Zinema
2025/01/10 - 14:56
"Del revés 2" izan zen iaz pelikula ikusiena Araba, Bizkai eta Gipuzkoako zinema aretoetan
EZAE Euskadiko Zine Aretoen Elkartearen datuen arabera, EAEko aretoetako publiko kopurua % 6 jaitsi zen 2023koarekin alderatuta. "La infiltrada" izan da euskal pelikula ikusiena, "Irati" eta "20.000 especies de abejas" bezalako pelikula "arrakastatsuen" faltan.
2025/01/08 - 14:39
"Faisaien irla" pelikula Göteborgeko zinema jaialdian estreinatuko dute
Asier Urbieta zuzendariaren lehen film luzea Suediako jaialdiko International Competition atalean lehiatuko da. Jone Laspiur eta Sambou Diaby dira "mugako thriller" honen protagonistak.
2025/01/08 - 12:01
Denbora hartuko du ardatz Zinema eta Zientzia zikloaren zortzigarren edizioak
Hamabi film proiektatuko dituzte urtarriletik martxora Gasteizen, Donostian, Bilbon, Iruñean eta Donibane Lohizunen, eta hogei zientzialari inguru publikoarekin eztabaidan arituko dira.
2025/01/06 - 11:12
'Emilia Perez', 'The Brutalist' eta 'Shogun', garaile Urrezko Globoetan
Demi Moore lehen planora itzuli da 'The Substance' pelikulan egindako lanagatik aktore onenaren saria jasota. Animazio pelikula onenaren puxika 'Flow' letoniarrak eskuratu du.
2025/01/06 - 10:59
'Emilia Perez' izan da garaile nagusia Urrezko Globoetan
Bart Urrezko Globoak banatzeko gala egin da, Oscar Sarien atarikoa. Jacques Audiarden Emilia Pérez filma izan da irabazle nagusia, 4 sari eskuratu baititu; The Brutalist pelikulak, berriz, 3 irabazi ditu.
2025/01/05 - 23:34
Euskal zinemaren produkzio ugari ikusi ahal izango ditugu 2025ean
Estreinaldiz beteta dator 2025. urtea euskal zinemari dagokionez. Orotariko gaiak eta istorioak kontatuz gainera: Gasteizko XIX. mendeko hiltzailearena, Ondarroako erizain baten bizitza eta Eduardo Chillida handiarena, tartean. Horixe da lehenbizi estreinatuko dena, urtarrilaren 10ean.
2025/01/02 - 11:11
2025ak, hitzorduak luze
Kontzertuak, diskoak, filmak, bertsoak, antzezlanak, liburuak, erakusketak… Aurtengo agenda zuria zitaz betetzeko materiala ugari izango da hasi berri dugun urtean.
2024/12/18 - 16:38
"La infiltrada" filmak 13 izendapen lortu ditu Goya sarietarako
Espainiako Zinema Akademiak Goya sarietarako izendatuen zerrenda iragarri du gaur. "Marco"k bost izendapen jaso ditu, eta "Betiko gaua" film laburra ere izendatuen artean dago otsailaren 8an Granadan banatuko dituzten sarietarako.
2024/12/17 - 09:49
Marisa Paredes aktorea hil da
78 urte zituela zendu da aktore madrildarra, zineman eta antzerkian ibilbide oparoa egin eta gero.
2024/12/15 - 11:42
Alauda Ruiz de Azua zinemagilea eta Nagore Aranburu aktorea Forque sarietan nabarmendu dituzte
Alauda Ruiz de Azua bizkaitarrak zuzendutako "Querer" ekoizpenak urteko telesail onenaren saria eskuratu du; Nagore Aranburu gipuzkoarrak, berriz, emakumezko aktore onenarena. EITBk ekoitzitako "Marco" eta "La infiltrada" pelikulak ere saritu dituzte.
2024/12/09 - 21:03
'Emilia Perez' filmak Urrezko Globoetarako izendapen gehien ditu, Oscar sarien atarian
Zehazki, 10 izendapen jaso ditu, ondoren zerrendan agertzen dira 'The Brutalist', 7rekin, eta 'Conclave' drama eklesiastikoa. Bestalde, Carmen Berzatto sukaldariaren istorioa, 'The Bear' telesaila, telebistako izendapenen buruan dago.
2024/12/09 - 12:19
Ezabatutako identitateei buruzko ''Maspalomas'' film berria grabatzen ari dira Goenaga eta Arregi
Vicente gizon nagusi homosexualaren istorioa kontatzen du pelikulak. Adinekoen egoitza batean sartzen dutenean, bere izaera ezkutatzea erabakitzen du. Moriarti Produkzioak taldearen lan berria Kanarietan eta Euskadiko hainbat tokitan grabatzen ari dira, tartean, Urduñan.
2024/12/05 - 14:52
Goenaga eta Arregi (Moriarti Produkzioak): ''Harrituta gaude, baina oso pozik''
2025eko Urrezko Danborra jasoko dutela jakin berritan, pozarren topatu ditu EITBk ekoiztetxeko kideetako bi. Eneko Goia Donostiako alkateak nabarmendu duenez, "Donostian bertan sortutako produktorak mundu guztira zabaldu du bere lana".
2024/11/20 - 16:06
David Perez Sañudo zuzendariaren ''Sacamantecas'' filmaren grabaketan sartu gara
XIX. mendean Gasteizko herritarrak izututa eduki zituen emakume-hiltzailearen historia kontatuko duen filmaren grabazioa egiten ari dira egunotan Gasteizen. David Perez Sañudo zinegile gasteiztarrak bere aktore kuttunak aukeratu ditu horretarako. Filmaketa ikusten izan gara.
2024/11/15 - 12:32
"The Eggregores' Theory" ainmaziozko film laburrak irabazi du Zinebi Sari Nagusia
Andrea Gatopoulosen pelikula aukeratu du epaimahaiak. Euskal Zinemaren Sari Nagusia "Ehiza" Aitzol Saratxagaren filmak irabazi du, eta "Horizontal" Alex Reynoldsen lanak Espainiako Zinemaren Sari Nagusia.
2024/11/14 - 15:33
''Desagertuta'', Primeran eta Netflix plataformetarako seriea grabatzen ari dira Donostian
Suspensezko telesaila da, gazte baten desagerketa ardatz duena. Gaua lagunekin mendian igaro ostean, pista bakarra utziko du, bideo bat. Euskaraz eta erderaz emitituko da, eta protagonisten artean oso izen ezagunak daude, Itziar Atienza eta Gorka Otxoa, besteak beste.
2024/11/14 - 12:23
Zinebik "Tasio" eta "Mikelen heriotza" filmen 40. urteurrena ospatuko du
Zinema Dokumental eta Film Laburren Bilboko jaialdiak Montxo Armendarizen film luzearen bertsio zaharberritua emango du ostiralean, eta Ohorezko Mikeldia emango dio horren argazki zuzendariari. Imanol Uriberen filma ostegunean ikusi ahalko da.
2024/11/12 - 15:54
Albert Serra: ''Krudelkeria ederra ere izan daiteke''
Kataluniar zinemagileak "Tardes de soledad" aurkeztu du Zinebi Bilboko zinema jaialdian, Donostiako Zinemaldian Urrezko Maskorra irabazi zuen dokumentala. (Jatorrizko adierazpenak, erdaraz)
2024/11/12 - 14:43
Ander Sagardoy: "Film bat ez da inoiz hiltzen, zorionez, baina ekoizleon lana estreinaldian desagertzen da"
Ander Sagardoy ekoizlea da, eta Irusoin ekoiztetxean dabil lanean. "Marco" estreinatu zuten iragan astean eta ostiral honetan, berriz, "Azken Erromantikoak" iritsiko da zinemetara. Ekoizleen lana nolakoa den azaldu digu.
2024/11/11 - 12:10
Nolakoa da Irune, ''Azken erromantikoak'' filmaren protagonista?
Miren Gaztañaga aktoreak bikain gorpuztu du David Perez Sañudoren filmeko pertsonaia nagusia, eta Irune nolakoa den azaldu digu. Zinemaldian estreinatu eta gero, ostiralean, azaroak 15, iritsiko da zinema aretoetara EITBren parte-hartzea duen filma.