Erriberriko Antzerki Jaialdiak 27 konpainiaren 40 emanaldi eskainiko ditu
Erriberriko 26. Antzerki Jaialdia uztailaren 18tik abuztuaren 3ra bitartean egingo da, eta musika (Gorka Urbizu, Broken Brothers Brass Band…), dantza, zirkua, clownak, performancea, ibilaldiak eta antzerkia uztartu dituzte antolatzaileek egitarauan. 27 konpainiak 40 emanaldi eskainiko dituzte, horietako 2 bakarrik euskaraz.
Oraingo honetan, programazioa Tafalla, Beire, San Martin Unx eta, bigarren urtez, Pitillasera zabalduko da. Zuzeneko ikuskizun horiez gain, Erriberrin bi egoitza sortzaile, sei prestakuntza-tailer eta artista eta kazetariekin hiru topaketa egingo dira.
La Cavan, jaialdiaren agertoki nagusian, antzezlan hauek ikusi ahalko dira: "Los brutos" (uztailak 18), "De Nao Albet y Marcel Borràs" (uztailak 19), "En mitad de tanto fuego" (uztailak 20), "Torcidxs" (uztailak 23), "Zorretan" (uztailak 24), "El bar nuestro de cada día" (uztailak 25), "Mihura, el último comediógrafo" (uztailak 26), "El dragón de oro" (uztailak 27), "Instrucciones para Alberto González" (uztailak 31), "La montaña" (abuztuak 1), "El brote" (abuztuak 2), "Las bingueras de Eurípides" (abuztuak 3).
Sarrerak bihar jarriko dituzte salgai, maiatzaren 30ean.