Ametzagaina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Oteizaren ametsetako hilerria, orain hurbilago

Oteizak Donostiako Ametzagainan hilerri bat egiteko burututako proiektuari buruzko erakusketa, jardunaldiak eta mintegi bat hartuko ditu San Telmo Museoak.

Oteizak Donostiako Ametzagainan hilerri bat egiteko burututako proiektuari buruzko erakusketa, jardunaldiak eta mintegi bat hartuko ditu gaurtik aurrera San Telmo Museoak. Ekimena San Telmo Museoa eta Jorge Oteiza Fundazioaren arteko hitzarmenari esker antolatu da, eta Euskal Herriko Unibertsitatearen lankidetza izan du.

1985ean Donostiako Udalak lehiaketa publikora atera zuen hirian hilerri berri bat egiteko asmoa. Jorge Oteizak Izarrak alde izenekoa aurkeztu zuen Juan Daniel Fullaondo eta beste arkitekto batzuekin elkarlanean.

Oteizak hilerria Ametzagainako muinoan egiteko proiektua aurkeztu zuen. Montevideorako egin zuenaren antzera, hilerriak errepide luze baten edo aireportu baten itxura izango zuen, hilobietan jartzen den “hemen dago” alde batera utzi eta “hemendik abiatu da” ideia transmitituko zuena. Hilobiez gain, Ikerketa Estetiko Konparatuen Institutua, Unibertsitateko Campusa eta Museoa izango zituen eraikinak.

Erakusketa Euskal Herriko Unibertsitateak Oteizaren izarrak alde proiektuaren inguruan egindako lau urteko ikerketaren emaitza da. Dokumentazioa, jatorrizko marrazkiak, desagertutako maketen antzekoak eta abar biltzen ditu. Horrez gain, azaroaren 11 bitartean, asteazkenero hitzaldi eta mintegiak antolatuko dira.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"RESET" izango da Getxophotoren 20. urteurrenaren leloa, maiatzaren 28tik ekainaren 21era

Urteurrena ospatu, jaialdia birpentsatu, eta berrabiatu: horiek dira RESET 20. edizioaren helburuak. Ekimenen artean, 20 urteotako historia biltzen duen artxibo digitala, Alejandro Acinen El último lunes erakusketa eta aurreko edizioetako 7 proiektu berreskuratuta, begi berriz aurkezteko. Horrez gain, Portu Zaharreko Sirenoarekin photocalla antolatuko dute: izaera hibridoko pertsonaiaren agurra izango da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X