Literatura
2025/01/28 - 21:01
Bihotz-museo bat
Leire Vargasek (Durango, 2002) bere bigarren poema liburua argitaratu du, "Bihotz-museo bat" (Elkar). Lan honetan harremanei, oroimenari eta poesiari beste leku batetik begiratzeko nahia agertzen da.
2025/01/28 - 08:34
Miren Amuriza: "Zirkunstantziak deskribatzeak ematen dio egiantzekotasuna kontakizunari"
Berriztar idazleak "Pleibak", bere bigarren eleberria, argitaratu du Susa argitaletxearen eskutik, betiko iraungo zuela irudituagatik ere halako batean kraskatu zen laguntasun bati egindako autopsia zorrotza.
2025/01/24 - 15:32
Gutun Zuria Bilboko literatura jaialdiak Itxaro Borda eta Leila Guerriero sarituko ditu
BBK Gutun Zuria Bilbao sariak jasoko dituzte "euskal eta nazioarteko literatura garaikidearen erreferenteok".
2025/01/21 - 21:03
Dardaren interpretazioa
Olerti Etxeak Harkaitz Canoren Dardaren interpretazioa poema antologia plazaratu zuen 2004an. Liburu hori dago izen bereko diskoaren inspirazio iturrian: "Dardaren interpretazioa" (2008). Haren testuetatik edanda 13 pieza instrumental sortu zituen Joserra Senperenak. Pianoa beti ardatz hirukote formatuan, Pedro Barceló bateriarekin eta Miguel Rodrigáñez kontrabaxu-jotzailearekin batera. Madrilgo Trak estudioan grabatu zuten Jose Mª Rossillo teknikariaren ardurapean.
2025/01/14 - 21:02
Itzalen galbahea edo Galbahearen tektonika
Itxaro Borda eta Gotzon Barandiaran idazleak parez pare aritu dira Itzalen tektonika eta Galbahea poema liburuak aurkezten, irakurtzen eta komentatzen. Susa argitaletxeak antolatuta, Garoa liburu dendan egin duten errezitala eta berbaldia jaso dugu irratsaio honetan: Poesiaz, sorkuntzaz, Euskal Herriaz... sortu dute elkarrizketa mamitsua.
2025/01/12 - 19:10
Jose Luis Alvarez Enparantza 'Txillardegi' omendu dute, eta Udal Liburutegiari haren izena jartzeko eskatu
Urtarrilaren 14an 13 urte beteko dira idazle, hizkuntzalari eta politikari donostiarra hil zela, eta, urtero legez, urteurrenetik gertu, dozenaka senide eta lagun bildu dira Antigua auzoan hura oroitu eta omentzeko. Jakes Laffite idazleak Txillardegi oroituz pastoral amaitu berriaz hitz egin du.
2025/01/08 - 20:31
''Alma negra'', Ibon Martinen azken eleberria
Bizkaiko Meatzaldean kokatu du bere azken lana Donostiako idazleak eta inguru haietako kondaira beltz bat izan du inspirazio.
2025/01/07 - 21:01
Munduko poeta emakumezkoak: errezitaldi bat
Hamar urte bete dira Susa argitaletxearen Munduko Poesia Kaierak bilduma abian jarri zenetik, mundu osoko poeten lanak euskaratu eta euskal irakurleari aurkezteko asmoz sortua. Efemeridea aitzakia hartuta, Itxaro Borda, Maite Lopez Las Heras eta Garazi Ugalde itzultzaileek euskal ahotsa jarri diete bildumako emakumeen zenbait poemari, Maialen Berasategiren eta Isabel Etxeberriaren gidaritzapean.
2025/01/03 - 09:52
Nobela beltza eta euskara, elkarren eskutik Baztanen berriz ere
(H)ilbeltza euskal nobela beltzaren astea hamaikagarrenez ospatuko dute urtarrilaren 20tik 26ra: liburu aurkezpenak, solasaldiak, dokumental proiekzioa, ikuskizunak…
2024/12/31 - 22:02
Lizardi: poemak Artzeren ahotsez
Ez Dok Amairu taldeari lotuta sortu zen Herri Gogoa diskoetxea, 1967. urtean. Herri Gogoaren jardunak 80ko hamarkadara arte iraun zuen. Guztira, berrehundik gora disko kaleratu zituen. Disko horien artean dago ekarri dugun hau: poemak Lizardirenak dira, eta Joxean Artze da bere ahotsez errezitatzen dituena.
2024/12/30 - 18:48
Javi Amezagak eta Borja Peñeñorik ''Big Wave Basque Country'' liburua aurkeztu dute
Bertan, euskal kostaldeko olatu handiaren historia eta munduko onenetarikoa izateagatik lortu duen nazioarteko ospea azaltzen dute.
2024/12/24 - 23:01
Gabon dut anuntzio
Bitoriano Gandiagak "Gabon dut anuntzio" deritzan liburua argitaratu zuen 1986an, Gandiagak berak idatzitako Eguberrietako olerki eta kantuez osatua. Ia 40 urte geroago, liburu txikia izanik ere, liburu handi bihurtu da.
2024/12/23 - 15:55
Bernardo Atxagak Arte Ederren Merezimenduaren Urrezko Domina jaso du
Idazle gipuzkoarrak euskaraz argitaratu du bere lan osoa, eta 2019an Espainiako Letren Sari Nazionala jaso zuen.
2024/12/19 - 12:39
Kirmen Uribe: “Oso une gozoan nago, sormen eta buru aldetik”
Arantza Ruiz EITB Mediako Albistegien zuzendariak ondarroar idazlea elkarrizketatu du, "En mis sueños siempre tienes veinte años" antologia poetiko elebiduna argitaratu duela eta.
2024/12/18 - 11:17
Patri Urkizu idazle, ikertzaile eta irakaslea zendu da
78 urte zituela hil da. Euskal Filologian doktore eta Bordelen eta UNED unibertsitatean irakasle jardun zen, eta bertsolaritza eta antzerkigintza sakon ikertu zituen. Gainera, poesia eta narrazioa landu zituen.
2024/12/17 - 21:03
Odesan dantzan
Eli Tolaretxipik Ilya Kaminskiren "Odesan dantzan" (Balea Zuria, 2024) euskaratu du. Oda bat da Odesa geografiko eta historikoari batetik, baina baita egilearen irudimenean ageri den Odesari ere eskainia. 'Ez erortzeko ari gara dantzan' dio bertso batek. Dantza, poetarentzat, bizitzak dakarrena jasateko eta ez erortzeko bidea da.
2024/12/11 - 14:10
Jose Anjel Irigaray: "Txorien txintak, umeen zezelkak eta, halako batean, ...a!"
"Ele eta Hitz" liburuan, solasaren, mintzoaren, hizkuntzaren sorrerara joan-etorriko bidaia apailatu du Irigarayk, giza izatearen muinera txangoa, azken batean, bultzi-leihotik "marabila bat den" bilakaeran giltzarri izan direnei erreparatuz.
2024/12/10 - 21:00
Manuel Rivas, Letren Saria
Manuel Rivas galiziar idazleak jaso du 2024. urteko Espainiako Letren Saria. Idazle baten obraren osotasunari egiten dio aitortza sari horrek, eta Espainiako Estatuko Kultura Ministerioak banatzen du. Epaimahaiak erabaki du Rivasi saria ematea honako arrazoi hauengatik: bere testuen kalitate narratiboagatik eta memoria historikoaren, justizia sozialaren eta galizieraren alde egiten duen defentsagatik.
2024/12/10 - 10:58
Literatura, bertsolaritza eta musika hartuko dituzte hizpide Xabier Amurizak eta Nerea Ibarzabalek
Asteartean, Bilbon, Bidebarrieta Kulturgunean, solasean arituko dira idazle-bertsolariak. Steramingez jarraitu ahal izango da, 19:00etatik aurrera.
2024/12/09 - 20:25
Durangoko Azokako nobedadeak Euskal Herri osoko 66 saltokitara iritsiko dira
Horietako 23tan liburuen aurkezpenak egingo dira, gainera, idazlea bertan dela 'ZuNonHanDA!' ekimenari esker.