1813tik
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Donostiako aldaketa urbanistikoa, San Telmo museoan

Abenduaren 8ra arte bisitatu daiteke "Hiriaren 200 urte" izenpean eta argazkiak, planoak eta hiriaren kronologia aztertzen duen ikusentzunezko lan bat ikus daitezke.
18:00 - 20:00
Donostiak izan duen aldaketa, iruditan

Donostiako San Telmo museoak Gipuzkoako hiriburuaren eboluzio urbanistikoa aztertzen duen erakusketa zabaldu du. Azken bi mendeetako aldaketa ikus daiteke eta arkitektura aldetik egin diren aldaketak hiritarrei hurbiltzea du helburu, 1813an suntsitu zutenetik.

Abenduarenm 8ra arte da ikusgai "Hiriaren 200 urte" izenpean eta argazkiak, planoak eta hiriaren kronologia aztertzen duen ikusentzunezko lan bat ikus daitezke. Artxibo publikotatik zein pribatutatik ateratako informazioa dago ikusgai.

Donostiako Udalak antolatu duen hamabigarren "hitoa" da, hiriaren suntsiketaren 200. urteurrena (eta geroko berreraiketa) ospatzeko.

Hiriaren "jatorri" gisa agertzen da Donostiako alde zaharra. Osatzen duten 20 eraikinei eta leku bereziei eskainitako sail bat dago, Konstituzio enparantzatik hasi eta Trinitate elizara, Santa Maria eta San Vicente elizetatik jarraituz.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskal Emakume Eskultoreak (E3) elkarteko kideen lanak, Batzar Nagusien Bilboko egoitzan ikusgai

Errekonozimendua lortu duten euskal eskultore gehienak gizonezkoak badira ere, emakumezkoek eragin handia izan dute arte molde horretan, arreta gutxiago eman zaien arren. Horrela, euskal eskulturan merezi eta behar duten leku hori aldarrikatzeko E3 Euskal Emakume Eskuloreak elkartean batuta daude batzuk, eta euren lanak Bizkaiko Batzar Nagusien egoitzan ikusgai daude, Bilbon. Erakusketa apirilaren 23ra arte egongo da zabalik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X