Glad is the Day jaialdia bi egunetan egingo dute, abuztuaren 4 eta 5ean
Donostia Kulturak, Le Bukowskik eta Dabadabak Glad is the Day jaialdiaren beste edizio bat antolatu dute, eta abuztuaren 4 eta 5ean egingo dute, aurten, 2016ko Europako Kultur Hiriburutzaren kariaz sortutako festibala.
Guztira, 30 artistak hartuko dute parte Glad is the Dayn. Larunbatean hasiko da, Le Bukowskin eta Dabadaban, eta egun horretan sarrera ordaindu beharko da zuzeneko musika eta DJen emanaldiak ikusteko.
Igandean, bestalde, doan sartu ahalko da 12etatik 21etara Cristina Enea parkean jarriko dituzten agertokietako emanaldiak ikusteko. Egitarau hau prestatu dute:
GLAD IS THE DAY #4
ABUZTUAK 4
DABADABA:
22:30 - 00:00 TBA
00:00 - 03:00 DJa zehaztu gabe
03:00 - 06:30 HUNTLEY & PALMERS dj (Diskoa, Housea)
LE BUKOWSKI:
22:30 - 23:30 DJa zehaztu gabe
00:00 - 01:30 SUM$SHEE dj (Afroa, Diskoa, R&B)
01:30 - 03:00 MAQUINISTA (Cosmic Diskoa, R&B, Popa)
03:00 - 04:30 BLAMI dj (Electroa, Rocka)
ABUZTUAK 5
PARKEA / MAIN STAGE
12:00 - 12:30 RAITX live (Folka)
12:45 - 13:30 KOBAN live (Electro Swinga)
13:45 - 14:15 SARA MANSILLA live (Folka)
14:30 - 15:00 TXARKEY live (Popa)
15:20 - 16:00 JAVIER SUN live (Rocka)
16:20 - 17:00 RUKULA live (Post Rock Instrumentala)
17:20 - 18:10 LOS MIRLOS live (Cumbia)
18:30 - 19:05 MELENAS live (Garage Rocka)
19:20 - 20:00 MUJERES live (Garage, Popa)
20:20 - 21:00 ESTEBAN Y MANUEL live (Cumbiatunea)
PARKEA / URBAN & ELECTRONIC STAGE
12:00 - 13:00 SYR dj (Hip Hopa, Funka)
13:00 - 13:30 ATRACO NEGRATA djs (Rapa, R&B)
13:30 - 14:05 GORPUZKINGS live (Hip Hopa, R&B)
14:20 - 15:00 HAKIMA FLISSI live (Future R&Ba)
15:00 - 15:30 SARANDONGA dj (Rapa, Trapa, Reggaetoia)
15:30 - 16:15 D'VALENTINA live (Dancehalla, R&B)
16:30 - 17:15 PEDRO LADROGA live (Rapa, Trapa)
17:15 - 18:00 SARANDONGA dj (Rapa, Trapa, Reggaetoia)
18:00 - 20:00 DINAMARCA dj (Reguetioa, Global Bassa)
20:00 - 21:00 ATODAMADRE dj (Reguetoia, Tropical Bassa)
DABADABA:
21:30 - 22:30 ALVVA dj (Housea, R&B, Diskoa)
22:30 - 23:30 MKOL dj (Housea, Elektroa)
23:30 - 00:30 FRANCES BE dj (Tech-Housea, Technoa)
00:30 - 02:00 ARAÑA dj (Technoa, Housea, Deep Housea)
LE BUKOWSKI:
21:30 - 23:30 LANDERGROUND dj (Diskoa, Downtempo Housea)
23:30 - 01:30 ETXEKO UZTA DJs
Albiste gehiago kultura
Txomin Olabarri, Azkuna Zentroko zuzendari nagusi berria
2018ko maiatzetik 2024ko abendura bitartean Azkuna Zentroko zuzendari izan zen Fernando Perezek kargua bere borondatez utzi ondoren, Olabarri izendatzea erabaki dute.
Milaka lagunek gozatu dute Bilboko Itsasadarreko ur gaineko kontzertuez
Bero egin arren, milaka lagun gerturatu dira Bilboko Itsasadarrera BBK Riak antolatutako kontzertuetara. ETSko Iñigo Etxezarreta, Amaia eta Arde Bogota ur gainerako eszenatokian aritu dira gerturartu direnen gozamenerako.
Itziar Mendizabal dantzariak amaiera eman dio bere ibilbide bikainari Londresko Royal Ballet konpainian
Lau urterekin hasi zen balletean lehen urratsak ematen, eta dantzarako grinak, besteak beste, Alemaniara eraman du. Hondarribiko dantzariak alde batera utziko ditu eszenatokiak, baina ez balleta. Londresko konpainia ospetsuak bere goi mailako dantza eskolako irakasle izateko fitxatuko duela iragarri du.
Santa Ana 1588ko ontziaren gila izan daitekeena topatu dute Pasaiako badian
Santa Ana ontzia Pasaian eraiki zuten, 1586an. Felipe II.aren “Armada Handiko” ontzietako bat zen, eta Ingalaterra konkistatu eta bertan katolizismoa ezartzeko misioan, huts egin zuen operazioan parte hartu zuen.
Hunkituta jaso du Antton Valverdek Adarra Saria
Antton Valverde musikari donostiarrak jaso du aurtengo Adarra saria Eneko Goia alkatearen eskutik. Euskal kantagintzari egindako ekarpena aitortu diote. Saria musika sortzen jarraitzeko bultzada handia dela esan du sortzaile donostiarrak.
Springsteenen zaleak gogotsu daude "The Boss" handiak Reale Arena dantzan jarri aurreko orduetan
Bruce Springsteenek bi kontzertu eskainiko ditu Donostian (larunbatean eta asteartean) "The Land of Hope and Dreams" biraren barruan. 2016an izan zen azkenekoz estatubatuarra Euskal Herrian. Springsteenek 17 musikari eta abeslari izango ditu alboan, E Street Bandeko kide historikoak barne.
EAEko kultur sarea: bizia, baina asimetrikoa
2024an, ia 20.000 ekitaldi inguru erregistratu ziren hiru lurraldeetan, Kulturklik atariaren arabera. Beste era batera esanda: egunean, batez beste, 55 kultur saio izan ziren EAEko udalerrietan.
Kultur programazioa urte osoan zehar ereiten da EAEn, baina udazken-negua da sasoirik emankorrena
Orokorrean orekari eusten zaion arren, eskualdeen arteko aldeak egon badaude. Eremu batzuetan programazioa batik bat uda sasoira bideratzen dute, eta beste batzuetan, aldiz, ekitaldiak hilez hil sakabanatzen dituzte.
EAEko kultur ekitaldien ia erdiak euskarazkoak edo elebidunak dira
2024an programatutako kultur ekitaldien % 32,8 euskara hutsean izan ziren, eta % 13,1 elebidunak, gaztelaniarekin edo beste hizkuntza batekin batera.
Euskal Museoak 2026ko bigarren hiruhilekoan irekiko ditu ateak berriro
"Enbor arina", euskal kulturaren ikurra, Miserikordia eraikinean jarri dute Bilboko museoaren berrikuntzaren parte gisa. 2026an ateak berriro irekitzea espero dute.