Azaroak 5
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Irunen jokatuko da Bertsolari Txapelketa Nagusiko hirugarren finalaurrekoa, larunbat honetan

Ane Labaka, Jone Uria, Maddalen Arzallus, Miren Artetxe, Nerea Ibarzabal eta Sustrai Colina bertsolariak izango dira oholtzan. ETBk eta eitb.eus-ek zuzenean eskainiko dute emanaldia 17:00etatik aurrera.
Jone Uriak kantatuko du, besteak beste, Irungo finalaurreokan
Jone Uriak kantatuko du, besteak beste, Irungo finalaurreokan

Larunbat honetan, azaroak 5, jokatuko da Bertsolari Txapelketa Nagusiko hirugarren finalaurrekoa Irunen, Ficoba espazioan.

Oholtzara, sei bertsolari hauek igoko dira: Ane Labaka Mayoz, Jone Uria Albizuri, Maddalen Arzallus Antia, Miren Artetxe Sarasola, Nerea Ibarzabal Salegi eta Sustrai Colina Acordarrementeria.

Finalaurrekoetako lehen itzuli osoan bezala, ariketa hauek egin beharko dituzte bertan:

Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko handian.

Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian.

Binaka, gaia emanda, zortziko txikian puntutan, zortzi bertso osatu arte (ariketa honek hiru bertsoren balioa izango du)

Binaka, gaia emanda, hiruna bertso sei puntuko motzean.

Ganbarako lana: banaka, gaia emanda, hiru bertso nahi den doinu eta neurrian.

Larunbateko saioaren irabazleak Baionan kantatuko du bigarren itzulian, azaroaren 26an.

Irungoaren ostean, lehen itzuliko finalaurreko bakarra geratuko da, Durangokoa, azaroaren 12an. Bigarren itzulia hasiko da gero, eta Amurrion, Baionan eta Bilbon jokatuko dira saioak.

ETB4k eta eitb.eus-ek zuzenean eskainiko dute saioa 17:00etatik aurrera.

Zure interesekoa izan daiteke

Miren Artetxe Sarasola, Maddi Ane Txoperena Iribarren, Irantzu Idoate Funosas, Maddalen Arzallus Antia, Aitor Servier Etxexuri eta Elixabet Etxandi Goienetxe.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Sei bertsolari, Xilabako finalerako prest

Gaur jokatuko da Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako Bertsolari Txapelketako finala, Donibane Lohizuneko Jai Alain. Maialen Hiribarrenek jarriko dio txapela bost emakumek eta gizon batek osatuko duten seikoteko bertsolari irabazleari: Miren Artetxe Sarasola, Maddi Ane Txoperena Iribarren, Irantzu Idoate Funosas, Maddalen Arzallus Antia, Aitor Servier Etxexuri eta Elixabet Etxandi Goienetxe. 17:00etatik aurrera izango da ikusgai, zuzenean, Orain.eus atarian.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X