Albiste da
Urriak 4-8
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Afrikaldia jaialdia gaur abiatuko da, Sail Ofizialean 13 pelikula dituela

Gaur, astelehenarekin, afrikar zinemen euskal jaialdiaren lehen edizioa hasiko da Arabako hiriburuan.
'Knuckle City' asteazkenean izango da ikusgai, Florida zinema aretoetan

Afrikaldia afrikar zinemen euskal jaialdiaren lehen edizioa gaur, astelehenarekin, jarriko du abian inauguruazio galak. Guztira, 13 pelikula egongo dira Sail Ofizialean lehian, eta bi sari izango dira: epaimahaiarena eta publikoarena.

Manuel Iradier elkarte afrikanistak eta Bendera kultur elkarteak antolatuta, kritikaren oniritzia eta nazioarteko zinema jaialdien bermea jaso dituzten hainbat afrikar film garaikide eskainiko dituzte, antolatzaileek azaldu dutenez, ahal den neurrian estreinen alde eginda.

Proiekzioak urriaren 4a eta 8a bitartean egingo dituzte, hiriko lau espaziotan: Vital Fundazioa Kulturuneko A eta B aretoak, Florida zinema aretoak, Zabalganeko gizarte etxea eta Salburuko gizarte etxea.

Sail Ofizialean, fikziozko zortzi film luze eta bost dokumental lehiatuko dira.

Zure interesekoa izan daiteke

Singular
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EITBren parte-hartzea duen Alberto Gastesiren "Singular" thrillerra zinema-aretoetan ikusgai dago

Filma Sitgesen estreinatu zen, eta Patricia Lopez Arnaiz eta Javier Rey ditu protagonista. Dianaren eta Martinen istorioa kontatzen du. Semea hil eta hamabi urtera, bikoteak lakuko bere etxe zaharrean berriz elkartzea erabakitzen du. Hildako semearen antza duen gazte enigmatiko bat etxean agertzen denean, antzinako sekretuak eta susmo berriak argitara ateratzen dira.

Gehiago ikusi