Gasteizko Jazz jaialdiaren zuzendaria "oso pozik" agertu da aurtengo jaialdiak eman duenarekin
Eszenatoki ezberdinetan izandako emanaldieta jende asko joan dela ziurtatu du, eta hiria "buru-belarri" sartu dela jaialdi giroan. Proposamen guztiek oso harrera ona izan dutela azpimarratu du.
Iñigo Zarate Gasteizko Jazzaldiaren zuzendariak 48. jaialdiaren lehen balorazio "superpositiboa" egin du. Bart amaitu da jaialdia, Toquinhoren kontzertuarekin.
"Oso pozik gaude aurtengo edizioarekin. Sarrera oso onak izan ditugu egunero Europa jauregian (jazz gazteenarentzat) eta Mendizorrotzan", adierazi du Zaratek jaialdiak zabaldutako adierazpenetan.
Musika proiektuak "oso interesgarriak izan dira. Kontzertu paregabeez gozatu dugu, Classic orkestrarena, Jose Jamesena edo Kenny Barronena, esterako. Denek bikain funtzionatu dute".
Obretan dagoen Antzoki Zaharraren ordez agertoki bihurtutakoEuropa jauregiko agertokiak ere, "poz handiak eman ditu. Akustikak ondo funtzionatu du, eta proposamen berri guztiak, gazteak, eta ustez arriskutsuak, bikain iritsi dira publikoarengana".
Gainera, "ikusi ahal izan dugu kaleak, Gasteiz oro har, buru-belarri sartu dela jaialdi giroan. Beraz, balorazio oso positiboa baino ezin dugu egin aurtengo jaialdiaz" esan du zuzendariak.
Zure interesekoa izan daiteke
Arde Bogota taldeak San Mamesen joko du ekainaren 12an
BIMEk 70 kontzertu eta Alaska, Luz Casal, Rafa Sardina eta beste profesional batzuekiko topaketak eskainiko ditu
Delinqüentes, Cervatana eta Tremenda Jauria En Vivo jaialdian arituko dira, Iruñean
ABAO Bilbao Operak "La traviata" lanarekin abiatuko du 75. denboraldia
“Arriagaren aterkia” lanak bidaia bat eskainiko du, ehun ahotsek gidatuta
Korrontzik 80 dantza talde batuko ditu otsailean BECen
Azkena Rock Festivalek Patti Smith, Bad Religion, Marilyn Manson, Slash eta Wilcoren eskutik ospatuko du 25. urteurrena
Lau artistak Ed Sheeranen bira utzi dute Macklemoreri elkartasuna adierazteko