Arte eszenikoak, pandemiatik errekuperatu eta aisia eredu berrira egokitzeko ahaleginean
Garai gogorrak bizi ditu une honetan arte eszenikoen sektoreak. Azken urteetako datuak ikustea besterik ez dago egoeraren gordintasunaz ohartzeko. Bi krisi sakonek kolpatu dituzte antzoki eta eszenatokiak azken urteotoan: 2010eko krisi ekonomikoak, lehenik, eta 2020ko pandemiak, ondoren.
Ondorioz, 2010 eta 2022 bitartean, % 50 egin du behera ikusleen kopuruak eta % 30 gutxitu dira emanaldiak.
Jaitsiera ez da ikusle eta emanaldietan bakarrik gertatu, gainera. Gastu publikoak ere behera egin du: 15,8 eurokoa zen biztanleko 2010ean eta 11,9 eurokoa hamar urte geroago. % 25 egin du behera, beraz, hamarkada bakarrean. Sektoreko profesionalek gastu hori biztanleko 21 eurora igotzea eskatzen dute, arlo honek biziraun ahal izan dezan.
Bestalde, egiten diren inbertsioen itzulera ere eskasa da. Antzokiek gastuen erdia baino ez dute berreskuratzen, eta konpainiek, berriz, etekin txikia ateratzen dute. Kalkuluen arabera, gutxi gorabehera, 2,5 langile daude konpainia edo talde bakoitzeko, eta horien ordainsariek % 4,3 egin dute behera hamarkada bakarrean.
Profesionalen esanetan, ekonomikoki ez da sektore errentagarria, baina sozialki eta kulturalki egiten duten ekarpena baloratu behar dela aldarrikatzen dute.
Testuinguru ilun honetan, argi printza bat piztu da azken urte honetan; izan ere, 2023-2024 ikasturtean, % 7 egin dute gora ikusleek, helduek batez ere. Haurren ikuskizunek publiko asko galdu zuten pandemian, eta hori berreskuratzea kostatzen ari da, ordea.
Pantailek ekarri duten aisiaren paradigma aldaketak ere ez dio mesederik egin sektoreari, eta gizarte digital honetara nola egokitu asmatzeko lanean ari dira orain. Komunitate fidelak sortzea, dramaturgia berriak, esperientzia immertsiboagoak eta antzerkia ikusteko ohitura sendotzea dira gakoetako batzuk.
Zure interesekoa izan daiteke
Tilda Swintonek perfomance bat gorpuztuko du Guggenheimen
House of Gestures Olivier Saillard komisario eta performerrak sortutako lana Swintonek haragituko du. Sarrerak, doako 220 txartel, minutu gutxian saldu dira.
Xabier Anduaga, Angel Ruiz eta Ana Garay saritu dituzte Talia sarietan
Arte Eszenikoen Espainiako Akademiak bere sarien laugarren edizioa egin du bart Madrilen.
45 konpainia eta ia 100 emanaldi Leioako Umore Azokan, maiatzaren 14tik 17ra
Kale antzerkiko Leioako azokaren 26. edizioan, hogei bat euskal konpainiak hartuko dute parte. Gainera, topaketa profesionaletan, sektoreko 300 agente inguru bilduko dira.
“La maestra”, “Welcome & Sorry” eta “Torcidxs”, Max sarietarako izendatuta
Arte eszenikoen Espainiako sarietan, gainera, Jesus Cimarro bizkaitar ekoizleak Ohorezko saria jasoko du. SGAE Egile eta Editoreen Espainiako Elkarteak antolatzen duen sariketa ekainaren 1ean egingo dute, Meridan.
Shakespeare Alkizara eraman du Dantzertik
Dantzerti eskolako Arte Dramatikoko graduko 4. mailako ikasleek "Shakespeare ez zen inoiz hemen egon" antzezlana estreinatu dute bart Barakaldon; gaur, Barakaldon izango da ikusgai ostera ere, eta apirilaren 27an Errenterian. 2026an, Gipuzkoako herri txiki batean Shakespeareren lan argitaragabe bat aurkitu zutela zabaldu zen. Kazetari eszeptiko baten etorrerak interes ezkutuak, engainuak eta anbizioak azaleratuko ditu eskuizkribuaren inguruan, benetakotasunari, iruzurrari eta botereari buruzko komedia honetan.
Arriaga Antzokiak La Cubana taldearen "La cuisine de ma cousine" lana eskainiko du udan
Kataluniar konpainiak 29 emanaldi egingo ditu Bilboko antzokian, abuztuaren 13tik irailaren 13ra bitartean.
Alfredo Sanzol Gayarrera iritsiko da, senidetasunari eta doluari buruzko hausnarketa batekin
La última noche con mi hermano nafarrak idatzi eta zuzentzen duen lana ostiralean eta larunbatean taularatuko dute, Iruñean.
Alex Gerediagak “Gesualdo WC Station” estreinatuko du asteburuan Arriagan
Bilboko udal antzokiak ekoitzi duen ikuskizuna Carlo Gesualdo italiar konpositorearen historia du kontagai.
Euskal Herriko emakume meatzarien historia ikusezina taularatu du Kalamua Sopelako taldeak
Kalamua Sopelako antzerki taldeak Euskal Herriko emakume meatzarien historia taularatu du Alas de hierro lanarekin. Taldea osatzen duten sei emakumeek sormena, aldarrikapena eta umorea uztartu dituzte. Ez dute emakume meatzarien abesti edo ereserkirik aurkitu, asko bilatu badute ere, baina hori ez da oztopo izan.
“Itzulera” Dejabu konpainiaren lanak irabazi du Donostia Antzerki saria
2025ean Donostian konpainia profesional batek euskaraz publiko helduarentzat egin duen lan onena izan da, epaimahaiaren arabera. 12.000 euroko saria eta margolan bat jasoko du konpainiak sari gisa, martxoaren 27an, eta antzezlan irabazlea taularatuko dute.