Pantailaz haragoko gizarte-fenomenoak
Igual ez dituzu sekula entzun, sekula ikusi, sekula erosi, sekula irakurri, baina existitu existitzen dira. Harry Potterren liburuak existitu ziren legez. Konparazioa ez da, beharbada, egokiena, J. K. Rowlingek sorturiko unibertsoak pareko gutxi duelako gure mitologia modernoan.
Agian hobe litzateke Stephenie Meyerrek eratu zuen Twilight/ Crépusculo/Ilunabarra saga aipatzea. Edo Anna Todden After. Bost liburuk osaturiko bilduma honetako kontrazalean hitz hauek agertzen dira: Amodio arriskutsua. Amodio matxinoa. Amodio infinitua. E.L Jamesen Fifty Shades of Grey/Cincuenta sombras de Grey/ Greyen Berrogeita hamar itzal ere ekar genezake lerro hauetara. Lasai asko, ohean menderatzaile nor eta mendekoa zein diren adostu ostean...
Zinema bilakatu aurretik milioika irakurle izan zituzten narrazioak izan ziren. Emakumezko hiruk idatziak, emakumeak zituzten, dituzte, helburu merkatuan. Azpigenero bat sortu dutenez, deitura propioa dute plazan eta aipaturiko merkatuan: chick flick. Ingelesezko adiera horrek, zaharmindua den 'nobela arrosa'rena gaurkotzen du, egun (lehen ez bezala) libre samar erabil daiteken porno bigunaz, oso bigunaz (ia beti sadomasokismo leunaz) zipriztinduz.
Liburu horiek guztiak zinemaratu dira (erreparatzeko moduko beste kontu bat, emakumezkoak dira hiru saga horien gidogileak eta zuzendariak), izugarrizko arrakasta lortuz, izar berriak (Kristen Stewart eta Robert Pattinson, esaterako) plazaratuz eta ikusle ezohikoak aretoetara erakarriz. Gogoan dut Crepúsculo-ko filmetara taldeka, koadrilan joaten zirela nerabeak eta, besaulki bananduta tokatuz gero, zoruan esertzen zirela korroan, gustura, algaraz, zizpurutan.
Aipaturiko hiru saga horien antzekoa da egunotan gure etxe ondoko zinema korrienteak betetzen dituen Pídeme lo que quieras. Megam Maxwell izengoitiaz famatu den María del Carmen Rodriguez del Álamo Lazarok idatziriko zortzi liburuetako lehena egokitu dute Ivy Heshek, Vivian Dakotak eta Marina Martín Lagunak (begi bistakoa da hirurak direla emakumeak) eta zinema egiten primeran dakien Lucia Alemanyk (emakumea hori ere) zuzendu du filma. Azpimarratzeko modukoa soinu bandaren konpositorea Vanessa Garde nafarra dela ere.
Estreinatu berri da, autorearen eta bere liburuak irakurtzen eta eztabaidatzen dituzten klub guztien bedeinkazioaz. Estreinatu berri da, eta aretoak mukuru betetzen dira. Neska gazteen koadrilez eta adineko andereen lagun-taldez. Mutiko edo gizonezko gutxi saloietan ( izatekotan, nobiak edo emazteak beharturiko baten bat) eta ezbaia sakon eta asaldatuak korridoreetan, beti aurkitzen baitute zerbait faltan…
Pelikula txukun baino txukunago da, eta merkatuaren arau guztiak betetzen ditu. Konkistatzen zaituen hori guapoa, aberatsa eta, kasu honetan, zure jefea da. Sexu kontuetan baditu apeta eta gustu bereziak…. Joandako garaietan gertatzen ez zen moduan, zu, nahiz eta seko harrapatua sentitu bere beso artean, emakume askea zara, beren erabakien jabe izaten diren horietakoa . Bestalde, ez zara, aspaldi-aspaldiko narrazioetan nola, neskamea, baizik eta Ekonomian graduatua….
Egiari zor, barregura sortzen dute bai pertsonaiek bai egoera orok, bai sexu arineko jolas horiek baina, aldi berean, interesgarria da Pídeme lo que quieras bezalako gizarte-fenomeno baten aurrean izatea. Azken finean, aitor dezagun, oso jende gutxi sartu izan da sexu-bihurrikerietan Sade, Sacher-Masoch edo Bataille irakurriz. Gehienok hau bezalako pelikuletan jaso genituen lehenbiziko eskarmentuak. Gero gerokoa(k).
Zure interesekoa izan daiteke
Alejandro G. Iñarritu: "Bilbon egotea benetan sinbolikoa da niretzat"
Hotz zaplada batez hartzen du bisitaria, EITBren Bilboko egoitzaren 5. platoan, “Carne y arena” Alejandro Gonzalez Iñarritu mexikar zuzendariak sortutako errealitate birtualeko “esperientziak”.
Ura Bere Bidean jaialdiak hirugarren emanaldi bat izango du urriaren 22an
Aurresalmentan urriaren 23ko eta 24ko emanaldietarako sarrerak agortu ondoren, antolatzaileek hirugarren bat gehitzea erabaki dute, urriaren 22an, osteguna. Besteak beste, Olaia Inziartek, Eñaut Elorrietak, Zea Maysek edota Pantxoa eta Peiok hartuko dute parte aurtengo edizioan.
Korrontzik BECen amaituko du nazioartean egingo duen 50 kontzertuko birari
BECeko kontzertua "Mundua Dantzan" biraren amaiera izango da. Hain zuzen ere, 50 kontzertuko bira izango da, eta, besteak beste, Malaysia, Kanada eta Txekia Errepublikara iritsiko da.
Iñaki Viñespre: "Egia esan, espero nuen besteak gainetik egotea, oso saio ona egin baitzuten bost bertsolariek"
Lehenengo aldiz prestatuko da Euskal Herriko txapelketarako, eta txapela urruti duela uste badu ere, ahalik eta lanik txukunena egiten saiatuko dela esan du Arabako txapeldunak.
Bengoetxeak "begirada aldaketa" eskatu dio Gobernuari, 'Guernica' Euskadira ekartzeko
Guernica Picassoren koadroa Euskadira lekualdatzeko aukerak teknikoki aztertzeko eskatu du Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak "Egun on Euskadi" saioan egin dioten elkarrizketan.
Reina Sofiak baztertu egin du "Gernika"Euskadira ekartzea
Bonbardaketaren 90. urteurrena dela eta, Eusko Jaurlaritzak koadroa epe batez Euskadira ekartzeko eskatu ondoren, Reina Sofiak txosten tekniko bat argitaratu du, margolanaren egoeraren azterketa sakon batekin. Horren arabera, "ez da inolaz ere gomendatzen hura lekualdatzea".
Oteiza eta Basterretxea, elkarrekin, “Espazioaren arazoa” erakusketan
Oteiza Museoak Nestor Basterretxearen eta Jorge Oteizaren arteko harremana aztertzea proposatzen du erakusketa berri batean; biek partekatutako tokiak, proiektuak eta gertakariak aintzat hartuz. 80 obraz, filmaz, jatorrizko material dokumentalez eta argazkiz osaturiko multzo zabal baten bidez, bi sortzaileen ibilbide bateratua erakusten du. Martxoaren 26tik abuztuaren 30era egongo da ikusgai.
Euskarazko lau serie labur, pantailara bidean EITBk bultzatuta
Amarekin goxo goxo, Aloka(h)iru eta Izaki pixka bat gardenak filmatzen ari dira, eta apirilean hasiko dira Estu filmatzen. Primeranen estreinatuko dira, udazkenetik aurrera.
Lucia Lacarrak Adimen Artifizialari buruzko ikuskizuna estreinatuko du Bilbon
Zumaiar dantzari eta koreografoaren konpainiak “A.I. (Amalur Indarra)” oholtzaratuko du, Arriaga Antzokian, ostiral, larunbat eta igandean. Ikuskizunak, Juanjo Arqués eta Matthew Goldingen koreografiak, laserra erabiliz egindako eszenaratze harrigarria eta Bardean filmatutako filma uztartzen ditu.
Iñarrituren "Carne y arena", mugan hara-hona
“Carne y arena” EITBren Bilboko egoitzan ekainaren 20ra arte bisitagai dagoen murgiltze instalazioan, Alejandro Gonzalez Iñarritu mexikar zinemagileak bultza egiten dio bisitariari besteen zapatetan sartzeko, une batez ezdeusei bidean lagundu eta mugan hara-hona ibiltzeko, errealitatetik fikziora, haragitik pixelera, hareatik zulora eta gizatasunetik ankerkeriara.