Bertsolariak, beste sortzaileekin parez pare
Igor Elortza eta Joseba Sarrionandia; Uxue Alberdi eta Danele Sarriugarte; Julio Soto eta Gorka Urbizu; Nerea Ibarzabal eta Eneko Sagardoy; Andoni Egaña eta Ruper Ordorika; Onintza Enbeita eta Maite Berriozabal; eta Manex Agirre eta Ilaski Serrano. Zazpi bikote horiek paper zuriaren aurrean bildu ditu Lanku etxeak, “Buruz buru” liburua argitaratzeko.
Zazpi bertsolariak kultur adierazpide desberdinetako ordezkariekin batu dituzte, bat-bateko erregistro errimatu eta neurtua alde batera utzita, proiektu honetarako batutako bikotekideak proposatutakoari hitz lauz erantzuteko.
Denetariko testuak sortu dituzte bikoteek, Gorka Arrese editore dela, argitaratzaileek azaldu dutenez: “Abiapuntu adina estilorekin egingo du topo irakurleak, atal batetik bestera doan heinean; narraziotik gertuago daude batzuk, saiakeratik besteak”.
Testuekin batera, Malen Amenabar ilustratzaile eta bertsolariaren irudiak agertuko dira, kutxa baten eta zazpi liburukitan aurkeztuta agertuko den lanean.
