Abuztuak 1-29
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Donostiako Musika Hamabostaldiak "lehenengo aldien edizioa" aurkeztu du

Jaialdiak Parisko Operako Orkestra, Gewandhausorchester Leipzigeko orkestra eta Valentziako Orkestra hartuko ditu lehenengo aldiz. Xabier Anduaga tenorrak bi emanaldi egingo ditu.
Xabier Anduagak bi kontzertu eskainiko ditu Hamabostaldian
Xabier Anduagak bi kontzertu eskainiko ditu Hamabostaldian

Donostiako Musika Hamabostaldiaren 86. edizioak "lehen aldi" asko hartuko ditu, Patrick Alfaya jaialdiaren zuzendariak gaur esan duenez; lehenengoz hartuko ditu Parisko Operako Orkestra, Gewandhausorchester Leipzigeko orkestra eta Valentziako Orkestra.

Guztira, 74 kontzertu eta ikuskizun jaso dituzte egitarauan; horietako lehena, abuztuaren 1ekoa, Angelin Preljocaj frantziarraren balletarena izango da, "Requiem(s)", Ligetiren, Mozarten, Bachen, Messiaenen eta System of a Down metal taldearen musika jasotzen dituen koreografia. Rocka entzungo da, lehenengo aldiz, Hamabostaldian.

Itxieraz Gewandhausorchester Leipzigeko taldea arduratuko da. Emanaldi bikoitza egingo du alemaniar taldeak: lehena, abuztuaren 28an, Hilary Hahn biolinistak lagunduta, eta, bigarrena, biharamunean, Donostiako Orfeoiarekin batera, besteak beste, "Alemaniar réquiem bat" Brahmsen lana jasotzen duen programa jotzeko.

Ravelen jaiotzaren 150. urteurrena ez da oharkabean pasatuko, eta Parisko Operako Orkestra Nazionalak lapurtar maisuaren zenbait lan joko ditu, Thomas Adès zuzendari eta konpositoreak gidatuta.

Horrez gain, Jordi Savallen kontzertu bat ere egongo da, "Amaya" Guridiren obra berreskuratuko dute, "West Side Story" Bernsteinen obra entzungo da eta Xabier Anduagak bi emanaldi egingo ditu.

Zure interesekoa izan daiteke

Oskorri argazkia Arantzazu
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Natxo de Felipe berriro oholtzara igo da da Oskorrirekin argitaratu gabe geratu ziren abestiak berreskuratzeko

Natxo de Felipe musikari beteranoak abesti horiei hautsa kendu eta bizitza berri bat eman die "Abandonatuak" ikuskizunean, Arantzazuko Santutegian. Hitzordua Donostiako Musika Hamabostaldiaren programazioaren barruan txertatu da, eta EITBren parte-hartze eta babesarekin eraman da aurrera. Emanaldian, taldearen diskoetan sekula lekurik aurkitu ez zuten kantu horiek entzun ahal izan dira berriro, formatu berritu eta elektriko batean.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Natxo de Felipe agertokietara itzuliko da "Abandonatuak" proiektu berriarekin

Oskorrik agur esan eta 11 urtera, Natxo de Felipe berriro igoko da agertokietara disko berri batekin: Abandonatuak. Argitaratu gabe geratu ziren talde mitikoaren kantuak berreskuratu ditu proiektu honetan, eta abuztuaren 20an zuzenean aurkeztuko du Arantzazuko Santutegian, Donostiako Musika Hamabostaldiaren programazioaren barruan. Philiperena taldearekin batera aritu da disko honetan, Xabier de Felipe, Przemysaw Pujanek, Esther Alba eta Karmele Castillorekin batera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X