Fermin Muguruza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euriak ez du itzali Anoetako "akelarre antifaxista"

Fermin Muguruzak 30.000 lagun bildu ditu Donostian, 40 urteko ibilibide musikala ospatzeko, Palestinaren aldeko aldarri solidarioen artean. Gainera, abeslariak beste kontzertu bat iragarri du abuztuaren 14an, Irunen.
Fermin Mugurza Anoetako kontzertuan. Argazkia: EITB MEDIA.

Fermin Muguruzak eta bere bandak 30.000 lagun bildu dituzte Anoetan, euren "akelarre antifaxistan". Euriak ezin izan du Anoeta estadioan bildu den jendetzaren animoak eten, ezta Palestinaren aldeko aldarri solidarioak. Horrekin batera, abeslariak beste kontzertu bat iragarri du abuztuaren 14rako, Irunen.

Muguruzaren kontzertu guztiak bezala, honako ere ez da izan soilik irungo abeslariaren 40 urteko ibilbidearen ospakizuna, baizik eta askatasunaren eta euskal musikaren aldeko ikuskizuna. Ohikoa denez, adierazpen politikoak eta bertaratutakoen adiskidetasuna izan dira gaueko indarguneetako bat, Europako eskuin muturreko uholde gero eta handiagoari aurre eginez. Izan ere, faxismoaren, kolonialismoaren, arrazakeriaren, kapitalismoaren, matxismoaren eta homofobiaren aurkako beste errezital erraldoi bat izan da Anoetakoa.

Bertaratutakoek hiru ordu eta erdiko kontzertuaz gozatu dute, 38 abestiz osatutakoa. Muguruzak arreta handiz aukeratutako abestien nahasketa eskaini zion publikoari, garai eta fase musikal guztietako konposizioak entzun ahal izateko. Irundarrak adierazi zuen moduan "ekoitzitako disko bakoitzeko abesti bat, gutxienez": Kortaturen Sarri, Sarritik, Korrikako Big Beñat abestira. Kolaborazioak ere izan zituen kontzertuak; Bad Sound System, Xabi Solano eta Gorka Urbizu, besteak beste.

Hurrengo geltokia: Irun

Bien bitartean, Fermin Muguruzak beste "akelarre antifaxista" bat iragarri zuen, oraingoan bere jaioterrian, Irunen. Abeslariak iragarri eta Udalak igande honetan baieztatu bezala, abuztuaren 14an kontzertu berezia izango dute irundarrek.

Horrenbestez, Muguruza bere hirian izango da bere ibilbidearen 40. urteurreneko biran.

"Palestina askatu!"

Gaueko aldarrikapen berezienetako bat palestinarra izan zen. Nahiz eta ez ustekoan harrapatu ez, aldarriak harmailak koloreztatu zituen, bandera gorri, beltz, zuri eta berde palestinarrez betez.

Euripean, milaka lagunek elkartasuna erakutsi zioten Palestinari, Irungo musikariaren kontzertuaren atarian.

Iragarkia
18:00 - 20:00

Zure interesekoa izan daiteke

Oskorri argazkia Arantzazu
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Natxo de Felipe berriro oholtzara igo da da Oskorrirekin argitaratu gabe geratu ziren abestiak berreskuratzeko

Natxo de Felipe musikari beteranoak abesti horiei hautsa kendu eta bizitza berri bat eman die "Abandonatuak" ikuskizunean, Arantzazuko Santutegian. Hitzordua Donostiako Musika Hamabostaldiaren programazioaren barruan txertatu da, eta EITBren parte-hartze eta babesarekin eraman da aurrera. Emanaldian, taldearen diskoetan sekula lekurik aurkitu ez zuten kantu horiek entzun ahal izan dira berriro, formatu berritu eta elektriko batean.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Natxo de Felipe agertokietara itzuliko da "Abandonatuak" proiektu berriarekin

Oskorrik agur esan eta 11 urtera, Natxo de Felipe berriro igoko da agertokietara disko berri batekin: Abandonatuak. Argitaratu gabe geratu ziren talde mitikoaren kantuak berreskuratu ditu proiektu honetan, eta abuztuaren 20an zuzenean aurkeztuko du Arantzazuko Santutegian, Donostiako Musika Hamabostaldiaren programazioaren barruan. Philiperena taldearekin batera aritu da disko honetan, Xabier de Felipe, Przemysaw Pujanek, Esther Alba eta Karmele Castillorekin batera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X