Bilbao BBK Live jaialdiak zinema proposatuko du otsailean
Bilbao BBK Live musika jaialdiak 2030 Bai! zinema zikloa egingo du otsailean, BBKrekin, Eusko Jaurlaritzaren Berrikuntza Sozialaren eta 2030 Agendaren Zuzendaritzarekin eta Donostia Zinemaldiarekin elkarlanean antolatuta.
Emanaldiak Bilboko BBK Salan egingo dituzte, eta lau film eskainiko dira: 'Maspalomas' (otsailak 5, euskaraz gaztelaniazko azpidatziekin), 'La voz de Hind Rajab' (otsailak 10, gaztelaniaz), 'Yo Capitán' (otsailak 19, gaztelaniaz) eta 'Belén' (otsailak 26, gaztelaniaz).
Emanaldietarako sarrera doakoa izango da, baina erreserba egin behar da aldez aurretik bilbaobbklive.com webgunean, edukiera bete arte. Proiekzioak 19:00etan hasiko dira eta bakoitzaren ondoren solasaldia izango da.