"Shostakóvich 14" eta "Gesualdo WC Station" ekoizpen propioak estreinatuko ditu Arriagak
Arriaga Antzokiak bi ekoizpen propio emango ditu datorren denboraldian, irailetik ekainera. 2026ko apirilaren 11n eta 12an, Gesualdo WC Station oholtzaratuko du, kontzertuen, antzerkiaren eta zinemaren elementuak nahasten dituen ikuskizuna. Alex Gerediagak eta bere talde artistikoak Carlo Gesualdo (1560-1613) konpositorearen madrigalak interpretatzeko erronkari heldu diote.
Bilboko antzokiak hurrengo denboraldian estreinatuko duen beste ekoizpen propioa Shostakóvich 14, Calixto Bieito antzokiaren zuzendari artistikoak zuzendutakoa. Denboraldia itxiko du, 2026ko ekainaren 19an eta 20an, eta Annette Dasch eta Leigh Melrose abeslariak dira protagonista.
Horrez gain, Moto-Membra Jesu Nostri Arriagaren ikuskizuna (Dietrich Buxtehuden 1680ko musika eta Eneko Sagardoyren testuak) berriz emango da hurrengo denboraldian, irailaren 27an. Desobedienteak 18/98 - Desobedientes 18/98 Tanttaka Teatroa konpainiaren antzezlana, urtarrilean, eta Lacarra Balletaren bigarren produkzioa, martxoan, ere estreinatuko ditu Arriagak, koproduzitu ez ezik.
Amour Mari de Jonghen ikuskizuna ere errekuperatuko du Bilboko antzokiak, estreinaldiaren hamargarren urteurrenean, urtarrilaren 29an, eta beste hainbat euskal antzezlan ere aurkeztuko ditu, hala nola El lenguaje de las flores - Loreen hizkuntza La Mapatxa Teatroa euskal antzerki konpainia berriaren aurreneko proiektua azaroaren 20an; Nor naizen baneki Harkaitz Cano eta Ximun Fuchsena, azaroaren 5ean eta 6an; Rikardo III eta ni, Eneritz Artetxeren dramaturgiarekin eta Igor de Quadraren zuzendaritzarekin, urtarrilaren 15ean; eta Kimu - La casa de todos, Marie de Jongh konpainiaren azken lana, Jokin Oregik sortu eta zuzendutakoa, euskaraz urtarrilaren 31n eta gaztelaniaz otsailaren 1ean.
2026ko otsailaren 3an eta 4an Kandida estreinatuko da, Patxo Telleriaren euskarazko lan berria, eta antzerkigintzako izen handiak bilduko ditu ostera ere Bilboko antzokiak: Anabel Alonso, Magüi Mira, Juan Mayorga, Javier Gutiérrez, Antonio Molero, Pepe Viyuela, Mikel Losada, Miguel del Arco, Israel Elejalde, Itziar Lazkano, Vicky Peña, Sergio Peris-Mencheta, Victor Clavijo, Adriana Ozores, Miren Gaztañaga, Declan Donellan, Juan Echanove, Ramón Barea, José Sacristán, José María Pou, Carolina Yuste, Eneko Sagardoy, Aitana Sánchez-Gijón…
Eva Guerrero, Kukai Dantza, Olaeta Ballet Elkartea eta Lucía Lacarra Balleten ikuskizunak egongo dira, dantzari dagokionez, baita María Pagésena, Georgiako Ballet Nazionalarena eta Compañía Nacho Duatorena ere.
Musikaren arloan, ekain eta irail artean Arriagan arituko dira Gontzal Mendibil, bere ibilbidearen 50. urteurrenean, Bilboko Udal Musika Banda, Santiago Auserón y la Academia Nocturna, Mikel Erentxun, Gari, Neomak, Pier Paul Berzaitz, Euskal Herriko Orkestra Barrokoa, Xabi Solano, Jon Basaguren, Sara Zozaya…
Lehenago, udan, Mamma Mia! musikalaren bertsio berri bat izango du ikusgai Arriagak, abuztuaren 14tik irailaren 21era.
2025-2026 denboraldiko ikuskizun guztietarako sarrerak ekainaren 19tik aurrera egongo dira eskuragai, antzokiaren webgunean eta txarteldegian. Mamma Mia! musikalerakoak, nolanahi den, salgai daude dagoeneko.
Zure interesekoa izan daiteke
Tilda Swintonek perfomance bat gorpuztuko du Guggenheimen
House of Gestures Olivier Saillard komisario eta performerrak sortutako lana Swintonek haragituko du. Sarrerak, doako 220 txartel, minutu gutxian saldu dira.
Xabier Anduaga, Angel Ruiz eta Ana Garay saritu dituzte Talia sarietan
Arte Eszenikoen Espainiako Akademiak bere sarien laugarren edizioa egin du bart Madrilen.
45 konpainia eta ia 100 emanaldi Leioako Umore Azokan, maiatzaren 14tik 17ra
Kale antzerkiko Leioako azokaren 26. edizioan, hogei bat euskal konpainiak hartuko dute parte. Gainera, topaketa profesionaletan, sektoreko 300 agente inguru bilduko dira.
“La maestra”, “Welcome & Sorry” eta “Torcidxs”, Max sarietarako izendatuta
Arte eszenikoen Espainiako sarietan, gainera, Jesus Cimarro bizkaitar ekoizleak Ohorezko saria jasoko du. SGAE Egile eta Editoreen Espainiako Elkarteak antolatzen duen sariketa ekainaren 1ean egingo dute, Meridan.
Shakespeare Alkizara eraman du Dantzertik
Dantzerti eskolako Arte Dramatikoko graduko 4. mailako ikasleek "Shakespeare ez zen inoiz hemen egon" antzezlana estreinatu dute bart Barakaldon; gaur, Barakaldon izango da ikusgai ostera ere, eta apirilaren 27an Errenterian. 2026an, Gipuzkoako herri txiki batean Shakespeareren lan argitaragabe bat aurkitu zutela zabaldu zen. Kazetari eszeptiko baten etorrerak interes ezkutuak, engainuak eta anbizioak azaleratuko ditu eskuizkribuaren inguruan, benetakotasunari, iruzurrari eta botereari buruzko komedia honetan.
Arriaga Antzokiak La Cubana taldearen "La cuisine de ma cousine" lana eskainiko du udan
Kataluniar konpainiak 29 emanaldi egingo ditu Bilboko antzokian, abuztuaren 13tik irailaren 13ra bitartean.
Alfredo Sanzol Gayarrera iritsiko da, senidetasunari eta doluari buruzko hausnarketa batekin
La última noche con mi hermano nafarrak idatzi eta zuzentzen duen lana ostiralean eta larunbatean taularatuko dute, Iruñean.
Alex Gerediagak “Gesualdo WC Station” estreinatuko du asteburuan Arriagan
Bilboko udal antzokiak ekoitzi duen ikuskizuna Carlo Gesualdo italiar konpositorearen historia du kontagai.
Euskal Herriko emakume meatzarien historia ikusezina taularatu du Kalamua Sopelako taldeak
Kalamua Sopelako antzerki taldeak Euskal Herriko emakume meatzarien historia taularatu du Alas de hierro lanarekin. Taldea osatzen duten sei emakumeek sormena, aldarrikapena eta umorea uztartu dituzte. Ez dute emakume meatzarien abesti edo ereserkirik aurkitu, asko bilatu badute ere, baina hori ez da oztopo izan.
“Itzulera” Dejabu konpainiaren lanak irabazi du Donostia Antzerki saria
2025ean Donostian konpainia profesional batek euskaraz publiko helduarentzat egin duen lan onena izan da, epaimahaiaren arabera. 12.000 euroko saria eta margolan bat jasoko du konpainiak sari gisa, martxoaren 27an, eta antzezlan irabazlea taularatuko dute.