Martxoak 3 elkarteak "Espainiako Erresumak 1976ko gertakariengatik duen erantzukizuna onartzea" eskatu du
Martxoak 3 elkartearen ekitaldia, Gasteizen. Argazkia: EFE
Martxoak 3 elkarteak "adierazpen ofizial bat" eskatu dio Estatuari, "bertsio ofizial frankista gezurtatzeko eta Espainiako Erresuma Poliziaren jarduera kriminalaren erantzule dela aitortzeko", 1976an Gasteizko Zaramaga auzoko San Frantzisko elizan bost pertsona hil eta ehun zauritu inguru eragin zituen eraso polizialaren harira.
Martxoaren 3ko Biktimen kolektiboak deitoratu duenez, "Estatuko estamentu batek ere ez du pausorik eman erantzukizunak argitzeko". Larunbat honetan, omenaldi hunkigarri eta errebindikatiboa egin dute Arabako hiriburuan, eta 50 urte hauetan "sugarra bizirik mantendu dutenak" goratu dituzte.
Ekitaldian, Nerea Martinez eta Leire Manzanos elkarteko bozeramaileek testu bat irakurri dute, eta "justizia" eskatu dute "Poliziak egindako sarraskian" hildako bost langileak gogoan hartuta. Gasteizen Francisco Aznar, Romualdo Barroso, Jose Castillo, Pedro Mari Martinez eta Bienvenido Perea hiltzeaz gain, Gasteizko gertakarien aurka izandako protestetan Juan Gabriel Rodrigo hil zuten Tarragonan eta Vicente Anton Ferrero Basaurin.
Halaber, Gasteizko krimenen ostean zauritu, errepresaliatu eta espetxeratutako pertsona guztiak gogoratu dituzte, omenaldi gisa, baina baita salaketa gisa ere, "Espainiako zigorgabetasun eredu jasanezina" salatuz.
Elkarteak esker oneko hitzak izan ditu "Gasteizko herriarentzat"; izan ere, "bertsio ofiziala iraultzea lortu du, imajina daitezkeen zailtasun guztiei aurre eginez", "justizia hitzaren aldeko aldarria eginez, bost hamarkadako zigorgabetasunaren ondoren".
"Erakundeen utzikeria"
Martxoak 3 elkarteak salatu duenez, botereak "ahanzturara" eraman zituen aipatu biktimak, eta adierazi du "askok isildu eta onartu egin zutela, baina zenbaitek eutsi egin ziotela, urte ilunenetan, etengabe eta konpromisoz". Aitzitik, esan du gaur martxoaren 3a "topagune" bihurtu dela, eta denek nahi dutela "argazkian atera". "Ez da beti horrela izan, badakigu eta badakizue", adierazi du. Kolektiboak kritikatu duenez, "erakundeak hamarkadetako atzerapanerekin iritsi dira". "Oso berandu eta egiteko askorekin, baina hobe da berandu inoiz ez baino", gaineratu du, elizan oroimenerako gune bat sortzeko egungo "erronka partekatua" dutela gogorarazteko.
Elkarteak esan du ez duela aukera alferrik galduko bere historia kontatzeko, "1976koa, baina baita inpunitatearen aurkako mende erdiko bide luze honetakoa ere". "Honaino iritsi bagara eta aurrera egiten jarraituko badugu, zalantzarik gabe Gasteizko herriaren oroimenak bizirik jarraitzea lortu dutenengatik da", adierazi du.
Martxoaren 3ko Biktimen Elkarteak eskertu egin du Bloody Sunday Trust Irlandako plataformak, 1972an Derryn Poliziak hildako 14 lagunen omenez sortutako plataformak, eman dion "bozgorailua". Bloody Sundayk lortu zuen bere garaian Erresuma Batuko Gobernuak bere gain hartzea sarraskiaren erantzukizuna.
Ekitaldian izan dira erakundeetako ordezkariak, tartean Maria Jesus San Jose Justizia eta Giza Eskubideen sailburua eta Alberto Alonso Gogora Institutuko zuzendaria, eta baita Pello Otxandiano EH Bilduren Eusko Legebiltzarreko burua eta PSE-EE, EAJ eta Elkarrekin alderdietako ordezkariak ere.
Zure interesekoa izan daiteke
36 urteko euskal mendizale bat larri zauritu da Asturiasen, eskalatzen ari zela harkaitz bat erorita
Antza denez, harria emakumea zegoen tokitik 300 bat metrora goragotik erori da. Garezurreko traumatismo larria izan du, eta Asturiasko Unibertsitate Ospitale Nagusira (HUCA) eraman dute.
Epailearen aurretik igarotzeko zain jarraitzen du Azpeitiko ustezko hiltzaileak
Ertzaintza haren bila ari zen asteartetik, eta azkenean, larunbat goizaldean, ustezko hiltzaileak bere burua entregatu du Ondarroako ertzain-etxean. Arma bat zeraman soinean, baina oraindik ez dute jakinarazi hilketan erabilitakoa ote den.
Ehunka lagunek harrera egin diote Freedom Flotillako ontziari Euskadin
Asteartera arte (hilak 8), Euskadin egoteko asmoa du. Egun horretan, Vigora abiatuko da, eta, ondoren, Mediterraneoko beste hainbat gunetara jarraituko du. Ontziak Bilbon egingo duen egonaldian, hainbat ekitaldi antolatu dituzte, besteak beste, hitzaldiak, emanaldiak, Palestinako azoka eta flotillako aktibistekin prentsaurrekoa.
25 urteko emakume bat atxilotu dute Eltziegon, bikotekidea harrapatzea leporatuta
Etxeko indarkeriaren esparruan hilketa-saiakera delitua egotzi diote. Gertaera larunbat goizean jazo da, 07:30ak aldera. Atxilotua polizia-etxera eraman dute eta, eginbideak amaitu ondoren, epailearen esku utziko dute.
20 urteko mutil bat hil da Lekeitioko Antzar Egunean, hesi batetik erorita; ospakizuna bertan behera utzi dute
Gaztea portuan zegoen, antzarren proba jarraitzen, eta bi metro inguruko altueratik erori da. Milaka lagun bildu dira gaur Lekeition, eta ekitaldia normaltasunez ari zen garatzen istripua gertatu den arte.
4.000 pertsona inguru bildu dira Donostiako Sagardo Egunean
Gipuzkoako 32 sagardotegitako sagardoak dastatzeko aukera eskaini dute. Trikitilari eta bertsolarien musikaz girotu dute eguna. Une hunkigarrienetako bat Jabier Ansorena eta Marian Matasen omenezko ekitaldia izan da.
Irailaren 5a Tokiko Memoria Demokratikoaren Egun izendatu dute Irunen
Irungo Udalak Tokiko Memoria Demokratikoaren Egun izendatu du irailaren 5a, Udaleko talde politiko guztien babesarekin. Kolpe militarra, gerra eta diktadura sufritu zituzten irundar guztiak oroitu dituzte gaur.
Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Urdulizen, hiru pertsonari botilak jaurtitzea leporatuta
06:20 aldera jazo da erasoa, metro geltokitik gertu. 200 bat lagun bildu dira inguruetan. Atxilotua aurretik ere atxilotu dute antzeko gertakariengatik.
Behin-behineko espetxealdia ezarri diote Barakaldoko hilketaren susmagarriari
Barakaldoko lehen auzialdiko guardiako epaitegiak hartu du erabakia.
Hiru pertsona atxilotu dituzte Gernikan, 14 urteko neska haurdun bat ezkontzera behartzea egotzita
Hiru atxilotuak (adingabearen gurasoak eta 27 urteko gizon bat) behin-behinean aske utzi ditu epaileak. Hala ere, auzitegira joan beharko dute deitzen dituztenean. Halaber, 17 urteko mutil baten bila ari dira, haurraren ustezko aita, baina ez dute aurkitu.