Itzurungo hondartza, Dant-z jaialdiko luxuzko agertokia
Uztailaren 19an, Dant-z jaialdia egin dute Itzurungo hondartzan (Zumaia). Hondarribian jaiotako jaialdiaren ezaugarri nagusia da technoa oso ohikoak ez diren agertokietara eramatea. Bertatik bertara gozatzerik izan ez zutenek, oraindik ere ikus dezakete jaialdi osoa Primeran plataformaren bidez.
Zure interesekoa izan daiteke
ETSk milaka lagun bildu ditu Baionan, eta udaletxeko plaza txiki geratu da
Julie Rouault kantautorea oholtzara igo da ETSrekin abestera, gaueko unerik berezienetako batean. Arabako taldeak jendetza batu du ostiralean, Baionako bestetan.
Ruben Bladesek Gasteiz liluratu du, salsa, emozioa eta konpromiso soziala uztartu dituen hiru orduko emanaldiarekin
Panamako artistak, Roberto Delgado Big Band taldea izan du lagun oholtzan. Ia hiru orduko kontzertua eskaini du, eta bere abesti ezagunak eta gizarte-konpromisoari lotutako mezuak uztartu ditu.
Sun Ra Arkestraren izpiek Gasteiz argitu dute
Estatubatuar talde beteranoak publikoa ase du bart Gasteizko jazz jaialdian, Mendizorrotzan.
Take 6 ahots taldeak Mendizorrotzako kontzertuak abiatu ditu, Gasteizko jazz jaialdian
Gretchen Parlatok eta Take 6 ahots seikoteak osatu dute Gasteizko Jazz Jaialdiko Mendizorrotzako kontzertuen lehen gaueko kartela. Larunbatera arte entzungo da jazza Arabako hiriburuan.
Niko Etxart “euskal rock n’ roll”aren aitzindariari gorazarre
Zuberotar kantautoreak hitzordu bikoitza du publikoarekin: azaroaren 21ean, Getxon, eta azaroaren 28an, Donibane Lohizunen. Bere ibilbideko kantu esanguratsuenak, Zuberoako kantu tradizionalak eta hainbat kolaborazio entzun ahalko dira emanaldiotan, eta ETBk Getxokoa filmatuko du.
XVIII. mendeko meza bat eta Carlos Menaren itzulera eskainiko ditu Arabako Antzinako Musika Asteak
Musika jaialdiaren 44. edizioa, Iruña Okako Santa Katalina lorategira eta Andetxara ere iritsiko da, Gasteizera ez ezik.
Bilbao BBK Live jaialdiak amaiera borobila eman dio bere 20. urteurrenaren ospakizunari
Bilbao BBK Live jaialdiak amaiera borobila eman dio bere 20. urteurrenaren ospakizunari, hiru egunetan Kobetamendi belaunaldien, kulturen eta musika ulertzeko moduen arteko topagune bihurtu ondoren. 112.500 pertsonak baino gehiagok gozatu dute aurtengo programazioaz, aniztasun artistikoak eta hiriaren zein naturaren arteko loturak sendotuz. Jaialdiak nazioarteko izaera baieztatu du, Bilborekin eta hurbileko talentuarekin duten lotura estua galdu gabe.
Arde Bogotak Kobetamendi girotu du, iragarri gabeko agerraldi batekin BBK Live jaialdian
Talde murtziarra Kobetamendiko agertoki nagusira igo da larunbat arratsaldean, BBK Live jaialdiaren unerik gogoangarrienetako batean. 'Bigger Splash' abesti berriaren izenpean iragarrita, taldea ia oharkabean igaro da karteletan.
Robbie Williamsek poparen errege izaten jarraitzen duela erakutsi du BBK Liven
Kantari britainiarrak Kobetamendin aurkeztu du bere azken lana, pop festa handi batean, musika, umorea, nostalgia eta futbola uztartuz. Horrela, Williamsek BBK Liven erakutsi du poparen erregea izaten jarraitzen duela.
Robbie Williams zain da Kobetamendin
Britainiar musikariarena da jaialdiko bigarren jardunaldiko izen nagusia, baina beste artista eta talde interesgarri asko egongo dira gaur Bilbao BBK Liveko agertokietan: Marte Lasarte, La M.O.D.A., Alabama Shakes, Belle and Sebastian, Tomora, Soulwax…