Sari Nazionala kendu diote
Luis Baraiazarra euskaltzainak ez du Espainiako Itzulpen Sari Nazionala jasoko Santa Teresa Jesusenaren idazlan guztiak euskaratzeagatik, atzo saria emango ziotela iragarri bazuten ere, epaimahaiak akats baten ondorioz onartu baitzuen euskaltzainaren lana. Sariaren oinarriek zehazten dutenaren arabera, “atzerriko hizkuntza batean” egon behar da itzultzen den jatorrizko testua, eta Santa Teresa Jesusenaren lanak gaztelaniaz daude.
Espainiako Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak epaimahaiaren ebazpena ezeztatu egin dutela zehaztu du, eta Baraiazarrari esan diotela eta barkamena eskatu diotela gaineratu du. Epaimahaikideak hurrengo egunetan batzartuko dira berriro.
Sariaren oinarriek zehazten dutenez, “atzerriko hizkuntza batetik Espainiako edozein hizkuntzatara itzulitako lanak saritzen dira, Espainian 2015ean argitaratutakoak”.
Jose Pascual Marco Kultura eta Liburuen Industria eta Politiken zuzendari nagusia izan da epaimahaiko burua, eta Monica Fernández, Gonzalo Navaza, Carme Arenas, Anna Gil, Isabel Garcia, Damaso Lopez, Agustín Valladolid, Carmen Mejia, Arnau Pons, Maria del Carmen Alonso Seisdedos eta Andres Urrutia euskaltzainburua izan ditu epaimahaikide.
Itzultzaile eta bertsozalea
“Itzulpen honi esker, Santa Teresa hobeto ezagutu ahal izan dut, gutun eta agirien bidez haren humanismoan murgildu naiz”, adierazi zuen atzo bizkaitar karmeldarrak, berak egin arte euskaraz ez zeuden testu batzuk euskarara ekartzeagatik jaso behar zuen sariaren aurrean “poz handia” erakutsita.
Luis Baraiazarra Txertudik (Meñaka, 1940) Meñakako eskolan egin zituen lehen ikasketak, 12 urte betetzeko zegoela Zornotzako karmeldarren ikastetxean sartu arte. Latina eta Giza Zientziak Zornotzan eta Nafarroako Alesbesen ikasi zituen. Filosofiako hiru urteak, berriz, Gasteizen egin zituen, eta Teologiako lau urteak, Begoñako Karmelon. 1966an, apaiztu eta Markina-Xemeinera joan zen. Harrezkero, bertan bizi da.
Eliza ikasketak egin ondoren, maisutza-ikasketak egin zituen, Valladoliden, eta geroago, Euskal Filologia, Deustuko Unibertsitatean. 1988ko azaroan, irakaskuntza utzi, eta Bostak Bat lantaldean hiztegigintzari ekin zion, dedikazio osoz. 1991ko abenduan, Hiztegi Batuko lantalde berrian batzordekide izendatu zuen Euskaltzaindiak, eta 1996an, Gramatika batzordeko kide. Pixka bat lehenago, urte berean, euskaltzain urgazle izendatu zuten.
Baraiazarra Bizkaiko Bertsozale Elkarteko idazkari izan da urte askoan, eta epaile zeregina bete du hainbat mailatan; Euskal Herriko Txapelketa Nagusian, bi aldiz izan da epaile eta beste behin ordezko.
Albiste gehiago kultura
Joxe Azurmendi: "Euskaltasun jatorra egin egin behar da"
Euskal pentsalari oparoa atzo zendu zela eta, 1994an Hasier Etxeberriak "Ez dago larrosarik" saiorako egin zion elkarrizketako pasarte batzuk berreskuratu ditugu. Arantzazu, euskaltasuna, artea eta filosofia hartu zituen hizpide, besteak beste.
Txomin Olabarri, Azkuna Zentroko zuzendari nagusi berria
2018ko maiatzetik 2024ko abendura bitartean Azkuna Zentroko zuzendari izan zen Fernando Perezek kargua bere borondatez utzi ondoren, Olabarri izendatzea erabaki dute.
Milaka lagunek gozatu dute Bilboko Itsasadarreko ur gaineko kontzertuez
Bero egin arren, milaka lagun gerturatu dira Bilboko Itsasadarrera BBK Riak antolatutako kontzertuetara. ETSko Iñigo Etxezarreta, Amaia eta Arde Bogota ur gainerako eszenatokian aritu dira gerturartu direnen gozamenerako.
Itziar Mendizabal dantzariak amaiera eman dio bere ibilbide bikainari Londresko Royal Ballet konpainian
Lau urterekin hasi zen balletean lehen urratsak ematen, eta dantzarako grinak, besteak beste, Alemaniara eraman du. Hondarribiko dantzariak alde batera utziko ditu eszenatokiak, baina ez balleta. Londresko konpainia ospetsuak bere goi mailako dantza eskolako irakasle izateko fitxatuko duela iragarri du.
Santa Ana 1588ko ontziaren gila izan daitekeena topatu dute Pasaiako badian
Santa Ana ontzia Pasaian eraiki zuten, 1586an. Felipe II.aren “Armada Handiko” ontzietako bat zen, eta Ingalaterra konkistatu eta bertan katolizismoa ezartzeko misioan, huts egin zuen operazioan parte hartu zuen.
Hunkituta jaso du Antton Valverdek Adarra Saria
Antton Valverde musikari donostiarrak jaso du aurtengo Adarra saria Eneko Goia alkatearen eskutik. Euskal kantagintzari egindako ekarpena aitortu diote. Saria musika sortzen jarraitzeko bultzada handia dela esan du sortzaile donostiarrak.
Springsteenen zaleak gogotsu daude "The Boss" handiak Reale Arena dantzan jarri aurreko orduetan
Bruce Springsteenek bi kontzertu eskainiko ditu Donostian (larunbatean eta asteartean) "The Land of Hope and Dreams" biraren barruan. 2016an izan zen azkenekoz estatubatuarra Euskal Herrian. Springsteenek 17 musikari eta abeslari izango ditu alboan, E Street Bandeko kide historikoak barne.
EAEko kultur sarea: bizia, baina asimetrikoa
2024an, ia 20.000 ekitaldi inguru erregistratu ziren hiru lurraldeetan, Kulturklik atariaren arabera. Beste era batera esanda: egunean, batez beste, 55 kultur saio izan ziren EAEko udalerrietan.
Kultur programazioa urte osoan zehar ereiten da EAEn, baina udazken-negua da sasoirik emankorrena
Orokorrean orekari eusten zaion arren, eskualdeen arteko aldeak egon badaude. Eremu batzuetan programazioa batik bat uda sasoira bideratzen dute, eta beste batzuetan, aldiz, ekitaldiak hilez hil sakabanatzen dituzte.
EAEko kultur ekitaldien ia erdiak euskarazkoak edo elebidunak dira
2024an programatutako kultur ekitaldien % 32,8 euskara hutsean izan ziren, eta % 13,1 elebidunak, gaztelaniarekin edo beste hizkuntza batekin batera.