Antzerkia
2025/06/13 - 09:35
Bilboko Kalealdiak 59 ikuskizun eskainiko ditu ekainaren 30etik uztailaren 5era
Casilda Iturrizar parkea, Arriagako plaza, Areatza eta EHUren Bizkaia Aretoa izango dira kale antzerkiko doako jaialdiaren aurtengo agertokiak.
2025/06/13 - 08:12
'Carrer 024' Sol Picó kataluniar konpainiaren lanak irekiko du Kaldearte
Kaleko arteen nazioarteko Gasteizko jaialdiak 70 ikuskizun eskainiko ditu asteburu honetan.
2025/06/12 - 10:26
Dena prest Gayarre antzokian, astelehenean Max Sarien gala hartzeko
Natalia Huarte nafar aktoreak gidatuko du Espainiako arte eszenikoen sarien gala, astelehenean, eta María Álvarez, Ana Berrade, Ángel García Moreno, Javier Ibáñez, Marta Juániz, Ane Sagüés, Joli Pascualena, Oier Zuñiga, Gorka Urbizu eta Aurora Beltran ere arituko dira.
2025/06/09 - 18:47
'Mamma Mia!' musikala Bilbora iritsiko da Aste Nagusian
Madrilen 800.000 pertsona baino gehiago liluratu ondoren, musikala Arriagara itzuliko da abuztuaren 14tik irailaren 21era.
2025/05/29 - 16:47
Erriberriko Antzerki Jaialdiak 27 konpainiaren 40 emanaldi eskainiko ditu
Jaialdiaren 26. edizioa uztailaren 18tik abuztuaren 3ra egingo dute, eta musika, dantza, zirkua, clownak, performancea eta antzerkia bildu ditu programan.
2025/05/19 - 14:03
"Shostakóvich 14" eta "Gesualdo WC Station" ekoizpen propioak estreinatuko ditu Arriagak
Calixto Bieitok eta Alex Gerediagak zuzendutako lanez gain, Tanttaka Teatroaren eta Lucía Lacarra Balleten hurrengo proiektuen estreinaldiak ere hartuko ditu Arriagak 2025-2026 denboraldian.
2025/04/09 - 14:04
Dantzerti eskolako ikasleek ''Eldarnio'' antzezlana taularatuko dute
Jokin Oregiren zuzendaritzapean ikasleek mendian girotutako antzezlan hau, gradu amaierako lana, antzeztuko dute apirilaren 9an eta 10ean, Azkuna Zentroan.
2025/03/21 - 08:19
''Kristalezko zooa'' Tennessee Williamsen lana estreinatuko du Arriagak
Natalia Menendezek zuzendu du muntaketa, eta Mikel Losada, Ione Irazabal, Arnatz Puertas eta Miren Gaztañaga dira aktoreak. Martxoaren 21etik 23ra oholtzaratuko dute euskaraz, eta apirilaren 3tik aurrera gaztelaniaz.
2025/02/25 - 11:33
"Zorretan" Hika Teatroaren lanak irabazi du Donostia Antzerki Saria
Agurtzane Intxaurragak idatziriko antzezlana aukeratu du epaimahaiak iaz Donostian helduentzat euskaraz taularatutako lan onenaren gisan. Antzerkiaren Nazioarteko Egunean, martxoaren 27an, saria jaso eta obra jokatuko dute.
2025/02/16 - 19:07
Arte eszenikoak, pandemiatik errekuperatu eta aisia eredu berrira egokitzeko ahaleginean
2010eko krisi ekonomikoak lehenik eta 2020ko pandemiak gero, kinka larrian utzi dute antzerkiaren sektorea. Ikusleak, emankizunak, gastu publikoa... guztia jaitsi da azken hamarkadan. Estrategia eta emankizun molde berrietara nola egokitu asmatu nahian ari dira orain.
2025/02/16 - 16:27
Vaiven antzerki konpainiak ixteko erabakia hartu du, sektore osoa kinka larrian dagoela
Ia hiru hamarkadatan, 40 antzezlan oholtzaratu ditu Vaiven konpainiak, eta Donostia Antzerki Saria irabazi zuen 2002an eta 2018an. Gaur egun, egoera ekonomikoak itota, beste aukerarik ez dutela esan digute sortzaileek.
2025/02/03 - 14:45
La Maleta de Alex Angulo euskal arte eszenikoen online plataforma aurkeztu dute
Webgunea otsailaren 13an jarriko da abian, eta 5.000 dokumentu digital bilduko ditu. Udan, "La maleta de Alex" proiektu zinematografikoa filmatzen hasiko dira, EITBren parte-hartzearekin.
2025/01/21 - 14:30
La Dramática Errante konpainiak ''oso samurki kontatutako antzezlan latza'' aurkeztu du
Maria Goiricelayak idatzi eta zuzendutako zainketa aringarriak eta "ongi hiltzea" ardatz dituen obra euskaraz eta gaztelaniaz taularatuko dute, estreinakoz Arriaga Bilboko antzokian. Ane Pikaza, Aitor Borobia, Loli Astoreka, Patxo Telleria, Egoitz Sanchez eta Idoia Merodio dira aktoreak.
2025/01/21 - 12:55
Max sariak Iruñean banatuko dituzte, ekainaren 16an
Max sariak Iruñean banatuko dituzte, ekainaren 16an
2025/01/03 - 12:23
Markeliñe konpainiak "Zepo Zapo" antzezlana estreinatuko du
Zornotzar konpainiak herriko antzokian oholtzaratuko du lehenengoz bere lan berriena. Keinu bidezko antzezlana da, familia osoari bideratua, eta gerra du ardatz.
2024/12/12 - 11:05
Gayarre antzokiak arte eszenikoen 36 lan aurkeztuko ditu udaberrian
Iruñeko antzokiak "Miñan", "Artea" eta "El hombre aro y la chica que buscaba a Lorca" Iluna Producciones nafar konpainiaren estreina programatuko ditu, besteak beste.
2024/11/02 - 17:34
Pedro Otaegik “Txalo saria” jaso du Azpeitiko 42. Euskal Antzerki Topaketetan
Pedro Otaegi aktore beizamarrak Txalo saria jaso du Azpeitiko 42. Euskal Antzerki Topaketen hasiera ekitaldian. Urte luzez ibili izan da antzerki munduan, baina, batez ere, Goenkale telesaileko Euxebio pertsonaiari esker egin zen ezaguna Euskal Herri osoan.
2024/10/30 - 14:25
''Presunto'', norberaren indarkeriari buruz gogoeta egitera gonbidatzen duen antzezlana
Idoia Merodio, testuaren idazlea, Aitor Borobia eta Alfonso Diez dira Olatz Beobidek zuzendutako antzerki-muntaketa honen protagonistak. Urriaren 30ean estreinatuko dute Arriaga antzokian, eta azaroaren 2an Getxon taularatuko dute.
2024/10/24 - 14:30
Gilkitxaro antzerki konpainiak jasoko du Euskaltzaindiaren Lautan3 laguntza
Ane Zabalak, Aitor Garcia de Vicuñak eta Galder Perezek osatzen duten bilbotar taldeak 2.500 euro jasoko ditu "Alferrak, tunanteak eta maleanteak" lana garatzeko.
2024/10/23 - 10:50
Ander Lipus: "'Miñan' antzerkira ekartzeak espazio oso aberatsa zabaltzen du"
Artedrama konpainiak ostiralean estreinatuko du, Bilboko Arriaga antzokian, "Miñan" liburuaren antzerkirako egokitzapena.