"La infiltrada" filmak 13 izendapen lortu ditu Goya sarietarako
Espainiako Zinema Akademiak Goya sarietarako film eta profesional izendatuen zerrenda iragarri du gaur Granadan, otsailaren 8an sari banaketa hartuko duen hirian bertan.
La infiltrada Arantxa Echevarriak zuzendu duen filmak 13 izendapen jaso ditu, tartean film onenarena, zuzendari onenarena (Arantxa Echevarria), emakumezko aktore protagonista onenarena (Carolina Yuste), jatorrizko gidoi onenarena (Arantxa Echevarria eta Amelia Mora) eta antzeztaldeko emakumezko (Nausicaa Bonnin) eta gizonezko (Luis Tosar) aktore onenarena.
Bestalde, Marco Moriarti hirukotearen filmak bost izendapen jaso ditu: zuzendaritza (Jon Garaño eta Aitor Arregi), gizonezko aktore protagonista (Eduard Fernandez), jatorrizko gidoia, makillatze eta ile apainketa eta efektu bereziak.
Horiez gain, Betiko gaua Eneko Sagardoyk euskaraz filmatutakoa fikziozko film labur onenaren sailean lehiatuko da, Mamántula Ion de Sosa donostiarraren pelikula bezala.
Aktore protagonisten sailetan ere euskal ordezkaritza egongo da. Patricia Lopez Arnaiz emakumezko aktore protagonistaren atalean izendatuta dago, Los destellos filmean egin duen lanagatik, eta Urko Olazabal gizonen atalean, Soy Nevenka pelikulan Ismael Alvarez abusatzailearena egiteagatik.
Musikan, Fernando Velazquez (La infiltrada) eta Alberto Igesias donostiarra (The room next door) daude izendatuta jatorrizko musika onenaren sailean, eta Velazquez kantu onenarenean ere, "Show me" Buffalo kids filmerako egindako abestiari esker.
Beste euskal film eta profesional batzuk ere daude izendatuen artean, hala nola Semillas de Kivu film labur dokumentala (Amania Films eta Uniko ekoiztetxeak), La mujer ilustrada Isabel Hergueraren animaziozko film laburra, El cambio de rueda Begoña Arosteguirena eta Cafunè Dr. Platypus & Ms. Wombat nafar estudioarena (bost izendatuetatik hiru dira euskal herritarrak atal horretan), eta Joana M. Ortueta Valentzian ezarritako bilbotar gidoilaria, La casa filmaren gidoia egokitzen egindako lanagatik.
Guztira, 32 izendapen jaso ditu euskal zinemak, horietatik 20 EITBren parte-hartzea duten filmengatik: La infiltrada, Marco, Betiko gaua eta La mujer ilustrada.
Orotara, El 47 flimak bildu ditu izendapen gehien, 14, eta haren ostean dira La infiltrada" (13), Segundo premio (11), The room next door (10), La virgen roja (9), Casa en flames (8) eta La estrella azul (8).
Zure interesekoa izan daiteke
Michaël R. Roskamen 'Le Faux Soir' filmarekin emango diote amaiera Zinemaldiari
II. Mundu Gerran Belgikako Erresistentziaren operazio batean gertatutakoa azaltzen duen filma lehiaketatik kanpo proiektatuko da irailaren 26an, Kursaalen, palmaresa iragarri ondoren.
Fatih Akinen "Ghost Song" filmak inauguratuko du Zinemaldiko Sail Ofiziala
Zuzendari alemaniarraren film berriaren mundu mailako estreinaldiak irekiko du irailaren 18an Donostiako Zinemaldiaren 74. edizioko Sail Ofiziala. Inaugurazio ekitaldiaren ondoren, Kursaal Auditorioan proiektatuko da filma, eta Akinek Urrezko Maskorra lortzeko lehian parte hartuko duen lehen aldia izango da.
Los Javis, Araujo, Dhont edo Hamaguchiren film berriak eskainiko dituzte Zinemaldiko Perlak sailean
Guztira 16 film luze proiektatuko dira Perlak sailean eta guztiak, Olivier Nakache eta Eric Toledanoren 'Juste une illusion' izan ezik, Donostia Hiria Publikoaren Saria eskuratzeko lehiatuko dira.
Zinemaldiko Belodromoko saioetarako sarrerak salgai daude dagoeneko
Donostiako belodromoak 'Karateka' eta 'Muguruza FM 40 Tour' filmen mundu mailako estreinaldiak hartuko ditu, baita 'Go! azen' telesailaren denboraldi berriaren lehen atala ere.
Hayden Panettiere aktorea hil da, 'Scream' eta 'Heroes'-eko protagonista, 36 urte zituela
Aktorearen ordezkariak baieztatu du albistea, baina oraingoz ez dute jakinarazi zergatik hil den.
Zinemaldiak Urrezko Maskorra lortzeko lehian arituko diren sei film gehiago iragarri ditu
Jesse Eisenbergen eta Fred Cavayeren lanak, besteak beste, aurretik iragarritako hamar izenburuei batuko zaizkie Zinemaldiko Sail Ofizialean.
Leihoa irekita izan arren, pantailarik ez
Werner Herzog, Donostia saria
Zuzendari, gidoilari, ekoizle eta aktore alemaniarrari Zinemaldiko ohorezko sari ospetsuenetako bat emango diote. Herzogek inaugurazio-ekitaldian jasoko du saria, eta bere azken filma aurkeztuko du: Bucking Fastard.
Manolo Solo espainiar aktorea hil da
Andaluziar aktoreak, "Cerrar los ojos" eta "Una quinta portuguesa" flimen protagonistak, 62 urte zituen.
Hamalau zinemagilek beren lehen edo bigarren filmak aurkeztuko dituzte New Directorsen
Javier Giner barakaldar zuzendariak “Esta soledad” bere estreinako pelikula aurkeztuko du Zinemaldiaren atal honetan.