Ilustrazioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Maite Rosendek egin ditu Itzuliko eta Itzulia Womeneko kartelak

Donostiar artistak irabazi zuen Euskadi literatura saria ilustrazioaren atalean, eta, hortaz, hari dagokio txirrindularitza probetako kartelak diseinatzea.

Maite Rosende ilustratzaileak Itzuliako kartela egin du
Maite Rosende, berak eginiko kartelaren alboan

Maite Rosende artista donostiarrak egin du 2026. urteko Itzulia Basque Country txirrindularitza lasterketaren kartela. Euskadi literatura saria jaso zuen iaz Rosendek, Literatura Lanen Ilustrazioa kategorian, eta, 2019tik egiten den bezala, aurtengo Itzuliaren kartela diseinatzea egokitu zaio.

Irudia astelehen honetan aurkeztu dute, Arte Ederren Bilboko Museoan, aurreko urteetako kartelak gordeta dituzten tokian: Yolanda Mosquera, Asisko Urmeneta, Miren Asiain, Javier Isusi, Maite Mutuberria, Joseba Larratxe eta David de las Heras.

Hala, aurtengo kartelaren egilea Maite Rosende izango da, eta bere irudiak iragarriko ditu apirilaren 6tik 11ra bitarte Bilbon hasi eta Bergaran amaituko den Itzulia Basque Country zein maiatzaren 15etik 17ra jokatuko den Itzulia Women.

Artistak berak azaldu duenez, "lasterketaren nortasuna islatuko duen irudi erraz eta ezagun bat" sortu nahi izan du, "indar eta erritmo handikoa".

Itzulia Basque Country lasterketaren kartela, Maite Rosenderen lana

Zure interesekoa izan daiteke

Marie Leczinska Louis XV.aren erretratua, Bonnat Helleu Baionako museoan.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marie Leczinska Frantziako erreginaren erretratu ofiziala, Baionako Bonnat Helleu museoan ikusgai

Frantziako Maria erreginaren erretratua 1748koa da. Jatorrizko bertsioa Versalleseko Jauregian dago, eta mexikar eta euskaldun jatorriko familia batek laga dio Baionako museoari. Museo zaharberritua ireki eta lehen hamar asteetan, 50.000 bisitari baino gehiago jaso dizute Bonnat Helleun; % 30 baionarrak, beste heren bat euskal herritarrak, eta, gainerakoak, kanpokoak. 

Arte galeriak
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Arte galeriak astebetez itxiko dituzte, kultur arloko produktu eta zerbitzuen BEZa % 10etik beherakoa izatea eskatzeko

2022an Europan onartutako araudia bete eta kultur arloko produktu eta zerbitzuei BEZ murriztua ezar diezaieten eskatzen dute. Zineman, antzerkian eta literaturan, adibidez, murrizketa hori indarrean da jada, baina, beste herrialdeetan ez bezala, artelanen salmenta kanpoan geratu da. Hori dela eta, otsailaren 2tik 7ra bitartean, galeriek ez dituzte ateak zabalduko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X