Musika
2025/03/14 - 08:45
Lisabö: "Ahalik eta kontsekuenteen izaten saiatzen gara, baina ezeren bandera izaten saiatu gabe"
Post rock lakar, poetiko eta trinkoko taldeak "Lorategi izoztuan hezur huts bilakatu arte" diskoko birako azken kontzertua egingo du gaur Gasteizen, Jimmy Jazz aretoan. Karlos Osinaga "Txap" taldekidearekin hitz egin dugu horren aitzakian.
2025/03/13 - 09:29
Dupla, Ibil Bedi, Sukena, Su Ta Gar eta Gatibu, azken Hatortxu Rocken
Musika jaialdiak bere azken edizioa egingo du udan, uztailaren 24tik 27ra, Lakuntzan. Aurreko izenetara batu zaio gaurko talde eta musikari errenkada: Bulego, Buitraker, Banda Bassotti, Tatxers, Gozategi…
2025/03/13 - 08:34
Hiru Truku, agertokietara bueltan
Joseba Tapiak, Bixente Martinezek eta Ruper Ordorikak osatzen duen hirukoteak kontzertu berezia egin zuen Bilbon, Arriaga antzokian, Loraldiak antolatu zuen "Mila esker, Jonan Ordorika" soinu teknikaria zenaren omenezko emanaldian.
2025/03/12 - 14:44
Fernando Truebak jasoko du Jazzargia elkartearen saria
Gasteizko kultur elkarteak "jazza zabaltzeko egindako lanagatik" emango dio Ondas de Jazz-EITB Ohorezko Makila espainiar zinemagile eta musika ekoizleari.
2025/03/12 - 12:10
Dinosaur Jr eta The Damned, Azkena Rock Festivaleko kartela ixteko
Gasteizko jaialdiak prest ditu kartel osoa eta egunez eguneko egitaraua; ostegunean, Dinosaur Jr berak izango dira kartelburu, ostiralean John Fogerty eta Lucinda Williams, eta larunbatean, Manic Street Preachers.
2025/03/07 - 06:00
Maurice Ravel, iragana eta bere garaia uztartu zituen musikagile lapurtarra
Haren jaiotzaren 150. urteurrenean, denon gogora ekarri nahi izan du Ziburuko (Lapurdi) musikaria EITBk. XX. mendeko musikagilerik esanguratsuenetakotzat dute gaur egun. Haren estiloa inpresionismoarekin lotzen dute, eta orkestrazioan zuen gaitasuna azpimarratzen dute adituek.
2025/03/06 - 12:05
Anari, Jamie Cullum, Cristal Murray, Sidonie eta Bulego, Zurriolan Jazzaldian
Guztira, doako zortzi kontzertu egongo dira Keler gunean, Donostiako Jazzaldiaren 60. edizioan, uztailaren 23tik 26ra.
2025/03/05 - 20:20
Mikel Urdangarinek ''Mundua eder'' bideoklipa estreinatu du eta birari ekingo dio
Mikel Urdangarinek "Mundua eder" abestiaren bideoklipa aurkeztu du, 2024ko abenduan argitaratu zuen diskoari izena ematen dion kanta. Josu Venero zinemagilearen zuzendaritzapean, bideoklipak kantaren esentzia islatzen du.
2025/03/05 - 13:02
'Señeak Bizkaia Rock Kanpusa' jaio da, gazteen talentu musikala bultzatzeko
Kanpusa doakoa da, Bizkaiko Foru Aldundiak antolatu du, eta 14 eta 17 urte bitarteko Bizkaiko gazteei zuzenduta dago. Aukeratutako 20 ikasleek lehen mailako euskal artistekin ikasteko aukera izango dute apirilaren 21etik 26ra, Lauaxeta ikastolan.
2025/03/04 - 15:48
BilbaoPoesia jaialdiak sei emanaldi eta hiru kontzertu eskainiko ditu
Mursegok Markos Gimenoren palindromoetan oinarrituta egingo duen errezitalak eta Gontzal Mendibilek Blas de Oteroren omenez egingo duen kontzertuak irekiko dute jaialdiaren 26. edizioa.
2025/03/04 - 10:59
Trikitixa Elkarteak "hausnarketa kolektiboa" abiatuko du, trikitia irakaskuntza profesionalean sartu ondoren
Otsailaren 18an, Espainiako Gobernuak musikako irakaskuntza profesionalen barruan trikitiaren espezialitatea sortzea onartu zuen.
2025/02/27 - 15:36
Auhen, Marte Lasarte eta W!zard, EHZ lurraren (h)erritmoan dantzan jartzeko
Aurten ere Aberatzen egingo dute Euskal Herria Zuzenean, ekainaren 27an, 28an eta 29an. Antolatzaileek programazioaren lehen izenak iragarri dituzte.
2025/02/27 - 13:31
ETSk kontzertu hirukoitzeko detaile guztiak xehetu ditu
En Tol Sarmientok "20 urte zure eskutik" kontzertuak eskainiko ditu BECen martxoaren 15ean, 21ean eta 22an. Azken eguneko zuzenekoa ETB2n, Primeranen eta eitb.eus-en izango da ikusgai, zuzenean.
2025/02/27 - 13:11
Isabel Herguerak egin du Musika Hamabostaldiko kartela
Abuztuaren 1etik 29ra egingo dute musika klasikoko jaialdiaren 86. edizioa. Donostiar artista eta zinemagilea arduratu da musika irudietara ekartzeaz, eta Kursaaleko zubiko kale-argiak hartu ditu ardatz.
2025/02/27 - 12:14
Blue Öyster Cult batu eta kartela itxi du BBK Bilbao Music Legends jaialdiak
The Dead Daisies eta Errobi ere arituko dira Bilbao Arenan ekainaren 13 eta 14an. Alan Parsons Live Project izango da bigarren jardunaldiko kartelburua.
2025/02/26 - 11:25
Katapulta Tour Gipuzkoak zortzi musika proiektu eta arte eszenikoetako bi lan bultzatuko ditu
Artista hautatuek lau emanaldi egingo dituzte, formakuntza programa bat jaso, entseguak egiteko tokia utziko diete eta promozio bideo baten protagonistak izango dira.
2025/02/18 - 14:51
Musikako irakaskuntza profesionalen barruan sartu dute trikitia
Horri esker, irakaskuntza formalizatzeaz gain, irakaskuntza eta ikerketa-eremua sortuko da, tresna hori eta haren errepertorioak kontserbatu eta zabaldu ahal izateko.
2025/02/17 - 11:18
Azkena Rock Festival jaialdiak Trashville rock zikinaren agertokiko programazioa aurkeztu du
Wau y los Arrrghs!!!, The Neanderthals, Los Straijackets, The Devils, Escape-ism, Fléau, Gogoponies eta Las Jennys de Arroyoculebro taldeek joko dute Gasteizko jaialdiko karpan.
2025/02/16 - 22:40
15.000 zale bildu ditu Fermin Muguruzak Madrilen, "akelarre antifaxistan"
Urtarril amaieran 15.000 lagunen aurrean jo zuen Bartzelonan eta hurrengo kontzertua Santiago de Compostelan emango du. Ondoren, Frantzia, Suitza, Erresuma Batua, Irlanda, Alemania, Txile, Uruguai, Argentina, Kolonbia, Mexiko, Italia eta Japonian izango da. Euskal Herrira ere itzuliko da.
2025/02/12 - 11:45
John Fogertyk Azkena Rock Festivalen joko du berriz
Creedence Clearwater Revivalen buruak Manic Street Preachersekin bat egingo du Gasteizko jaialdiaren 23. edizioko kartelaren lehen lerroan. Margo Price eta The Lemon Twigs ere izango dira Gasteizen, besteak beste.