Musika
2024/12/06 - 07:00
''Ispilu aurrean jarrita, hitanoak nola funtzionatzen duen eta nola erabiltzen den erakutsi nahi dugu''
Euskal Herriko hainbat tokitako hika eragileek osatzen duten ZirHika taldeak Hikadromoa antolatu du Durangon, Landako ikastetxean, abenduaren 7rako. Kristina Mardaras eta Ritxi Lizartzak, hikazaleei parte hartzeko deia egin diete, elkarrekin hika egiteko eta hitanoa bizirik dagoela erakusteko.
2024/12/05 - 21:28
Lehen egun jendetsua bizi izan du Durangoko Azokak
Lehenengoa mugimendu handiko eguna izan da Landako Guneko kaleetan. Goizean ikasleak izan dira protagonistak, Durangoko Azoka lepo bete dutenak; arratsaldean, aldiz, nobedadeak lasai begiratzeko aukera egon da.
2024/12/05 - 09:04
Albiste izango dira: Durangoko Azoka, Macronen hitzaldia, eta hotz bolada astebururako
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/12/04 - 14:33
Aurresalmenta, bonuak, datak, kontzertuak... BBK Live 2025 ez galtzeko gakoak
Uztailaren 10ean, 11n eta 12an Bilboko Kobetamendin izango den jaialdiak hasierako kartela aurkeztu du. Joateko asmoa baduzu, sarrerak abenduaren 5etik izango dira salgai. Ikusi, hemen, zeintzuk diren bonu motak eta salmenta datak.
2024/12/04 - 12:59
Kylie Minogue, Pulp, Nathy Peluso eta Bad Gyal dira Bilbao BBK Live 2025 jaialdiaren protagonistak
Uztailaren 10ean, 11n eta 12an Bilboko Kobetamendin izango den jaialdiak hasierako kartela aurkeztu du. Michael Kiwanuka, Nathy Peluso eta Raye artista ezagunak ere izango dira. Aurresalmenta abenduaren 5ean hasiko da.
2024/12/03 - 13:37
Benito Lertxundi: "Abestiak dira izaki batzuk beren bidea egiten dutenak eta jendea hunkitzeko gai direnak"
Bere musika ibilbidea etengo duela iragarri berritan Orioko Salatxo aretoan egin dugu abeslariarekin zita.
2024/12/02 - 14:38
''Izaro Gabonetan'' Gabonetako disko berria aurkeztu du IZAROk
Mallabiko abeslariak berak idatzitako zortzi abestiz osatutako diskoa aurkeztu du, eta abenduaren 22an eta 23an Donostiako Kursaalen zuzenean entzuteko aukera izango dugu.
2024/12/02 - 12:39
Ikusmena galdu duela aitortu du Elton John abeslariak
Hala esan du artista britainiarrak komunikabideen aurrean ikuskizun baten estreinaldian, West Enden, Londresen: "Ezin izan dut emanaldia ikusi, baina gozatu egin dut". Azken hilabeteetan izandako infekzio baten ondorioz ia guztiz itsu geratu da John.
2024/12/01 - 19:52
Bryan Adamsek Nafarroa Arenan joko du 2025eko ekainaren 6an
Iruñeko kontzerturako sarrerak abenduaren 3an, asteartean, jarriko dira salgai, 11:00etan, entradas.com eta doctormusic.com webguneetan.
2024/12/01 - 15:30
Benito Lertxundi: ''Ez daukat kontzertuetara joan beharrik eta hori albiste ona da niretzako''
Musikagintzan egindako bidea amaitutzat emango zuela iragarri duenetik lehenengo elkarrizketa eskaini digu oriotarrak. Aitortu duenez, pandemia garaiko etxeratzetik ez zeukan oholtzara itzultzeko gogorik, eta erabakia gauzatu izanarekin "oso ondo" sentitzen da orain.
2024/12/01 - 14:15
"Pandemiaren ondorenerako iadanik ez nuen gogorik oholtzara itzultzeko"
Aitorpen hori egin dio Benito Lertxundik Amaia Artetxe EITBko kultura arduradunari. Erreportaje honetan bere hitzak eta berarekin kontzertuetan lanean aritu diren bi kideren hitzak jaso dituzte, Lertxundiren musikaz lagunduta
2024/12/01 - 13:53
Lur Barnea, musikaren bidez Euskal Herriko historia kontatzen duen taldea
Aingeru Gorrotxategi Lur Barnea taldeko abeslaria da. Musika historikoa egiten dute; Euskal Herriko pasarteak kontatzen dituzte abestien bidez. Bi lagunek osatzen dute taldea; Eneko albokariak eta Aingeru gitarra-joleak.
2024/11/30 - 18:55
Igande honetan hasiko dira Bilboko 17 abesbatzek eskainiko dituzten Gabonetako emanaldiak
Gabonetako kontzertu horiek abenduaren 28ra bitartean izango dira, hiriko eliza, parrokia eta ermitetan. Konposizio klasikoen errepertorioa eskainiko dute, abesti herrikoiak eta musika sakratua uztartuz, eta arreta berezia eskainiko diete gabon kantei.
2024/11/29 - 10:07
Anari eta Belako: ''Deus Ex Machina''
Abenduaren 5ean elkarrekin egingo duten birari ekin aurretik, Anarik eta Belakok "Deus Ex Machina" kantua argitaratu dute.
2024/11/28 - 09:30
Dena prest EI Bilbao! kontzerturako
2.500 ahotseko koru batek lagunduta, ETSk, Gatibuk, Zea Maysek, Bulegok, Tanxungueirasek, Primital Brothersek eta beste hainbat taldek kontzertua egingo dute Bilbao Arenan azaroaren 29an. Entsegu orokorrean izan gara.
2024/11/27 - 20:08
Euskal musikagintzan Benito Lertxundik izan duen garrantzia azpimarratu dute Maiak, Iriondok eta Etxeberriak
Benito Lertxundik euskal kulturari egin dion ekarpena azpimarratu dute Jon Maia bertsolariak eta Joxemari Iriondo eta Joseina Etxeberria kazetariek. Oriotarraren moduko artista gutxi egon direla uste dute.
2024/11/27 - 14:48
Benito Lertxundik amaitutzat eman du musikagintzako bere bidea
Orioko Bardoak “Gernika zuzenean” zuzeneko diskoa argitaratuko du, 2023ko azaroaren 11n Gernikako Jai-Alai pilotalekuan egindako kontzertua oinarri hartuta. Lertxundik amaiera eman dio 60 urteko kantagintzari.
2024/11/27 - 14:46
Benito Lertxundik agurra iragartzeko eman duen prentsaurrekoaren laburpena
Oriotar musikariak "Gernika zuzenean" zuzeneko diskoa argitaratu du. Lan horren berri emateko prentsaurrekoan, kantagintzan egindako 60 urteko bidea itxitzat eman duela iragarri du.
2024/11/27 - 13:04
Benito Lertxundi: ''Urte hasieran erabaki nuen 60 urteko kantugintzari amaiera ematea''
Musikariak "Gernika zuzenean" zuzeneko diskoa argitaratu du, agur gisara. Gaur eman du erretiratzeko erabakiaren berri, Gernikan bertan.
2024/11/27 - 12:44
Benito Lertxundi, herri baten ahotsa
Orioko Bardoak, euskal musikagintza eta herri kultura modernoen zutabe nagusietako batek, kantaldiak egiteari eta diskoak argitaratzeari utziko diola iragarri du, 82 urterekin. Haren ahotsaren oihartzuna funtsezko elementua da euskal jendartearen gogo-muinetan.