Erakusketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

20.000 kilometroko bidaiak laburbiltzen duten margolanak

Fernando Villenaren bost margolan ikusgai daude Rekalde aretoan. Azken lau urteotan Estatu Batuetan eta Europan zehar bidaiatzen izan da eta horren emaitza da erakusketa.
Fernando Villenaren erakusketa. Argazkia: EITB

Naturaren eta gizakiaren arteko harremana du abiapuntu Fernando Villena artista bilbotarrak. Naturatik jasotzen dituen koloreak margolanetara eramaten ditu. Villenak Estatu Batuetan eta Europan egin ditu bere koadroak, Bizkaiko Aldundiak gazteei laguntzeko duen bekari esker. Orain, bere lanak Rekalde aretoan daude ikusgai.

Rekalde aretoak Fernando Villena artista bilbotarraren erakusketa jarri du ikusgai Barriek 2013 programaren baitan. Apirilaren 14ra arte izango da ikusgai.

Bizkaiko Foru Aldundiko sorkuntza artistikorako bekak eskatu dituzten artistak aurkezteko helburuz abiarazitako programa da Barriek. Bizkaian lan egiten duten artista gazteen sorkuntza plastikoa sustatu eta artista horiei lehen urratsak ematen lagundu nahi die. Eta artista gazte horien artean dago Fernando Villena bilbotarra. 2001ean Arte Ederretan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean eta ondoren, New Yorken osatu zuen bere prestakuntza.

Rekalde aretoan apirilaren 14rarte izango dira ikusgai Villenak azken lau urteetan Estatu Batuetan eta Europan egindako paper gaineko bost margo akriliko. Naturak pizten du artistaren arreta eta horixe da bere praktika artistikoaren abiapuntua.

Fernando Villenak errealitatea sintetizatu eta forma organikoak bilatzen ditu, espazio planoak ikertuz. Naturan ikusten dituen koloreak ere zehaztu eta sailkatu egiten ditu.

Zure interesekoa izan daiteke

Marie Leczinska Louis XV.aren erretratua, Bonnat Helleu Baionako museoan.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marie Leczinska Frantziako erreginaren erretratu ofiziala, Baionako Bonnat Helleu museoan ikusgai

Frantziako Maria erreginaren erretratua 1748koa da. Jatorrizko bertsioa Versalleseko Jauregian dago, eta mexikar eta euskaldun jatorriko familia batek laga dio Baionako museoari. Museo zaharberritua ireki eta lehen hamar asteetan, 50.000 bisitari baino gehiago jaso dizute Bonnat Helleun; % 30 baionarrak, beste heren bat euskal herritarrak, eta, gainerakoak, kanpokoak. 

Arte galeriak
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Arte galeriak astebetez itxiko dituzte, kultur arloko produktu eta zerbitzuen BEZa % 10etik beherakoa izatea eskatzeko

2022an Europan onartutako araudia bete eta kultur arloko produktu eta zerbitzuei BEZ murriztua ezar diezaieten eskatzen dute. Zineman, antzerkian eta literaturan, adibidez, murrizketa hori indarrean da jada, baina, beste herrialdeetan ez bezala, artelanen salmenta kanpoan geratu da. Hori dela eta, otsailaren 2tik 7ra bitartean, galeriek ez dituzte ateak zabalduko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X