Gabriel Aresti
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'Harri eta Herri' berriztuta atera dute, haren 50. urteurrenean

Euskaltzaindiak eta Gabriel Aresti kultura elkarteak Gabriel Aresti poetaren lan klasikoa eta zenbait egileren artikuluak biltzen dituen bigarren liburuki bat argitaratu dute.
Harri eta Herri
Harri eta Herri

2014an 50 urte bete Gabriel Arestiren Harri eta herri argitaratu zela. Urteurrena ospatzeko,  Euskaltzaindiak eta Gabriel Aresti Kultura Elkarteak -Gabriel Arestiren senideek eta Zenbat Gara elkarteak osatzen duten- liburuaren edizio berri bat  berrargitaratu dute: Harri eta herri, 50 urte. Gaur, abenduaren 4an, aurkeztu dute Bilbon.

Aurkezpenean ekimena sustatu duten bi erakundeotako ordezkariak izan dira: Andres Urrutia euskaltzainburua eta Xabier Monasterio Gabriek Aresti kultura elkarteko ordezkaria. Lana Bizkaiko Foru Aldundiaren, Bilboko Udalaren eta BBK Fundazioaren laguntzarekin argitaratu da; hori dela eta, Josune Ariztondo Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura diputatua,  Ibon Areso Bilboko alkatea eta Gorka Martinez BBK Fundazioaren zuzendaria ere bertan izan dira. Rafa Rueda musikariak eta Toti Martinez de Lezea idazleak ere parte hartu dute aurkezpenean. Eurekin guztiekin batera, Gabriel Arestiren senideak izan dira.

Bi liburuk osatzen dute argitalpen berria: batetik, Arestiren liburua eskaintzen da, 1964an argitaratu zen bezala. Bestetik, Harri eta Herri - 50. Artikulu bilduma izeneko bigarren liburuan, zenbait euskaltzainek eta egilek idatziriko artikuluak bildu dira. Horietako batzuek Aresti bera ezagutu eta tratatzeko aukera izan zuten; gazteagoek, aldiz, bere lanen bitartez ezagutu zuten idazlea. Hauek dira parte hartzen duten egileak: Joan Mari Torrealdai, Xabier Kintana, Anjel Lertxundi, Bernardo Atxaga, Karmelo Landa, Angel Zelaieta, Txomin Peillen, Ana Toledo, Arantxa Urretabizkaia, Harkaitz Cano, Unai Elorriaga, Aingeru Epaltza, Toti Martinez de Lezea, Miren Agur Meabe eta Kirmen Uribe.

Zure interesekoa izan daiteke

Las escritoras ganan presencia: el feminismo ha traído nuevas voces, cuerpos y temas
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Emakume idazleek presentzia irabazi dute: ahots, gorputz eta gai berriak ekarri ditu feminismoak

Feminismoak aldaketa sakonak ekarri ditu azken urteotan, baita literaturan ere, eta gai, begirada, ahots, gorputz eta narratiba berriak ekarri ditu. Duela mende erdi emakumezko idazle gutxi zeuden, eta bigarren maila batera baztertuta zeuden, gainera. Orain, berriz, oso garrantzitsua da horien presentzia, eta, besteak beste, sariak eta bekak irabazten ikusten ditugu.

Miren Agur Meabe, Andres Urrutia eta Mikel Ayllon
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskaltzaindiak eta EIEk hitzarmena sinatu dute, idazle gazteei laguntzeko

Euskaltzaindiak eta Euskal Idazleen Elkarteak (EIE) lau urterako akordioa adostu dute. Euskaltzaindiak urtean bi ikastaro emango dizkie EIEren bazkideei, bekak deituko ditu eta mentoretza programa abiatuko du. Andres Urrutia euskaltzainburuak, Mikel Ayllon EIEko zuzendaritza batzordeko kideak eta Miren Agur Meabe idazle eta Euskaltzaindiaren idazkariak hartu dute parte ituna sinatzeko ekitaldian. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X