60. Jazzaldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zuzenduko duen azken Jazzaldia izan liteke aurtengoa Miguel Martinentzat, eta oraingo, iraganeko eta etorkizuneko jaialdiez aritu gara berarekin

Iragarkia
18:00 - 20:00

60 Jazzalditatik 48tan aritu da lanean Miguel Martin. Aurtengoa zuzentzen duen azkena izango da beharbada. Ia bost hamarkadak askorako eman dute eta oroitzapen asko ditu gordeak, gehienak onak. Hari esker Donostian ikusi eta entzun ahal izan dira azken urteotan mundu mailako Jazz panoramako izarrik handienak. 

Zure interesekoa izan daiteke

Oskorri argazkia Arantzazu
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Natxo de Felipe berriro oholtzara igo da Oskorrirekin argitaratu gabe geratu ziren abestiak berreskuratzeko

Natxo de Felipe musikari beteranoak abesti horiei hautsa kendu eta bizitza berri bat eman die "Abandonatuak" ikuskizunean, Arantzazuko Santutegian. Hitzordua Donostiako Musika Hamabostaldiaren programazioaren barruan txertatu da, eta EITBren parte-hartze eta babesarekin eraman da aurrera. Emanaldian, taldearen diskoetan sekula lekurik aurkitu ez zuten kantu horiek entzun ahal izan dira berriro, formatu berritu eta elektriko batean.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X