Berlinek Fukushimako margaritaren berri izan zuen gau hartan
Ospatu berri da Berlingo Zine Jaialdia. Egiarekin zorretan, ospatu ez da hitz ez egokia ez zilegia. Ospatzeko gutxi izan zen birusak bortizki jota antzeman nuen herio heraldo eta banderadun guztiengandik libratzen (kasik) beti jakin izan duen ez antzekorik ez parekorik duen hirian. Desolamenduak eta urakanek estu, hertsi besarkaturik aurkitu genuen hain libre izan ondoren, gozo-gozo borrero nazien besoetan murgildu zen lekua. Egindako gizateriaren kontrako bekatu guztiak larrutik pagatu zuten gero biztanleek, emakumeek batik bat.
Bi gerra sorrarazi eta galdu ostean, garaileek mendeku egarriz lau zatitan ebaki zuten. Beranduago, garaile horietako batek hesia altxatu zuen, hiria berriro zatikatuz. Denboraren poderioz, birrindu zen (zuten herritarrek) pareta hilgarri hura.
Ematen zuen kabaret garaiak bueltatuak zirela. Eta halaxe izan zen denbora batez baina bat-batean, Gabon batzuetan, jainko krudel batengan fede osoa duten horiek odolez egin zuten blai maite dugun Berlin.
Indarberritu zen, mamu guztien kontra. Eta derrepentean, izurritea. Eta berriro heriotza. Eta berriro tristezia. Eta berriro hondamendira daraman bidean galduta Berlin.
Baina Berlinale aurtengoa ospatu (ez da hitzik dotoreena) zen. Eta jendea arrimatu zen, izuz, aretoetara. Eta euria, gupidagabe egin zuen egun haietan. Eta zinema ikusi genuen. Eta katalanez mintzaturiko film batek irabazi. Hala eta guztiz ere, triste zegoen Hartza, "Alcarras" herriko biztanleak nola, beraienak ziren lurrak, derrepentean ez omen baitziren beraienak.
Zinema zazpi ahaleginetan ibili zen temoso Berlin indarberritu nahian. Alferrik, alta. Onak izan ziren ikusitako hamaika film, hala nola Paolo Tavianiren Leonora Addio, Cyril Schäublinen Unruhe, ikusle gazte ausartek saritutako Suediako Comedy Queen gazitua. Tesalonika hiriak lurperatu nahi izan duen iragan adeigabe bati aurrez aurre, kiska egin barik begiratzen dion I poli ke i poli… Baina , egia esatearren, horiek guztiak ez ziren Berlingo isla berdaderoa.
Ez, arrangura uxatzen ezgauza ematen zuen hiri honen egun haietako ikur bene-benetakoa beste bati deritzot, Travis eta Erin Wilkersonen Nuclear family-n dagoen azken plano mingarriari. Lehergailu atomiko guztien inguruko gogoeta da pelikula. Atzoko, gaurko, biharko indar nuklearraz aritzen dira Wilkersontarrak. Eta, momentu batean, arrasto atomikoek zapuzturiko Montana estatuko basamortuaren ertzean, Japoniako Fukushimaren terrore ondoan soro bizigabe haietan agertu zen margarita mota berri bera aurkitzen dute zinemagileek. Margarita munstro bat, itxurabakoa, bi korola astun-astun dituena. 'Maite nau, ez nau maite' jolaserako inoiz balioko ez dena…. Plano horretan seko eroriak, ikusle Berlingoek dardarizo bat sumatu zuten bihotzean gau triste hartan.
Zure interesekoa izan daiteke
Alejandro G. Iñarritu: "Bilbon egotea benetan sinbolikoa da niretzat"
Hotz zaplada batez hartzen du bisitaria, EITBren Bilboko egoitzaren 5. platoan, “Carne y arena” Alejandro Gonzalez Iñarritu mexikar zuzendariak sortutako errealitate birtualeko “esperientziak”.
Ura Bere Bidean jaialdiak hirugarren emanaldi bat izango du urriaren 22an
Aurresalmentan urriaren 23ko eta 24ko emanaldietarako sarrerak agortu ondoren, antolatzaileek hirugarren bat gehitzea erabaki dute, urriaren 22an, osteguna. Besteak beste, Olaia Inziartek, Eñaut Elorrietak, Zea Maysek edota Pantxoa eta Peiok hartuko dute parte aurtengo edizioan.
Korrontzik BECen amaituko du nazioartean egingo duen 50 kontzertuko birari
BECeko kontzertua "Mundua Dantzan" biraren amaiera izango da. Hain zuzen ere, 50 kontzertuko bira izango da, eta, besteak beste, Malaysia, Kanada eta Txekia Errepublikara iritsiko da.
Iñaki Viñespre: "Egia esan, espero nuen besteak gainetik egotea, oso saio ona egin baitzuten bost bertsolariek"
Lehenengo aldiz prestatuko da Euskal Herriko txapelketarako, eta txapela urruti duela uste badu ere, ahalik eta lanik txukunena egiten saiatuko dela esan du Arabako txapeldunak.
Bengoetxeak "begirada aldaketa" eskatu dio Gobernuari, 'Guernica' Euskadira ekartzeko
Guernica Picassoren koadroa Euskadira lekualdatzeko aukerak teknikoki aztertzeko eskatu du Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak "Egun on Euskadi" saioan egin dioten elkarrizketan.
Reina Sofiak baztertu egin du "Gernika"Euskadira ekartzea
Bonbardaketaren 90. urteurrena dela eta, Eusko Jaurlaritzak koadroa epe batez Euskadira ekartzeko eskatu ondoren, Reina Sofiak txosten tekniko bat argitaratu du, margolanaren egoeraren azterketa sakon batekin. Horren arabera, "ez da inolaz ere gomendatzen hura lekualdatzea".
Oteiza eta Basterretxea, elkarrekin, “Espazioaren arazoa” erakusketan
Oteiza Museoak Nestor Basterretxearen eta Jorge Oteizaren arteko harremana aztertzea proposatzen du erakusketa berri batean; biek partekatutako tokiak, proiektuak eta gertakariak aintzat hartuz. 80 obraz, filmaz, jatorrizko material dokumentalez eta argazkiz osaturiko multzo zabal baten bidez, bi sortzaileen ibilbide bateratua erakusten du. Martxoaren 26tik abuztuaren 30era egongo da ikusgai.
Euskarazko lau serie labur, pantailara bidean EITBk bultzatuta
Amarekin goxo goxo, Aloka(h)iru eta Izaki pixka bat gardenak filmatzen ari dira, eta apirilean hasiko dira Estu filmatzen. Primeranen estreinatuko dira, udazkenetik aurrera.
Lucia Lacarrak Adimen Artifizialari buruzko ikuskizuna estreinatuko du Bilbon
Zumaiar dantzari eta koreografoaren konpainiak “A.I. (Amalur Indarra)” oholtzaratuko du, Arriaga Antzokian, ostiral, larunbat eta igandean. Ikuskizunak, Juanjo Arqués eta Matthew Goldingen koreografiak, laserra erabiliz egindako eszenaratze harrigarria eta Bardean filmatutako filma uztartzen ditu.
Iñarrituren "Carne y arena", mugan hara-hona
“Carne y arena” EITBren Bilboko egoitzan ekainaren 20ra arte bisitagai dagoen murgiltze instalazioan, Alejandro Gonzalez Iñarritu mexikar zinemagileak bultza egiten dio bisitariari besteen zapatetan sartzeko, une batez ezdeusei bidean lagundu eta mugan hara-hona ibiltzeko, errealitatetik fikziora, haragitik pixelera, hareatik zulora eta gizatasunetik ankerkeriara.