Bertsolaritza
2021/11/14 - 00:10
Amets Arzallus Antia, laugarren aldiz Iparraldeko bertsolari txapeldun
Aurrez, 2008an, 2010ean eta 2012an eskuratu zuen txapela. 2013an, berriz, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia irabazi zuen.
2021/11/13 - 22:47
Amets Arzallus Antia falta zaizkion gertukoekin oroitu da irabazi ondorengo lehenengo hitzetan
Nahikoa gustura geratu omen da gaurko finalean egindako lanarekin, eta horregatik, pozik geratu da emaitzarekin. Era berean, Miren Artetxeren lana goraipatu du.
2021/11/13 - 22:31
Amets Arzallus Antiaren azken agurra, txapela jantzi duenean
2021eko Iparraldeko Bertsulari Txapelketako irabazlearen azken bertsoa gaurko final handiaren amaieran.
2021/11/08 - 14:19
Xilabako seikote finalista, larunbaterako prest
Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko Bertsulari Txapelketaren seigarren edizioaren finala larunbatean jokatuko du, Donibane Lohizunen. 17:00etatik aurrera jarraitu ahalko da, eitb.eus-en.
2021/11/06 - 15:00
Zaldibiako Zapie, Xilaba final atarian, Nafarroa bidean eta Bizkaia atzetik
Pixkanaka ari dira udazkeneko txapelketak euren bidea egiten. Xilaba jada final-atarian dago, Nafarroakoa final-erdietan eta Bizkaia berriz kanporaketa fasea amaitzear. Txapelketen jarraipenaz gain, Zaldibian Nerea Ibarzabalek Zapia janzteko botatako bertsoaldiak ere entzun ditugu. Bederatzikoak ere ez du hutsik egingo. Ba al dakizu nondik nora dabilen?
2021/10/31 - 15:40
Kiroltasuna nagusi Bertso Derbian
Igor Elortza, Onintza Enbeita eta Jone Uria Athleticen alde, eta Andoni Egaña, Amets Arzallus eta Maialen Lujanbio Realaren alde, aritu dira gaur bertsotan, futbol derbiaren aurretik, lehia giro atseginean egiten.
2021/10/30 - 15:00
Eskolarteko finala, Xilaba, Bizkaikoa eta Zapi-janztearen zertzelada bat
Abadiñon jokatu da 2021eko "Oinak buruan" Eskolarteko finala. Haira Aizpurua izan da oholtzan ziren 11 bertsolariren artean garaile. Bizkaiko Txapelketako eta Xilabako bertsoaldiak ere jaso ditugu. Zaldibian Nerea Ibarzabalek jantzi zuen zapia, laugarrengoz egin den zapi-janztean.
2021/10/26 - 16:37
2022 urtean jokatuko da Bertsolari Txapelketa Nagusia eta finala Iruñean izango da
Ondo bidean, 2022ko irailaren 28an abiatuko da txapelketa Getxon eta abenduaren 18an izango da finala. Historian aurreneko aldiz Iruñean ospatuko da final handia.
2021/10/26 - 12:18
Bertsolari Txapelketa Nagusia 2022ko udazkenean egingo da
Getxon abiatuko da txapelketaren 18. edizioa, irailaren 24an, eta abenduaren 18an amaituko da, Iruñean.
2021/10/09 - 18:12
Nera Gabirondok botatako puntuari erantzun dio Jeni Galdosek: "Uda pasa ta gero, zer asmo dituzu?"
2006tik etenik ez duen sokari jarraipena eman dio Jeni Galdosek. Bederatzikoa osatzeaz gain, puntua nori bota ere pentsatu du Zumarragakoak; Irati Santxezi luzatu dio bertsoa osatzeko gonbitea.
2021/10/02 - 18:47
Aseginolazak jarritako puntuari erantzun dio Gabirondok: "Ikasturte berriak, zer itxura dauka?"
Iguntze Aseginolazak luzatu zion Hitza Jolas-eko bederatzikoa osatzeko erronka Nerea Gabirondori. Honek bertsoa osatzeaz gain, Jeni Galdosi bidaltzeko puntua ere pentsatu du.
2021/10/02 - 17:09
Nafarroa, Bizkaia eta Iparraldeko Bertsolari Txapelketak abian eta bertsozaleak itxaropentsu
Atzerapenez, murriztapenekin, baina iritsi, iritsi dira Euskal Herriko lurraldez lurraldeko bertsolari txapelketak. Asteburuon abian dira Nafarroa eta Bizkaiako txapelketak. Bertsozaleak itxaropentsu, bertsoek plaza berreskuratzeko unea berandu baino lehen iritsiko den esperoan.
2021/10/02 - 15:00
Txapelketak eta transmisioa, euskalki ezberdinetan
Martxan da Xilaba txapelketa, asteburu honetan hastekoak dira berriz Nafarroako eta Bizkaiko bertsolari txapelketak. Horien aipamena egiteaz gain, bertsolaritzarekiko zaletasunaren eta gaitasunaren transmisioa nola gauzatzen den ikertu nahi dute Gabirian, jaso berri duten beka bati esker.
2021/09/30 - 13:02
Hemen dira azkenean Nafarroako eta Bizkaiko bertsolari txapelketak
Larunbat-igandeetan hasiko dira bertsolariak txapelaren bila kantuan kantuan: nafarrak larunbatean Izaban, eta bizkaitarrak igandean Durangon.
2021/09/18 - 22:22
Xilaba bertsolari txapelketa, abian
Xilaba, Zuberoa, Lapurdi eta Nafarroa Behereko bertsolari txapelketa gaur hasi, Makean (Lapurdi). Covid-19aren pandemia hobera egiten ari den honetan, gustura hartu dute bertsozaleek txapelketa.
2021/09/18 - 19:20
Abian da Xilaba, Ipar Euskal Herriko bertsolari txapelketa
Aurtengoa seigarren edizioa izango da, eta Makean eman zaio hasiera lehenengo kanporaketari.
2021/09/04 - 17:42
Uda kutsuko azken saioa, Donostian, Igeldon, Mendaron... ibili gara
Uda kutsuko azken saio honetan udako plazetako bertsoaldiak berreskuratu ditugu. Jolasak ere bai.... Kostaldean zein barrualdean ibili gara eta gure bederatzikoari ere heldu diogu. Entzun!
2021/08/14 - 16:00
Arabako Binakako Bertsolari Txapelketa berritzailea
Covid-19aren ondorioz, txapelketak ohiko formatuan egiteko zailtasuna zegoela ikusita, Araban, birmoldatzea erabaki eta Binakako Bertsolari Txapelketa egin dute. Apirilaren 17an 9 bikotek ekindako bideak, maiatzaren 22an, Legution izan zuen amaiera. Manex Agirre eta Martin Abarrategi izan ziren txapeldunak. Gaur, txapelketako saio ezberdinetan izandako bertsoaldiak berreskuratu nahi izan ditugu.
2021/07/27 - 13:46
Mintzola Ahozko Lantegiaren ibilbidea amaitutzat ematea erabaki dute
Egoitza Villabonan zuen erakundearen hamahiru urteko lanaren lekukoa Euskaltzaindiak har dezala proposatu dute patronatuko kideek.
2021/07/17 - 19:02
"Zer moduz oporretan, Erratzuko herrian?" Jakin minez luzatu dio puntua osabak ilobari. Zer erantzun ote du?
Andoni Biainek, Maier eta Jon Igartuari bidali zien bederatzikoa osatzeko gonbita eta hauek onartu egin dute. Bederatzikoaren bidez oporretako kontuak kontatu eta kasu honetan kantatu dizkigute.