Eta hizkiak zinema sortu zuen
Baliteke pentsatu ez izana. Erreparatu ez izana. Litekeena da begiratzeko ardurarik hartu ez izana. Baina zinez diotsuet: zineman letrek, hizkiek, badute garrantzi nahitaezkoa, esanguratsua. Zirt edo zartekoa. Hasiera-hasieratik. Zinema sortu zenetik. Gogoan soinurik ez zuten pelikuletako irudien arteko kartel dotore haiek? Kaligrafia ederraz ziren bertan azalduak elkarrizketak eta argudioaren zertzeladak…
Letrak bai. Hizkiak bai. Zinema ez dago bakarrik zeluloidez edo materia digitalaz egina. Zinema letraz da egina. Hainbat eta hainbat autoreren lanak ziztu batean errekonozitzen ditugu afixa detektatu orduko. Kartelaren estiloak, letren itxurak, irudien, marrazkien eta silueten arteko espazio zuriek, koloreek… Denak ohartarazten digu egilea nor den.
Ekarri pentsamenduetara Almodovar, kasurako. Ez esan itxura hartzen ez diezuenik bere pelikula guztiei karteletik beretik. Bai, ezta? Zergatik? Ba, lehenik eta behin, tipografia dela eta. Har dezagun Mujeres al borde de un ataque de nervios. Kontu handiz aukeratu zituzten Pedrok eta bere bihotzeko diseinatzaileak, Juan Gattik, afixaren letrak. Izan ere, garai hartako 'emakumeentzako' aldizkarienak, prentsa arrosarenak, erabili zituzten eredu gisa, hain zuzen ere.
Ba al du izenik tipografia horrek? Jakina: Bauer Bodoni. Eta ez da hain gaur egungoa, ez pentsa. XVIII. mendean Gianbattista Bodonik asmaturiko letrak dira…
Mujeres al borde de un ataque de nervios-ekoak aspaldi samarreko kontuak dira. Erreparatuko al diogu, esaterako, Yorgos Lanthimosen azken aurreko balentriari, Poor Thing / Pobres criaturas horri? Vladimir Radibratovic diseinatzaile serbo-kroaziarrak sortutako letraz da egina afixa, dira eginik kreditu tituluak. Eta Radibratovicek, hain zuzen, Kubricken hainbat karteletan edo karteletatik jaso zuen inspirazioa. Poor Things horretan zehar, letra horiek pantaila hartzen dute, beren itxura luzanga gero eta nabarmenago zein eszentrikoago bilakatuz
Almodovar, Lanthimos… Pausa dezagun begirada klasiko batengan. Woody Allenek urteak eta pelikulak eman ditu Windsor letra mota erabiltzen. Hollywoodek aspalditik maite duen hizkia da: elegantea, soila, ezer ez du soberan eta atsegina suertatzen da ikuslearen begietarako. 1905ean sortu zuen Eleisha Pecheyek…
Ez esan Sofia Coppolaren Priscilla filmaren letren itxura gogoan ez duzuenik. Bai! Nola ez? Hain historia handia duen Klunster Script izenekoarekin moldatu zen, ederki asko, Lost in Translation-en egilea. 1902an zen asmatua eta jatorrizko hizkuntzan, zera esan nahi du bere adierak: artisten eskuzko idazkera…
Askoren artean, nabari nabaria, begi bistakoa da Wes Andersonen estilo bisuala, hain geometrikoa, hain matematikoa, hain arrazionalista. Manera horiek lortzen eta finkatzen, laguntzaile bikaina izan du beti El Gran Hotel Budapest-eko sortzaileak. Jessica Hische du izena adiskide horrek eta lettering (hizkiak marrazteko artea, hots)-eko artista da, artista fina. Wesek eta Jessicak Futura letra maite dute. Biziki. Oso funtzionala da. Oso geometrikoa. Oso modernoa. Alta, Annie Atkinson diseinatzaile grafikoarekin lan egiten duenean, Wesek letra mota aldatzen du, eta Archer aukeratu. Xarma berezikoa da eta, adituek baieztatu dutenaren arabera, sinesgarritasun moduko bat ematen die kreditu tituluei.
Bere Anora-k ez du oraindik estreinatzeko eguna finkatua Euskal Herrian, baina Cannesen Urrezko Palma eskuratu zuen Sean Baker maitatua beti da leiala eta fidela Aguafina Script izeneko letrarekin. Bere lan guztietan –The Florida Project, Tangerine, Red Rocket– erabili du. Anora-n ere bai. Esanguratsua, akaso, zera… bere filmetan Seanek ardura berezia hartzen du gizarteak bazterturiko jendearekin. Ez da harritzekoa, ba, bere mezuak helarazteko hautatzen dituen letrak copyright-ik, egile-eskubiderik, ez izatea. Dohainik, debalde aurki daitezke eskuragarri Google Fonts- katalogoan.
Ikusten? Zinema ez da soil-soilik irudi eta hitz kontua. Letrek ere badute inporta.
Zure interesekoa izan daiteke
“Carne y arena” Alejandro Gonzalez Iñarrituren instalazioa, EITBren Bilboko egoitzan bisitagai
Bisitaria migratzaile eta errefuxiatuen bidaiaren zati baten erdian kokatzen duen “murgiltze esperientzia” martxoaren 11tik ekainaren 20ra paratuko dute EITBren egoitzaren 5. platoan. Sarrerak otsailaren 17tik aurrera egongo dira salgai, 11,21 euroan.
Amikuzeko libertimenduarekin, inauteri giroan murgildu da Nafarroa Beherea
Libertimenduek Donapauleko plaza hartu dute musika, dantza, bertsoa eta antzerkien eskutik. Martxoaren 14ra bitartean, beste hainbat emanaldiz gozatzeko aukera egongo da herriko sorkuntzekin.
Jone San Martinek "sORDA" ikuskizuna sortu du, gortasunaren inguruan
Dantza garaikidearen eta soinuaren zein isiltasunaren arteko elkarrizketa eskaintzen du dantzari donostiarrak ikuskizun berrian.
Bilbao BBK Live jaialdiak zinema proposatuko du otsailean
'2030 Bai!' izeneko zikloak “Maspalomas”, “La voz de Hind Rajab”, “Yo capitán”, eta “Belen” filmen proiekzioak egingo ditu, Bilboko BBK Salan. Sarrera doakoa izango da, eta solasaldiak izango dira emanaldiak bukatutakoan.
Gure! jaialdia: ikasgelatik oholtzara
Erandioko Tartanga Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuko Ikus-entzunezkoen eta Ikuskizunen Ekoizpeneko zikloko ikasleek antolatu eta kudeatzen duten jaialdiaren laugarren edizioa otsailaren 6 eta 7an egingo dute Bizkaiko udalerrian.
61 kultur jarduera izan ziren iaz eguneko, Araba, Bizkai eta Gipuzkoan
Kulturklik Eusko Jaurlaritzaren plataformak jasotako datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko kultur ekitaldien % 40 euskaraz izan ziren 2025ean, eta beste horrenbeste doakoak.
“Urrats kolektiboak” pastoralaren testua, zubereraz eta batuan
Barkoxeko herritarrek 2025eko uztailaren 27an eta abuztuaren 2an eta 10ean antzeztu zuten pastorala, eta Euskal Telebistak 2026ko Aste Santuan emitituko du. EITBko Euskara Zerbitzuan euskara batura ekarri dute testua.
Jacob Elordi 2026ko Oscar sarietarako izendatu dute, Gizonezko Antzeztaldeko Aktore Onenaren sailean
Sinners filmak markak hautsi ditu 16 izendapenekin eta Siratek Nazioarteko Film Onenaren izendapena jaso du. Emma Stone, Jessie Buckley, Rose Byrne, Timothee Chalamet, Leonardo DiCaprio eta Benicio del Toro izango dira izen nagusiak.
Atletico San Sebastian danborradak Jose Ramon Soroiz omendu du
Atletico San Sebastian danborradak bere kideetako bat omendu du, Jose Ramon Soroiz aktorea, hain zuzen, Donostiako Zinemaldiaren azken edizioan Zilarrezko Maskorra jaso zuena. Gaur arratsaldean hunkituta jaso du elkartearen saria, eta ahalik eta ondoen ospatu du: upelen eta danborren doinuekin bat eginez.
Labayruk bizkaieraren gramatika sareratu du
Mendebaldeko euskararen ezaugarri morfologiko, sintaktiko eta ortotipografikoak batu eta sailkatu ditu fundazioak, “euskara darabilen edo euskaraz idatzi nahi duen edonorentzat”.