Antzerkia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bizitzaren gazi-gozoen inguruko komedia, Ados Teatroren berria

Garbi Losadak zuzendu du eta "El hijo de la novia" film argentinarraren antzerkirako egokitzapena da. Ostiralean estreinatuko dute Tolosako Leidor Antzokian.
18:00 - 20:00
Ados antzerki konpainiak prest du 'Emaztegaiaren semea'

Ados Teatrok "Emaztegaiaren semea" antzezlana estreinatuko du ostiralean Tolosako Leidor Antzokian. Garbi Losadak zuzendu du eta "El hijo de la novia" film argentinarraren antzerkirako egokitzapena da.

Mikel Laskurain Natxo da, jatetxeko sukaldaria: Normak, Iñake Irastorzak, eta Ninok, Kandido Urangak,  jatetxea ireki zutenetik bertan ari da lanean. Beste pertsonaiak Rafael, Asier Hormaza, Emaztegaiaren Semea, eta Nati, Sara Cozar dira. Garbi Losadak eta Jose Antonio Vitoriak egin duten "El hijo de la novia" filmaren egokitzapena apustu haundia izan da.

Emaztegariaren semea lana,egungo krisia, baloreen falta, eta bizitzaren gazi-gozoen inguruko komedia handi bat da. Drama eta umorea nahasten dituen istorioa. Iñake Irastorzarentzat erronka haundia izan da berak hainbeste miresten duen Norma Leandroren papera egitea.

Estreinaldia ostiral iluntzean izango da Tolosako Leidor antzokian.

Zure interesekoa izan daiteke

Marie Leczinska Louis XV.aren erretratua, Bonnat Helleu Baionako museoan.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marie Leczinska Frantziako erreginaren erretratu ofiziala, Baionako Bonnat Helleu museoan ikusgai

Frantziako Maria erreginaren erretratua 1748koa da. Jatorrizko bertsioa Versalleseko Jauregian dago, eta mexikar eta euskaldun jatorriko familia batek laga dio Baionako museoari. Museo zaharberritua ireki eta lehen hamar asteetan, 50.000 bisitari baino gehiago jaso dizute Bonnat Helleun; % 30 baionarrak, beste heren bat euskal herritarrak, eta, gainerakoak, kanpokoak. 

Arte galeriak
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Arte galeriak astebetez itxiko dituzte, kultur arloko produktu eta zerbitzuen BEZa % 10etik beherakoa izatea eskatzeko

2022an Europan onartutako araudia bete eta kultur arloko produktu eta zerbitzuei BEZ murriztua ezar diezaieten eskatzen dute. Zineman, antzerkian eta literaturan, adibidez, murrizketa hori indarrean da jada, baina, beste herrialdeetan ez bezala, artelanen salmenta kanpoan geratu da. Hori dela eta, otsailaren 2tik 7ra bitartean, galeriek ez dituzte ateak zabalduko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X