Do Re Ni: musikarekin jolasean, pertsonak indartzeko
Jolasen bidez ondo pasatu eta umeen garuna garatzea da Do Re Ni proiektuaren helburua. Xabier Lizaso (Orio, 1965) pianista eta ikertzaileak jarri zuen martxa neurozientzia eta musika uztartzen dituen egitasmoa, pentsatuta ez dagoela beste jarduerarik musikak adina eragiten dionik garunari.
Oinarri horretatik abiatuta, Lizasok eta horren lantaldeak jolasean jartzen dituzte hiru eta hamar urte arteko neska-mutikoak, eskoletan zein beraiek antolatutako musika udalekuetan, dantzan, musika sortzen, antzerkian zein kirola egiten, “autoestimua lantzeko, beldurrei aurre egiteko, talde lanean eta berdintasunean aurrera egiteko”, zeinek bere erritmoan.
Lizasok azaltzen duenez, ikasteko ez da sufritu behar, eta “artea giro jolastiar batean sustatzen baduzu, arazoak bideratzen joaten dira pixkanaka-pixkanaka, ia nahi gabe”. Eskoletan gauzatzen dituzten proiektuetan, helburu artistiko jasokoak barik, asmo gizatiar handiko ikuskizunak sortzen dituzte, umeekin kantuz eta dantzan, geletan integrazioari bultzada handia ematen diotenak.
“Baztertuta daude horiek tokia aurkitzen dute”, azaldu du Lizasok. “Eta besteek, matematiketan-eta ondo dabiltzan horiek, ikusten dute besteak oso pertsona balekoak direla”, erantsi du musikarekin pertsona, “ni-a” (Andoni Egaña bertsolari eta idazleak izendatu zuen Do Re Ni proiektua), lantzen duen metodoa.
Lizasok, umeekin ez ezik, adinekoekin ere egiten du lan metodologia honekin, orain arte gaztetxoekin baino gutxiago egin badu ere, eta bide horretan sakondu nahi du aurrerantzean, pertsona helburu, “musikak domeinu ez musikalak ere mugitzen dituen” uste osoan.


Albiste gehiago kultura
Joxe Azurmendi: "Euskaltasun jatorra egin egin behar da"
Euskal pentsalari oparoa atzo zendu zela eta, 1994an Hasier Etxeberriak "Ez dago larrosarik" saiorako egin zion elkarrizketako pasarte batzuk berreskuratu ditugu. Arantzazu, euskaltasuna, artea eta filosofia hartu zituen hizpide, besteak beste.
Txomin Olabarri, Azkuna Zentroko zuzendari nagusi berria
2018ko maiatzetik 2024ko abendura bitartean Azkuna Zentroko zuzendari izan zen Fernando Perezek kargua bere borondatez utzi ondoren, Olabarri izendatzea erabaki dute.
Milaka lagunek gozatu dute Bilboko Itsasadarreko ur gaineko kontzertuez
Bero egin arren, milaka lagun gerturatu dira Bilboko Itsasadarrera BBK Riak antolatutako kontzertuetara. ETSko Iñigo Etxezarreta, Amaia eta Arde Bogota ur gainerako eszenatokian aritu dira gerturartu direnen gozamenerako.
Itziar Mendizabal dantzariak amaiera eman dio bere ibilbide bikainari Londresko Royal Ballet konpainian
Lau urterekin hasi zen balletean lehen urratsak ematen, eta dantzarako grinak, besteak beste, Alemaniara eraman du. Hondarribiko dantzariak alde batera utziko ditu eszenatokiak, baina ez balleta. Londresko konpainia ospetsuak bere goi mailako dantza eskolako irakasle izateko fitxatuko duela iragarri du.
Santa Ana 1588ko ontziaren gila izan daitekeena topatu dute Pasaiako badian
Santa Ana ontzia Pasaian eraiki zuten, 1586an. Felipe II.aren “Armada Handiko” ontzietako bat zen, eta Ingalaterra konkistatu eta bertan katolizismoa ezartzeko misioan, huts egin zuen operazioan parte hartu zuen.
Hunkituta jaso du Antton Valverdek Adarra Saria
Antton Valverde musikari donostiarrak jaso du aurtengo Adarra saria Eneko Goia alkatearen eskutik. Euskal kantagintzari egindako ekarpena aitortu diote. Saria musika sortzen jarraitzeko bultzada handia dela esan du sortzaile donostiarrak.
Springsteenen zaleak gogotsu daude "The Boss" handiak Reale Arena dantzan jarri aurreko orduetan
Bruce Springsteenek bi kontzertu eskainiko ditu Donostian (larunbatean eta asteartean) "The Land of Hope and Dreams" biraren barruan. 2016an izan zen azkenekoz estatubatuarra Euskal Herrian. Springsteenek 17 musikari eta abeslari izango ditu alboan, E Street Bandeko kide historikoak barne.
EAEko kultur sarea: bizia, baina asimetrikoa
2024an, ia 20.000 ekitaldi inguru erregistratu ziren hiru lurraldeetan, Kulturklik atariaren arabera. Beste era batera esanda: egunean, batez beste, 55 kultur saio izan ziren EAEko udalerrietan.
Kultur programazioa urte osoan zehar ereiten da EAEn, baina udazken-negua da sasoirik emankorrena
Orokorrean orekari eusten zaion arren, eskualdeen arteko aldeak egon badaude. Eremu batzuetan programazioa batik bat uda sasoira bideratzen dute, eta beste batzuetan, aldiz, ekitaldiak hilez hil sakabanatzen dituzte.
EAEko kultur ekitaldien ia erdiak euskarazkoak edo elebidunak dira
2024an programatutako kultur ekitaldien % 32,8 euskara hutsean izan ziren, eta % 13,1 elebidunak, gaztelaniarekin edo beste hizkuntza batekin batera.