Hamazazpigarrenean garenez, Fernanda eta Bernarda
Bada gurean, Bilboko FANT, Bilboko Zinebi, Bilboko Zinegoak, Donostiako Zinemaldia, Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Astea, Giza Eskubideen Donostiako Zinemaldia eta Miarritzeko Festival Amérique Latine ez den beste zine jaialdi bat, mugimendua duen irudia eta musika uztartzen dituena, musikaren gaineko dokumentalez elikatzen dena. Dokumentalez, kontzertuez eta mahai inguruez. Baita areto mitikoetan ospatzen diren festez eta gaupasez. Aurtengoa zaleekiko hamazazpigarren topaketa da, eta, ohikoez aparte (Diputazioa, Udala, Kutxa, Tabakalera…), mundial samarrak babesleak, hala nola Le Bukowski eta Gastro Reggae lokalak, La Bodeguilla taberna, Sade enpresak kudeaturiko zinema saloiak, perfekzioa bilatzen ez duten ardoak sortzen dituzten Manim mahastizainak, Basqueland garagardogileak, Granadako Jóvenes Realizadores zinemaldi aparta, Super Amara supermerkatuak, Diego Besne ilustratzailea eta beste antzeko-parezido batzuk, mundu ofizialaren ertzetan aise eta animos dabiltzanak.
Izen polita du ekainaren 22an bere akaberara iritsiko den jaialdi honek, Otis Reddingen abesti batetik hartutakoa. Seguru zuetako askok ezaguna duzuela: Sittin' in the morning sun / I'll be sittin' when the evening comes / Watching the ships roll in / Then I watch them roll away again, yeah (Goizeko eguzkitan naiz eserita. Eta eserita jarraituko dut arrats behera arte, itsasontziak nola joaten diren begira; itsasoan barna joaten begira, bai…).
Bai, horixe, berorixe, '(Sittin' On) The Dock of the Bay' da kantua, eta Dock of the Bay du izena Donostian egunotan martxan den zinema eta musika bilkurak.
Eklektiko eta librea zeharo, ezeri ez dio muzin, uko egiten. Nahikoa duzue programazioari gainbegirada botatzea gezurretan ez naizela egiaztatzeko: Bad Like Brooklyn Dance Hall-ek Jamaikatik New Yorkera jo zutenek sortutako musika, dantzak eta inguruabarrak esploratzen ditu; Tribeca zinemaldian izan zuen estreinaldi oihartzun handikoa, eta Dock of the Bay aurterngoa ireki du; Naturaleza Morta-k, Subterfuge diskoetxe arras garrantzitsuak sostengatu zuen Mallorcako Sexy Sadie taldearen berri mingotsa ematen du, partaideek 90eko hamarkadan denen eskuetan ziren kamera batzuek, egun antigoalekoak diruditen horiek, alegia, jasotako irudi zakarren bitatez. This is a Film About The Black Keys-ek kaminoetako filma (road-movie horietako bat) ematen du, road-movie bastante zikina, hautsez beterikoa. Bertan, Ohioko Akron hiri kasik abandonatuan sorturiko talde arraro baina arrakasta itzeleko baten erretratua egiten da. Inoren aurrean ez ziren inoiz makurtu, ez, Dan eta Pat, filmaren protagonista psikotiko nahikoak… Fernanda y Bernarda zeharo proposamen ezberdina izan dugu ostegunean, igualik, berdinik, parekorik izan ez duten eta izango ez duten Utrerako bi emakume kantaoren potreta markaz fuerakoa egiten du Rocio Martinek pelikula honetan, miresleen aitorpenaz eta aitortzaz betea den honetan, non agerian geratzen den Aretha Franklinekin eta Billie Holidayekin konparatzea ez dela, inolaz ere ez, gehiegikeria galanta.
Dock of the Bay ez da oraindiño bukatu, amaierarako gorde dute harribitxi egundokoa: Cindy Lauper: Let The Canary Sing, ondradu eta basa, onest eta queerra den beste zinema puska bat. Oh, yeah, arrats beheran naiz eserita, irudiak pasatzen ikusten…
Zure interesekoa izan daiteke
Alejandro G. Iñarritu: "Bilbon egotea benetan sinbolikoa da niretzat"
Hotz zaplada batez hartzen du bisitaria, EITBren Bilboko egoitzaren 5. platoan, “Carne y arena” Alejandro Gonzalez Iñarritu mexikar zuzendariak sortutako errealitate birtualeko “esperientziak”.
Ura Bere Bidean jaialdiak hirugarren emanaldi bat izango du urriaren 22an
Aurresalmentan urriaren 23ko eta 24ko emanaldietarako sarrerak agortu ondoren, antolatzaileek hirugarren bat gehitzea erabaki dute, urriaren 22an, osteguna. Besteak beste, Olaia Inziartek, Eñaut Elorrietak, Zea Maysek edota Pantxoa eta Peiok hartuko dute parte aurtengo edizioan.
Korrontzik BECen amaituko du nazioartean egingo duen 50 kontzertuko birari
BECeko kontzertua "Mundua Dantzan" biraren amaiera izango da. Hain zuzen ere, 50 kontzertuko bira izango da, eta, besteak beste, Malaysia, Kanada eta Txekia Errepublikara iritsiko da.
Iñaki Viñespre: "Egia esan, espero nuen besteak gainetik egotea, oso saio ona egin baitzuten bost bertsolariek"
Lehenengo aldiz prestatuko da Euskal Herriko txapelketarako, eta txapela urruti duela uste badu ere, ahalik eta lanik txukunena egiten saiatuko dela esan du Arabako txapeldunak.
Bengoetxeak "begirada aldaketa" eskatu dio Gobernuari, 'Guernica' Euskadira ekartzeko
Guernica Picassoren koadroa Euskadira lekualdatzeko aukerak teknikoki aztertzeko eskatu du Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak "Egun on Euskadi" saioan egin dioten elkarrizketan.
Reina Sofiak baztertu egin du "Gernika"Euskadira ekartzea
Bonbardaketaren 90. urteurrena dela eta, Eusko Jaurlaritzak koadroa epe batez Euskadira ekartzeko eskatu ondoren, Reina Sofiak txosten tekniko bat argitaratu du, margolanaren egoeraren azterketa sakon batekin. Horren arabera, "ez da inolaz ere gomendatzen hura lekualdatzea".
Oteiza eta Basterretxea, elkarrekin, “Espazioaren arazoa” erakusketan
Oteiza Museoak Nestor Basterretxearen eta Jorge Oteizaren arteko harremana aztertzea proposatzen du erakusketa berri batean; biek partekatutako tokiak, proiektuak eta gertakariak aintzat hartuz. 80 obraz, filmaz, jatorrizko material dokumentalez eta argazkiz osaturiko multzo zabal baten bidez, bi sortzaileen ibilbide bateratua erakusten du. Martxoaren 26tik abuztuaren 30era egongo da ikusgai.
Euskarazko lau serie labur, pantailara bidean EITBk bultzatuta
Amarekin goxo goxo, Aloka(h)iru eta Izaki pixka bat gardenak filmatzen ari dira, eta apirilean hasiko dira Estu filmatzen. Primeranen estreinatuko dira, udazkenetik aurrera.
Lucia Lacarrak Adimen Artifizialari buruzko ikuskizuna estreinatuko du Bilbon
Zumaiar dantzari eta koreografoaren konpainiak “A.I. (Amalur Indarra)” oholtzaratuko du, Arriaga Antzokian, ostiral, larunbat eta igandean. Ikuskizunak, Juanjo Arqués eta Matthew Goldingen koreografiak, laserra erabiliz egindako eszenaratze harrigarria eta Bardean filmatutako filma uztartzen ditu.
Iñarrituren "Carne y arena", mugan hara-hona
“Carne y arena” EITBren Bilboko egoitzan ekainaren 20ra arte bisitagai dagoen murgiltze instalazioan, Alejandro Gonzalez Iñarritu mexikar zinemagileak bultza egiten dio bisitariari besteen zapatetan sartzeko, une batez ezdeusei bidean lagundu eta mugan hara-hona ibiltzeko, errealitatetik fikziora, haragitik pixelera, hareatik zulora eta gizatasunetik ankerkeriara.