Adio… Kerida, Sarajevotik
Inoiz, inon, nonbait, non-nahi den, noiznahi den ikusteko parada, beta, aukera izango duzuelakoan luzatzen dizuet Maldita, a Love Song to Sarajevo film laburraren gaineko izkribu hau. Inork, sakon maite zaituzten horietako baten batek, dastatzeko erregalua egingo edo okasioa emango dizuen esperantza eroaz.
Baliteke inkluso Hondarribian izatea plazera, tentazioa. Izan ere, Medina del Campoko zine jaialdian sari potoloa irabazi ondoren, egileek zein babesleek zein ekoizleek Amua izeneko musikaren inguruko ikus-entzunezko festaren hautaketa batzordeari aurkeztu diote.
Amua festibala abenduan izango da. Zein egunetan? 8an, 9an eta 10ean. Non? Itsas Etxea Auditoriumen. Eta ondoko txoko eta bazterretan.
Kontzertuak izango dira (badator Juan Perro…). Irrati saioak. Zuzenean. Diskoak erosteko azoka. Eta Musika-Film Laburren Zinemaldi txiki baina fina.
Akaso, agian, apika, batek daki, hantxe izango da ikusgai eta lehian Medicus Mundi Mediterranea GKEko kidea den Ivan Zahinosen kontakizun batean inspirazio harturik, Raul de la Fuentek eta Amaia Remirezek burutu duten lan itzel hau.
Ezagunak egiten zaizkizue izen horiek? Ez da harritzekoa. Zinema benetan maitatzen baduzue, ezagutzeko modukoak, beharrekoak dira bien zine balentriak. Biak dira Beste egun bat bizirik animaziozko mirari haren autoreak. Ederki dakizue Canneseko Sail Ofizialean estreinatu zutela. Ederki dakizue 2019tik hona 14 ikur eskuratu dutela. Ederki dakizue EITB Nahieran plataforman duzuela eskura.
Oraingoan Raulek eta Amaiak (munduko lau iskinetan barna ez dabiltzanean Iruña eta Donostia dituzte kokaleku, aterpe abegi) markaz fuerakoa, markaz bestaldean, ez igualik, ez parekorik, ez berdinik ez duen gizaki baten potreta erregalatzen digute: Bozo Vecro.
Musikaria da. Poeta. Sexu guztietatik, genero guztietatik at dagoena, sailkapen orotik haratago joan den izakia.
Bizarduna, turbantea buruan duela, emakumezkoen soinekorik ederrenak, arinenak janzten ditu dotorezia bereziaz. Elegante-elegante mugitzen du Manilakoa dirudien zetazko xala. Besoak tatuaturik, belarritako handiak zintzilika abestu egiten du Sarajevoko sinagoga zaharrean. Kapela jantzita, bisita egiten dio kanposantuan gerra garaian min gorrian hil egin zen lagunari. Abeslariak, Sarajevo hiriak bezalaxe, hamaika kultura ditu zainetan. Sarajevo hiriak bezala gerra jasan zuen. Ikusi zituen gorpuz beteriko kamioiak eta hiri osoa hartzen zuen odol lurrun/kiratsa usaindu.
Bizirik iraun zuten. Biek. Sarajevok eta Bozok. Eta hamaika hizkuntzatan kantatzen du kantariak alegrantzia hori. Baita desesperazioa ere.
Hamaika hizkuntzatan, bai. Errege-erregina Katolikoek deserriratu juduek Balkanetara eraman zuten gaztelania barne, orain ladino izenaz ezagutzen den espainolera eder eta antzinako hori. Hilerrian dela, lagunari kantatzen dio hebreeraz jositako mintzo aspaldiko horretan… Adio… kerida…adio.
Hortxe txundituko zaituzten dokumentalaren muina. Ea ikusterik duzuen. Bestalde, Bozo Vecroren irudiak eta soinuak sareetan dituzue dastagarri/harrigarri. Sarean ere, inoiz, inon, inork erregalatua ikusiko duzuen (Jainkoak eta deabruak lagun!!!) lan hori nola gauzatu zen kontatzen duen 15 minutuko laburra…
Adio….keridos. Agur t´erdi. Shalom.
Zure interesekoa izan daiteke
Alejandro G. Iñarritu: "Bilbon egotea benetan sinbolikoa da niretzat"
Hotz zaplada batez hartzen du bisitaria, EITBren Bilboko egoitzaren 5. platoan, “Carne y arena” Alejandro Gonzalez Iñarritu mexikar zuzendariak sortutako errealitate birtualeko “esperientziak”.
Ura Bere Bidean jaialdiak hirugarren emanaldi bat izango du urriaren 22an
Aurresalmentan urriaren 23ko eta 24ko emanaldietarako sarrerak agortu ondoren, antolatzaileek hirugarren bat gehitzea erabaki dute, urriaren 22an, osteguna. Besteak beste, Olaia Inziartek, Eñaut Elorrietak, Zea Maysek edota Pantxoa eta Peiok hartuko dute parte aurtengo edizioan.
Korrontzik BECen amaituko du nazioartean egingo duen 50 kontzertuko birari
BECeko kontzertua "Mundua Dantzan" biraren amaiera izango da. Hain zuzen ere, 50 kontzertuko bira izango da, eta, besteak beste, Malaysia, Kanada eta Txekia Errepublikara iritsiko da.
Iñaki Viñespre: "Egia esan, espero nuen besteak gainetik egotea, oso saio ona egin baitzuten bost bertsolariek"
Lehenengo aldiz prestatuko da Euskal Herriko txapelketarako, eta txapela urruti duela uste badu ere, ahalik eta lanik txukunena egiten saiatuko dela esan du Arabako txapeldunak.
Bengoetxeak "begirada aldaketa" eskatu dio Gobernuari, 'Guernica' Euskadira ekartzeko
Guernica Picassoren koadroa Euskadira lekualdatzeko aukerak teknikoki aztertzeko eskatu du Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak "Egun on Euskadi" saioan egin dioten elkarrizketan.
Reina Sofiak baztertu egin du "Gernika"Euskadira ekartzea
Bonbardaketaren 90. urteurrena dela eta, Eusko Jaurlaritzak koadroa epe batez Euskadira ekartzeko eskatu ondoren, Reina Sofiak txosten tekniko bat argitaratu du, margolanaren egoeraren azterketa sakon batekin. Horren arabera, "ez da inolaz ere gomendatzen hura lekualdatzea".
Oteiza eta Basterretxea, elkarrekin, “Espazioaren arazoa” erakusketan
Oteiza Museoak Nestor Basterretxearen eta Jorge Oteizaren arteko harremana aztertzea proposatzen du erakusketa berri batean; biek partekatutako tokiak, proiektuak eta gertakariak aintzat hartuz. 80 obraz, filmaz, jatorrizko material dokumentalez eta argazkiz osaturiko multzo zabal baten bidez, bi sortzaileen ibilbide bateratua erakusten du. Martxoaren 26tik abuztuaren 30era egongo da ikusgai.
Euskarazko lau serie labur, pantailara bidean EITBk bultzatuta
Amarekin goxo goxo, Aloka(h)iru eta Izaki pixka bat gardenak filmatzen ari dira, eta apirilean hasiko dira Estu filmatzen. Primeranen estreinatuko dira, udazkenetik aurrera.
Lucia Lacarrak Adimen Artifizialari buruzko ikuskizuna estreinatuko du Bilbon
Zumaiar dantzari eta koreografoaren konpainiak “A.I. (Amalur Indarra)” oholtzaratuko du, Arriaga Antzokian, ostiral, larunbat eta igandean. Ikuskizunak, Juanjo Arqués eta Matthew Goldingen koreografiak, laserra erabiliz egindako eszenaratze harrigarria eta Bardean filmatutako filma uztartzen ditu.
Iñarrituren "Carne y arena", mugan hara-hona
“Carne y arena” EITBren Bilboko egoitzan ekainaren 20ra arte bisitagai dagoen murgiltze instalazioan, Alejandro Gonzalez Iñarritu mexikar zinemagileak bultza egiten dio bisitariari besteen zapatetan sartzeko, une batez ezdeusei bidean lagundu eta mugan hara-hona ibiltzeko, errealitatetik fikziora, haragitik pixelera, hareatik zulora eta gizatasunetik ankerkeriara.