Artea
2024/05/31 - 14:26
Musika, dantza eta poesia Chillida Lekun, udaburua ospatzeko
Jon Mayak "Chillida 100 urte" ikuskizuna koordinatu du; ikuskari ibiltaria Hernaniko museoko hainbat eskulturaren aurrean interpretatuko dute.
2024/05/28 - 11:28
Arte publikoari, BAI Intxaurrondon
Ekainaren 8an eta 9an, BAI Topaketen hirugarren edizioa egingo dute Donostian, "arte publiko garaikidea herritarrei hurbiltzeko eta donostiarrak eta bisitariak estimulatu, konprometitu eta hunkitzeko".
2024/05/23 - 14:15
''Laberindo'' Viviane Strauben erakusketa ireki du Montehermosok
Ekainaren 23ra arte egongo da ikusgai "Montehermoso+UPV/EHU" proiektu artistikoen hedapen programako azken erakusketa. Iingurune "ia labirintikoa" eskaintzen du bildumak.
2024/05/21 - 14:12
Vidartek "esker onez eta kontent" utziko du Guggenheim
Bilboko museoaren zuzendaritza nagusiko trantsizio prozesua "irekia eta publikoa" izango da, eta urri erdialderako bukatuta egotea da asmoa.
2024/05/21 - 10:43
Refik Anadol, Tarsila do Amaral, Maria Helena Vieira da Silva eta Barbara Kruger, Guggenheimen 2025ean
Museoaren patronatuak datorren urteko programazioaren aurrerapena onartu zuen; Hungariako Arte Eder Museo/Galeria Nazionaletik ekarritako grabatu eta irudiak ere erakutsiko dituzte, eta "in situ" proiektua hasiko da, museoaren espazioetarako propio sortutako artelanen zikloa.
2024/05/14 - 19:37
Chillidaren mendeurrena ospatzeko erakusketa berria zabaldu dute Chillida Lekun
Irekiera ekitaldian Chillida familiak agintariak hartu ditu, tartean, baita Felipe VI.a erregea ere. Erakusketako piezak Telefonicaren bildumakoak dira, 80ko hamarkadakoak, eta sei hilabetez egongo dira ikusgai.
2024/05/14 - 16:12
''Eduardo Chillidaren 100 urte Telefónica Bildumarekin'' erakusketa ireki du Chillida Lekuk
Erakusketak duela ehun urteko jaio zen eskultorearen piezen hautaketa bat jasotzen du, Telefonicaren ondarearen parte dena, eta sei hilabetez egongo da Zabalagan. Espainiar enpresak donostiar artistaren 41 pieza ditu.
2024/05/13 - 16:31
Roberto Sáenz de Gorbea bildumazale eta galeristak 200 obra eman dizkio Arte Ederren Bilboko Museoari
Windsor Kulturgintza galeriakoak ziren lanak, eta egile hauenak dira, besteak beste: Ramón Carrera, Carmén Isasi, Pedro Manterola, Dora Salazar, Txomin Badiola, Iratxe Larrea, Pello Irazu, Juan Luis Goenaga, Menchu Lamas eta Darío Urzay.
2024/05/13 - 13:38
Guggenheimek Jungwirthen "trazu indartsuei" irekiko dizkie ateak
Austriar pintorearen atzera begirako erakusketa ekinaren 7tik irailaren 22ra egongo da zabalik, eta hirurogeita hamar akuarela eta olio pintura batuko ditu, sei hamarkadatan egindakoak.
2024/05/11 - 16:25
Eduardo Chillida, Donostiako ''santu'' berria
Santu gisa irudikatu dute Eduardo Chillida Donostiako grafiti batean. LKN artistak egindako artelanean, eskultore donostiarrak baloi bat du, Realeko atezaina izan baitzen.
2024/05/10 - 16:32
Nestor Basterretxearen artxiboa zabaldu du Artiumek
"Nestor Basterretxea. Artxiboa" erakusketa Gasteizko eraikinean egongo da irailaren 22ra arte. Gainera, 5.000 dokumentu baino gehiagoko artxiboa kontsultagai jarri dute museoaren webgunean.
2024/05/06 - 14:13
Nestor Basterretxea, disziplina guztiak landu zituen artista
100 urte bete dira artista bermeotarra jaio zela. Euskal abangoardiaren sortzaileetako bat izateaz gain, zinema, diseinu grafikoa eta arkitektura ere landu zituen. Bere ondarea Euskal Herriko bazter anitzetan aurki daiteke.
2024/05/06 - 10:33
Nestor Basterretxea, artista moderno eta osoa
Pintura, eskultura, ilustrazioa, industria diseinua, mitologia, zinema, arkitektura… Ezin konta ahala adar izan zituen Basterretxearen jardun sortzaileak, konpromisoaren eta jakin-minaren enborrari lotuak denak ere.
2024/05/04 - 19:43
Bermeo buru-belarri murgildu da Nestor Basterretxea artistaren mendeurrenaren ospakizunetan
Gorka Basterretxeak, eskultore eta margolariaren bost seme-alabetako batek, gogorarazi du aita "bermeotarra" sentitzen zela eta "oso harreman estua" izan zuela beti bere herriarekin.
2024/05/02 - 21:33
Nestor Basterretxea, bere senideen begiradapean mendeurrenean
Familia bilkurak hartzen zituen mahai beraren inguruan bilduta, Telmok (iloba) eta Monikak (alaba) artistaren ibilbide artistiko ezezagunaz eta senideekin eta lagunekin erakusten zuen izateko moduaz hitz egin dute.
2024/04/30 - 23:16
Nestor Basterretxearen aztarna sortzailea Euskal Herriko paisaietan
Sortzaile bermeotarraren jaiotzaren mendeurrenean, bere ibilbidean zehar utzitako eskulturak errepasatu ditugu, baita hain ezagunak ez diren beste diziplinetako lanak ere.
2024/04/26 - 16:16
''Entresaka'' Ibon Aranberriren erakusketa ireki du Artiumek
Artelan sortak artistaren ekoizpenaren bi hamarkada baino gehiago hartzen ditu, 1990eko hamarkadatik gaur egunera arte. Irailaren 29ra arte egongo da ikusgai Gasteizko museoan.
2024/04/24 - 16:46
Jolasteko eta ekiteko gonbita egingo du Getxophoto jaialdiak
Topaketa artistikoaren 18. edizioan, 22 artistak erakutsiko dituzte beren obra eta erakusketak kostaldeko herrian.
2024/04/21 - 18:51
1.500 dantzarik dir-dir egin dute Kontxako barandan, eguzkia lagun
Gipuzkoako hogei eskola baino gehiagoko dantzariak elkartu dira gaur Donostiako Kontxako pasealekuko barandan, dantza klasikoaren urteroko hitzorduan. Ikuskizun ederra eskaini dute aurten ere, mugimendu arin eta dotoreekin.
2024/04/18 - 13:46
Claude Moneten erakusketa multisentsoriala Shanghaira iritsi da
Bisitariek artistaren 54 lan ikonikoenez gozatu ahal izango dute, pantaila estatikoak eta argi proiekzioak konbinatzen dituen erakusketa batean.