Joseba Sarrionandia, Oihane Amantegi, Maddi Barber eta Miren Amuriza, Gutun Zuria jaialdian
Azkuna Zentroak Gutun Zuria Bilbao Letren Nazioarteko Jaialdiaren 18. edizioaren programazioa osatu du. Otsailaren 25etik martxoaren 1era, hitza, saiakera, edizioa, antropologia, soziologia, filosofia, kazetaritza, ikerketa, arte bisualak eta zuzeneko arteak lantzen dituzten egileen topagune bihurtuko da jaialdia.
Hogei egile baino gehiago mintzatuko dira Gutun Zurian, hala nola Joseba Sarrionandia eta Oihane Amantegi (martxoak 1), Itxaro Borda eta Aurélia Lassaque okzitanierazko idazlea (martxoak 1) eta Miren Amuriza eta Lizar Begoña (otsailak 26).
Gainera, Leila Guerriero argentinar idazle eta kazetaria Rodrigo Fresanekin elkarrizketan izango da (otsailak 25), Sabina Urraca Rosario Villajosekin (otsailak 26) eta Maddi Barber, Maria Angeles Fernandez eta Jairo Marcos urak hartutako espazioez hitz egingo dute (otsailak 28).
BBK Gutun Zuria Bilbao sariak Itxaro Bordak eta Leila Guerrierok jasoko dituzte asteartean, otsailak 25, jaialdiaren inaugurazioan.
Horien aurretik, hauek izan dira sari horren irabazleak: Miren Agur Meabe eta Theodor Kallifatides (2022), Anjel Lertxundi eta Cristina Rivera Garza (2023) eta Mariasun Landa eta Juan Mayorga (2024).