Ustekabekoz beteriko Donostia Kutxa Kultur Festibala
Donostia Kutxa Kultur Festibala irailaren 15ean eta 16an egingo dute Hipodromoan, antolatzaileek jakitera eman dutenez. Lekualdaketarekin festibalak bost urteko epe berri bati hasiera emango dio.
The Jesus and Mary Chain, The Hives, The Divine Comedy, Love of Lesbian, The Drums, Hercules And Love Affair eta gehiagok osatzen dute aurtengo egitaraua, baina musikaz gain, ustekabe ugari ditu festibalak, besteak beste, pop up ikuskizunak, publikoarentzako doako ile-apaindegi eta bizartegia, kontzertu sekretuak, food trucks eta sagardo-dastatzeak.
Kontzertu sekretuak Hidden Stage zalditokiak hartuko ditu. Gonbidapenak FNACeko mostradore batean jasoko dira eta 40 laguneko taldeek Lukiek, Tihuana Bibles, Kokein, Crô!, Luma eta Smoke Idols ikusteko aukera izango dute. Besteak beste, Erol Alkan eta Floating Points taldeek musika elektronikoa jarriko dute goizaldeko seiak arte, dantzaleku bilakatuko den paddock batean.
Bestalde, Agnes Laundry ile-apaintzaile eta bizargin ospetsuak eta Milk ile-apaindegiko langileek bertaratutakoen irudia aldatuko dute.
Gainera, festibalak food trucks izenekoak hartuko ditu, street art erakusketa bat eta azoka bat (argazkilariak, diseinatzaileak, irudigileak).
Lasarteko tabernek festibaleko artisten omenez pintxoak sortuko dituzte eta Araeta sagardotegiak sagardo-dastatzeak eskainiko ditu hipodromoan.
Euskotrenek festibala eta Donostia 12 minututan lotuko ditu. Tren bereziekin zerbitzua indartuko dute kontzertu nagusiak bukatzean.
Festibalak cashless izaten jarraituko du, nazioarteko gainerako ekitaldiak bezalaxe.
Albiste gehiago musika
Itzurungo hondartza, Dant-z jaialdiko luxuzko agertokia
Uztailaren 19an, Dant-z jaialdia egin dute Itzurungo hondartzan (Zumaia). Hondarribian jaiotako jaialdiaren ezaugarri nagusia da technoa oso ohikoak ez diren agertokietara eramatea. Bertatik bertara gozatzerik izan ez zutenek, oraindik ere ikus dezakete jaialdi osoa Primeran plataformaren bidez.
Gasteizko Jazz jaialdiaren zuzendaria "oso pozik" agertu da aurtengo jaialdiak eman duenarekin
Eszenatoki ezberdinetan izandako emanaldieta jende asko joan dela ziurtatu du, eta hiria "buru-belarri" sartu dela jaialdi giroan. Proposamen guztiek oso harrera ona izan dutela azpimarratu du.
Hasi da jada Donostiako Jazzaldiaren 60. edizioa
Aurten ere, musikaz blai eta jai giroz gainezka egongo da Donostia uztailaren 19tik 27ra. Donostiako Jazzaldiaren 60. edizioak 88 kontzertu eskainiko ditu, eta horietatik 51 doakoak izango dira. Lehen emanaldian, Bascolombia proiektuak kolonbiar musikaz girotu du Chillida Lekuko parkea.
Zuzenduko duen azken Jazzaldia izan liteke aurtengoa Miguel Martinentzat, eta oraingo, iraganeko eta etorkizuneko jaialdiez aritu gara berarekin
60 Jazzalditatik 48tan aritu da lanean Miguel Martin. Aurtengoa zuzentzen duen azkena izango da beharbada. Ia bost hamarkadak askorako eman dute eta oroitzapen asko ditu gordeak, gehienak onak. Hari esker Donostian ikusi eta entzun ahal izan dira azken urteotan mundu mailako Jazz panoramako izarrik handienak.
Piano-afinatzailea, Gasteizko Jazzaldian beharrezkoa bezain ezezaguna den figura
Luis Padillak 30 urte baino gehiago daramatza pianoak afinatzen. Soinu proba bakoitzaren aurretik, Luis bere tresnekin joaten da instrumentua prest jartzera. Bere helburua ñabarduren sentsibilitatearen eta indarraren arteko oreka bilatzea da.
Donostiako Jazzaldiari begira, San Telmo Museoan
1966tik, Donostiako Jazzaldiaren lehen ediziotik, 2024ra bitartean jaialdiko kontzertuetan egindako 200 argazki erakusten ditu Laborategia aretoan ikusgai dagoen bildumak. Lolo Vasco Jazzaldiko egungo argazkilariak komisariatu du. (Musika: Marco Mezquida, "Tornado").
2025eko Bilbao BBK Live jaialdia: lehen aldiz, bisitarien batez besteko adina jaitsi da
115 000 pertsona baino gehiago bildu ditu hiru egunetan aurtengo edizioak, eta horietako askorentzat lehen aldia zen. 2026ko Bilbao BBK Live jaialdia uztailaren 9, 10 eta 11n ospatuko da.
Jazza Parkean, 12 orduz etenik gabeko emanaldiak Gasteizko Prado parkean
Gasteizen, datorren astean hasiko dena Jazzaldia da. Horren atariko, musika herritarrei hurbiltzeko ekimena antolatu du EITBk, Prado parkean.
Bilbon barrena kontzertuak entzunez ari dira motorrak berotzen melomanoak
BBK LIVE jaialdia azken egunetara iristen ari da. Hala ere, larunbatean kontzertuak eskaini dituzte Bilbon barrena, melomanoek motorrak berotu ditzaten.
Bad Gyalen reggaetoi doinuek Bilbao BBK Live jaialdia bete dute
Ekaitzaren ondorioz, Kataluniako abeslaria 20 minutuko atzerapenarekin azaldu da oholtza gainean, baina dena dela, kontzerturik jendetsuenetako bat izan da.