Bertsolaritza
2018/12/16 - 09:13
Onintza Enbeitak irabazi du Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finala
Muxikako bertsolaria 843,5 punturekin gailendu zaio Etxahun Lekueri buruz burukoan. Giro paregabeaz gozatu dute 4.350 bertsozalek Bilbao Arenan izandako finalean.
2018/12/15 - 23:04
Bizkaiko finalean bertsolariek egindako azken bertsoak
Ikusi hemen bertsolarien sailkapena eta bertsolari bakoitzak agurrean egindako bertsoak.
2018/12/15 - 22:39
Onintza Enbeita, Bizkaiko txapela jantzi duen lehen emakumea
Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finala irabazi du Muxikako bertsolariak, 843,5 punturekin. Jon Enbeita bertsolariak jantzi dio txapela.
2018/12/15 - 21:30
Ibarzabalek bertsoa eta Berri Txarraken abesti bat fusionatu ditu finalean
Nerea Ibarzabalek Berri Txarraken 'Bueltatzen' abestiaren doinura abestu du hasierako agurra. Bertsolariak bere hitzak eta talde nafarraren letrak nahastu ditu.
2018/12/11 - 13:46
Zortzi bertsolariak, Bizkaiko finalerako gertu
Larunbatean, 17:00etatik aurrera, Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finala jokatuko da Bilbao Arenan. eitb.eus-en eta ETB4n zuzenean jarraitu ahalko da.
2018/12/02 - 15:00
Xilaba taldekako finaleko laburpena: Mattinsalto txapeldun!
Xilabako Taldekako lehen txapelketako finala Baigorrin eta Mattinsalto txapeldun. Mattinsalto taldea: Pantxika Solorzano, Xumai Murua, Ellande Alfaro eta Aitor Servier. Dilindan taldea; Amets Arzallus, Nahia Sasco, Ortzi Idoate Xan Berterretxe eta Hodei Renteria.
2018/12/02 - 00:10
Mattinsalto taldeak irabazi du Xilaba txapelketa, lehen aldiz multzoka
Murua, Alfaro, Solorzano eta Sevier gailendu dira lehen aldiz taldeka egin den Ipar Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa.
2018/11/29 - 13:57
Bertsolariak, beste sortzaileekin parez pare
Lanku etxeak ‘Buruz buru’ proiektua aurkeztu du, bertsolariak eta beste sortzaile batzuk “jolasean” jarri izanaren emaitza zazpi liburukitan biltzen duen lana.
2018/11/27 - 17:35
'Bertsolaritzaren bilakaera genero ikuspegitik' proiektua aurkeztu dute
Infografia batean, genero ikuspegia txertatu zenetik bertsolaritzan izandako aldaketak bildu dituzte Ainhoa Agirreazaldegi, Uxue Alberdi, Miren Artetxe, Ane Labaka, Malen Amenabar eta Mariñe Arbeok.
2018/11/18 - 15:00
Eskerrik asko Aitor, segi baikor
Aitor Sarasuari eskainitako Hitza Jolas saio berezia. Aitor ikaslea, irakaslea, Lehendakaria eta laguna. Haren bertso ibilbidea eta haren lagunen hitzak: Xanti Iparragirre, Xumai Murua, Eneko Bidegain, Aritz Zerain...
2018/11/15 - 00:29
Aitor Sarasua bertsolaria hil da
Azken urteak oholtzatik kanpo igaro zituen arren, bertsolaritzarekin lotutako lanetan jarraitu zuen. Lapurdin ere bertso irakasle aritu zen.
2018/11/04 - 14:20
Rosi Lazkanok puntua Oihana Iguarani "udazkenean zerbait pizten zaigunean"
Oihana Iguaranen bederatziko txikia Hitza Jolas saioan. Rosi Lazkanoren puntuari erantzun eta hurrengoa Estitxu Eizagirreri bota dio "berreskuratu dadin zirenen ahotsa"
2018/10/21 - 16:51
Fernando Aire 'Xalbador' bertsolariari omenaldia egin diote Urepelen
XX. mendean bertsolari handienetakoa izan zen, eta gaur egun benetako mitoa da Urepeleko artzaina.
2018/10/12 - 17:06
Xilaba bertso txapelketa taldekakoa izango da, lehen aldiz
Iparraldeko bertsolari txapelketa hau gaur hasiko da. Abenduaren 1era bitartean 44 bertsolari arituko dira txapelketa honetan.
2018/10/09 - 18:16
Bertsolariak eta Argentinako eta Kubako inprobisatzaileak, Euskal Herrian biran
Nazioarteko Inprobisatzaileen Bira Iruñea, Erandio, Hernani, Gasteiz, Baiona eta Donostiara iritsiko da urriaren 9tik 14ra. Bost bertsolari, kubatar repentistak eta argentinar payadoreak arituko dira.
2018/10/09 - 16:48
Nazioarteko inprobisatzaileen bira hasi da Iruñean
Tomasita Quiala eta Araceli Argüello biran ibiliko dira Euskal Herrian zehar, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Jone Uria, Julio Soto eta Xabi Igoa bertsolariekin batera, igandera arte.
2018/10/03 - 13:12
Xilaba bertso txapelketa taldekakoa izango da
Urriaren 12an ekingo diote txapelketari, Gameren, eta finala abenduaren 1ean izango da, Baigorrin.
2018/09/27 - 14:31
Bertsoak eta euskal gastronomia, Nevadako cowboyen poesia topaketan
Topaketari buruzko artikulua argitaratu du 'The New York Times'-ek, eta euskaldunek jai horretan duten presentzia nabarmendu du. Lehen aldiz erabili du 'bertsolaritza' hitza hedabide estatubatuarrak.
2018/06/20 - 23:14
Nafarroako Gobernuak bertsolaritza kultura-intereseko ondare izendatu du
Ez dago zalantzarik hizkuntzari lotutako ondare aberatsa dela, eta gainera eskoletan egiten den lanagatik etorkizuna bermatua duena.
2018/06/11 - 22:59
Euskal Herriko eta Marokoko bertsolariak elkarrekin aritu dira Iruñean
Maialen Lujanbiok eta Latifa Laaroussia ayllus kantaerako inprobisatzaileak emanaldia eskaini dute Iruñean. Euskarazko bertsogintza eta arabierazkoa alderatzen ari da Errusiako ikerlari bat.