Kazuo Ishiguro idazleak irabazi du 2017ko Literaturako Nobel saria
Kazuo Ishiguro idazle britainiarrak irabazi du 2017ko Literaturako Nobel saria, Sara Danius Suediako Akademiako idazkariak ostegun honetan, urriak 5, jakitera eman duenez.
"Indar emozional handia baliatuta munduarekiko irudimenezko loturapean sortzen den amildegia" erakusteko gai dela nabarmendu du epaimahaiak. Ildo horretatik, jatorri japoniarra duen idazlari britainiarren lan ezagunenek oroimenarekin, denborarekin eta desengainuarekin lotura estua dutela azpimarratu dute.
Kazuo Ishiguro Nagasakin jaio zen 1954. urtean, baina sei urte besterik ez zituela Ingalaterrara joan zen bizitzera. Besteak beste, nazioartean prestigio handia duten Kent eta East Angliako unibertsitateetan ikasi du. Gaur egun Londresen bizi da, Anagrama argitaletxeak azaldu duenez.
1995ean Britainiar Inperioaren Ordeneko ofizial egin zuten, eta, hiru urte geroago, Arteen eta Letren Zalduna izendatu zuen Frantziako Gobernuak. Bere lan guztiak ingelesez idatzi dituen arren, berrogei bat hizkuntzatara itzuli dira. Halaber, zazpi eleberri idatzi ditu: A pale view of hills (Winifred Holtby Saria), An Artist of the Floating World (Whitbread Saria), The Remains of the Day (Booker Saria), The Unconsoled (Cheltenham Saria), When We Were Orphans, Never Let Me Go eta The Buried Giant. Era berean, Nocturnes izeneko liburuaren egilea da, baina, horretaz gain, zinema eta telebistako gidoilaria ere bada.
1993. urtean, James Ivory zuzendariak Egunaren azken hondarrak filma egin zuen, Anthonu Hopkins eta Emma Thompson aktoreak protagonistak zituela, idazle britainiarraren izen bereko eleberria oinarri hartuta. Halaber, Mark Romanek zuzendariak veste film bat egin zuen 2010ean, Ez iezadazu sekula utzi alde egiten eleberrian oinarrituta.
Hala, Ishigurok Bob Dylanen lekukoa hartu du. Iaz irabazi zuen saria musikariak; izan ere, epaimahaiaren esanetan, "AEBko musika herrikoian esamolde poetiko berria" sortu baitzuen.
Aurreko urteetan, beste hauek irabazi dute Literaturako Nobela: Svletana Alexievich ukrainarra (2015), Patrick Modiano frantziarra (2014), Alice Ann Muro kanadarra (2013), Mo Yan txinatarra (2012), Tomas Transtromer suediarra (2011), Mario Vargas Llosa perutar-espainiarra (2010), Herta Muller alemaniar-errumaniarra (2009), Jean-Marie Gustave Le Clezio frantziarra (2008) eta Doris Lessing britainiarra (2007).
Alfred Nobelen (1895) testamentuan aurreikusitako bost sarien artean, Literatura alorreko "lanik entzutetsuena" saritzekoa zegoen.
Literaturako 110. Nobel saria
Horrela, aurten, Literaturako 110. Nobel saria eman dute. Historian zehar, hainbat hizkuntzatan idatzitako lanen egileak saritu dituzte: 28 idazlek ingelesez hitz egiten zuten; 14k, frantsesez; 13k, alemanez; 11k, gaztelaniaz; 6, suedieraz; 6k, italieraz; 6k, errusieraz; 4k, polonieraz; 3k, norvegieraz; eta 3k, danieraz.
Sarituen artean, soilik 9 izan dira 50 urtetik beherakoak, eta gazteena Joseph Rudyar Kipling Oihaneko Liburua lanaren idazlea izan zen, 41 urterekin jaso baitzuen saria, 1907an. 1901etik 2015era bitartean, 112 idazlek jaso dute Nobel saria; horietatik 14 izan dira emakumeak.
Edizio bakoitzeko Literatura Nobel sarien batzordeko kideen iritzi eta izendapenak sekretupean gordetzen dira 50 urtez, Suediako Akademiak jakitera eman duenez.
Zure interesekoa izan daiteke
Literatura plazara aterako dute Oiartzunen ostera ere
Martxoaren 9tik 28ra, Literatura Plazara egingo dute Oiartzunen, laugarrenez, eta euskal literaturaren inguruko zortzi hitzordu jarri dituzte antolatzaileek, 1545 argitaletxeak.
Emakume idazleek presentzia irabazi dute: ahots, gorputz eta gai berriak ekarri ditu feminismoak
Feminismoak aldaketa sakonak ekarri ditu azken urteotan, baita literaturan ere, eta gai, begirada, ahots, gorputz eta narratiba berriak ekarri ditu. Duela mende erdi emakumezko idazle gutxi zeuden, eta bigarren maila batera baztertuta zeuden, gainera. Orain, berriz, oso garrantzitsua da horien presentzia, eta, besteak beste, sariak eta bekak irabazten ikusten ditugu.
António Lobo Antunes portugaldar idazlea zendu da
Portugalgo literaturaren izen erraldoiak, inkontzientearen eta memoriaren biltzaile eta idazkariak, 83 urte zituen. Euskaraz, “Gauzen ordena naturala” irakur daiteke.
Gutun Zuria jaialdiak Gerediaga Elkartea eta Valerie Miles sarituko ditu
Gaur, asteartearekin, hasiko da Bilboko literatur jaialdia, eta hilaren 28ra arte iraungo du. Aurten, Gerediaga Elkarteari, Durangoko Azoka antolatzaileari, eta Valerie Miles idazle eta editore estatubatuarrari eskainiko dizkie ohorezko sariak.
Euskaltzaindiak eta EIEk hitzarmena sinatu dute, idazle gazteei laguntzeko
Euskaltzaindiak eta Euskal Idazleen Elkarteak (EIE) lau urterako akordioa adostu dute. Euskaltzaindiak urtean bi ikastaro emango dizkie EIEren bazkideei, bekak deituko ditu eta mentoretza programa abiatuko du. Andres Urrutia euskaltzainburuak, Mikel Ayllon EIEko zuzendaritza batzordeko kideak eta Miren Agur Meabe idazle eta Euskaltzaindiaren idazkariak hartu dute parte ituna sinatzeko ekitaldian.
Hitza erdigunean jarriko du Gutun Zuriak berriz, 19. edizioan
Bernardo Atxagak, Alana S. Porterok, Karmele Jaiok, Layla Martinezek, Harkaitz Canok, Mario Obrerok, Miren Agur Meabek eta beste hainbat idazlek parte hartuko dute letren Bilboko nazioarteko jaialdian.
Xabier Montoiak "Bakea, bakea" eleberria aurkeztu du
Inazio Osa 43 urteko donostiarrak hondamendia biziko du ama hiltzean, "baina laster ikasiko du oker dagoela oso, deskalabrurik handienean ere beti baita posible zuloan beherago erortzea, are eta zoritxar handiagoak etortzea".
'Lauaxeta, ametsen egilea' erakusketa Euskal Abertzaletasunaren Museora iritsi da, Bilbora
Sabino Arana Fundazioaren Euskal Abertzaletasunaren Museoak Lauaxeta, ametsen egilea erakusketa ibiltaria izango du ikusgai Sabin Etxean, Bilbon, martxoaren 12ra arte. Bizkaiko Foru Aldundiak antolatu du erakusketa, museoarekin lankidetzan, Esteban Urkiaga Lauaxeta euskal olerkari eta idazlearen jaiotzaren 120. urteurrena gogoratzeko.
Gutun Zuria jaialdiak Gerediaga Elkartea eta Valerie Miles idazlea sarituko ditu
Gutun Zuria Bilboko Letren Nazioarteko Jaialdiaren 19. edizioa otsailaren 24tik 28ra egingo dute. Literatura eta argitalpen esparruko hogeita hamar bat sortzailek parte hartuko dute, eta “datozen egunetan” iragarriko dute programazioa.
Doinuelek 2026ko hitzorduak aurkeztu ditu
Euskarazko Plazen Sareak aurten egingo dituzten euskarazko literatura azokak aurkeztu ditu, Iruñean: Baztango (H)ilbeltza, Oiartzungo Literatura Plazara, Azokitiko Gure Gelatik, Zarauzko Literaturia, Ziburuko Euskal Liburu eta Disko Azoka, Hernaniko Liburu eta Disko Azoka, Sarako Ikusi Mikusi, Oiartzungo Hitzen Lihoa eta Lazkaoko Liburu eta Disko Azoka.