Eroskeria leporatuta
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EAJk eta EAk ustelkeria kasuaren inguruko egoera ikertuko dute

EAk azalpenak eskatuko dizkio EAJri eta gobernu forala uztea aztertuko dute. Iragan asteazkenean EAJko zortzi lagunek deklaratu zuten. Alfredo Miguel foru-diputatuak dimisioa aurkeztu du dagoeneko.
Alfredo de Miguelen artxiboko irudia.
Alfredo de Miguelen artxiboko irudia. Argazkia: EFE

EAJko eta EAko zuzendaritza-batzordeek ustezko ustelkeria konjurazioaren inguruan sortu den ikerketak eragin duen egoera aztertuko dute. Ustez, Arabako EAJrekin erlazionatutako zortzi lagun kasuan nahastu egin dira.

Bi alderdiek astero egiten dituzten bileretan gai hori aztertuko dute.

Iragan asteazkenean, Arabako EAJrekin erlazionatutako zortzi lagun deklaratzera deitu zituzten Arabako Probintzia Auzitegian ustezko eroskeria kasu batengatik. Alfredo de Miguel Arabako Administrazio Publikoko foru-diputatua ustelkeriarekin erlazionatu dute eta dimisioa aurkeztu zuen epailearekin hitz egin ostean.

Ustez, hurrengo orduetan Aitor Telleria Arabako EAJko zuzendaritzako kideak dimisioa aurkeztuko du.

EA Arabako EAJrekin bilduko da datorren astean eta azalpen argiak eskatuko dizkio bere kideari. Bilera horren emaitzaren arabera, EAk EAJrekin partekatutako foru gobernua uzteko aukera aztertuko du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pradalesek euskara hutsean esku hartu du Parisko Senatuan, euskal autogobernua aldarrikatzeko

Lehendakariak goi-mailako bilera batean parte hartu du Frantziako Senatuan, Regions de Francek antolatuta, Frantziako eskualdeetako ordezkarien aurrean, lurralde-ereduari eta eskualdeek Europan duten zereginari buruz eztabaidatzeko. Bertan, autonomia finantzarioa defendatu du, ardatz atlantikoa indartzearen alde egin du eta euskal eredua aurkeztu du Europako desafekzio politikoaren eta ultraeskuinaren gorakadaren galga gisa.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Maria Ubarretxena: "Aenako funts pribatuaren interesekin zerikusi gutxi dute gure eskakizunek, guk zerbitzu publikoaren alde egin nahi dugu"

Jaurlaritzak Espainiako Gobernuarekin egindako akordioari Aenak jarritako helgitearen aurrean, Gobernu-bozeramaileak esan du ulertu egiten duela "beste aldearen jarrera"; izan ere, Aenaren % 51 Estatuarena bada ere, gainerako partean (% 49) funts pribatuak daude, eta horiek etekinak nahi dituzte. Azpimarratu duenez, euskal aireportuetarako inbertsioak azpiegiturak hobetzera eta "hegaldi eta konexio gehiago lortzera" bideratu nahi lituzke Jaurlaritzak, eta ez funts pribatu horiei etekin handiagoak ekarriko lizkeketeen kafetegi eta dendetara. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X