Musika Hamabostaldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bach, bere errepertorioaren maisu handienetako baten eskutik Donostian

John Eliot Gardinerrek zuzenduta, English Baroque Soloistsek Monteverdi Choirrek eta Easo Eskolaniak “Pasioa san Mateoren arabera” taularatuko dute Kursaalen, EiTBren laguntzarekin.
John Eliot Gardinerrek zuzenduko du kontzertua. Argazkia: Matthias Baus.

Musika Hamabostaldia atzo hasi zen, ostegunarekin, eta gaur, ostirala, kontzertu sorta osoko emanaldirik azpimarragarrienetako bat eskainiko du: English Baroque Solistsek, antzinako musika tresnaz osatutako munduko orkestra garrantzitsuenetako batek, Monteverdi Choirrek eta Easo Eskolaniak “Pasioa san Mateoren arabera” taularatuko dute Kursaalen, 19:00etatik aurrera, sarrera guztiak agortuta daudela.

Denen buru John Eliot Gardiner ingeles zuzendaria egongo da, antzinako musikaren pizkundearen arduradun nagusietakoa eta Vienako eta Berlingo filarmonikoekin aritutakoa, esaterako. Tenorra James Gilchrist izango da, eta baxua, Kristorena egiteko arduraduna, Stephan Loges.

EiTBren laguntza du gaurko kontzertu honek, eta salgai jarritako sarrera guztiak oso agudo saldu ziren.

Albiste gehiago musika

Gehiago kargatu