Margolan berezia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Antonio Lopezek Bilboko paisaia margotuko du

Itsasadarra izango dago koadroaren ardatza, eta bi metroko luzera izango du artelanak.
18:00 - 20:00
Antonio Lopezek Bilboko paisaia margotzen hasiko dela iragarri du

Antonio Lopez artista ezaguna Bilbon da egunotan. Bazterrak bertatik bertara ezagutzera etorri da, hiriko paisaia margotzeko asmoa baitu.

Erabakita dauka nondik margotuko duen eta, eta, jakin badaki, gainera, itsasadarra izango dela koadroaren ardatza. Margolanak bi metroko luzera izango duela ere iragarri du.

Lopezek bi metro horietan islatuko duen Bilbo hiria ikusteko itxaron egin beharko dugu, oraindik; baina, aurretik, artistaren beste 100 lan baino gehiago gertutik ezagutzeko aukera egongo da, Bilbon bertan.

Izan ere, urriaren 10etik aurrera Antonio Lopezen 130 lan bilduko dituen erakusketa irekiko dute Bizkaiko hiriburuko Arte Ederren Museoan. Aurrerapen gisa, Lopezen eskultura erraldoia jarri dute Bilboko Kale Nagusian.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskal Emakume Eskultoreak (E3) elkarteko kideen lanak, Batzar Nagusien Bilboko egoitzan ikusgai

Errekonozimendua lortu duten euskal eskultore gehienak gizonezkoak badira ere, emakumezkoek eragin handia izan dute arte molde horretan, arreta gutxiago eman zaien arren. Horrela, euskal eskulturan merezi eta behar duten leku hori aldarrikatzeko E3 Euskal Emakume Eskuloreak elkartean batuta daude batzuk, eta euren lanak Bizkaiko Batzar Nagusien egoitzan ikusgai daude, Bilbon. Erakusketa apirilaren 23ra arte egongo da zabalik.

Marie Leczinska Louis XV.aren erretratua, Bonnat Helleu Baionako museoan.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marie Leczinska Frantziako erreginaren erretratu ofiziala, Baionako Bonnat Helleu museoan ikusgai

Frantziako Maria erreginaren erretratua 1748koa da. Jatorrizko bertsioa Versalleseko Jauregian dago, eta mexikar eta euskaldun jatorriko familia batek laga dio Baionako museoari. Museo zaharberritua ireki eta lehen hamar asteetan, 50.000 bisitari baino gehiago jaso dizute Bonnat Helleun; % 30 baionarrak, beste heren bat euskal herritarrak, eta, gainerakoak, kanpokoak. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X