20. urteurrena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Nestor Basterretxearen obrak eta Itziar Okarizen performance bat, Artiumen urtebetetzea ospatzeko

Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoa 2002ko apirilaren 26an ireki zuten. Apirilean eta maiatzean, museoko sarrera doakoa da publiko guztiarentzat.
Artium museoaren biltegia
18:00 - 20:00
20 urte bete ditu Artium museoak

Apirilaren 26an, asteartearekin, 20 urte beteko ditu Artium Euskal Herriko Arte Garaikidearen Gasteizko museoak.

Hori ospatzeko, 18:30ean, Itziar Okariz artistak 2. kapitulua, V. W. performancea eskainiko du; artistak behin eta berriz irakurriko du Virginia Wolfen Gela bat norberarena lanaren pasarte bat (paisaia baten deskribapena), errepikapen bakoitzean hitz bat kenduta.

Errepikatu ahala, testua urrituz joango da, erabat desagertu arte.

Amaitzeko, 19:00etan, Nestor Basterretxearen lau obra jarriko dituzte museoaren kanpoaldean. Formatu handiko lau eskultura dira, artista zenaren familiak lagatakoak, altzairuzkoak eta polikromatuak. Hilarri tradizionalak gogorarazten dituztela azaldu dute museoaren arduradunek.

Piezak Artium museoaren barruko plazako bi puntutan kokatuko dituzte.

Gainera, apiril-maiatzetan doakoa da Gasteizko museorako sarrera, urtebetetzea ospatzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskal Emakume Eskultoreak (E3) elkarteko kideen lanak, Batzar Nagusien Bilboko egoitzan ikusgai

Errekonozimendua lortu duten euskal eskultore gehienak gizonezkoak badira ere, emakumezkoek eragin handia izan dute arte molde horretan, arreta gutxiago eman zaien arren. Horrela, euskal eskulturan merezi eta behar duten leku hori aldarrikatzeko E3 Euskal Emakume Eskuloreak elkartean batuta daude batzuk, eta euren lanak Bizkaiko Batzar Nagusien egoitzan ikusgai daude, Bilbon. Erakusketa apirilaren 23ra arte egongo da zabalik.

Marie Leczinska Louis XV.aren erretratua, Bonnat Helleu Baionako museoan.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marie Leczinska Frantziako erreginaren erretratu ofiziala, Baionako Bonnat Helleu museoan ikusgai

Frantziako Maria erreginaren erretratua 1748koa da. Jatorrizko bertsioa Versalleseko Jauregian dago, eta mexikar eta euskaldun jatorriko familia batek laga dio Baionako museoari. Museo zaharberritua ireki eta lehen hamar asteetan, 50.000 bisitari baino gehiago jaso dizute Bonnat Helleun; % 30 baionarrak, beste heren bat euskal herritarrak, eta, gainerakoak, kanpokoak. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X