Osoko Bilkura
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Garzon kargutik kendu ala ez aztertuko dute ostiralean

Ahozko epaiketa hasteko erabakia hartuta, Garzon behin-behinean kargutik kentzea erabaki dezake Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak. Epaileak Nazioarteko Zigor Auzitegian lan egitea eskatu du.
Baltasar Garzon Garzón Auzitegi Gorenean sartzen EFE
Baltasar Garzon epailea.

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak Osoko Bilkura berezia egingo du ostiralean, Baltasar Garzon Auzitegi Nazionaleko epailea behin-behinean kargutik kentzen duten eztabaidatzeko.

Gaur goizean, Auzitegi Gorenak Baltasar Garzon epailearen kontra ahozko epaiketa hastea erabaki du, frankismoko krimenak ikertzeko eskumena bere egiteagatik. Ebazpena Luciano Varela magistratuak eman du, Garzonen aurkako kereilaren instrukzio epaileak.

Atzo, Baltasar Garzonek Nazioarteko Zigor Auzitegira lanera joateko eskaera egin zion Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiari, zazpi hilabetez hango fiskalburuaren aholkulari lanetan jarduteko asmoz.

Gauzak horrela, eta ahozko epaiketa hasteko agindua emanda, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak bi erabaki hartu beharko ditu: batetik, Garzonen leku-aldaketa eskaera onartu edo ez; eta bestetik, bere kontrako auzibidea amaitu artean, Garzon behin-behinean kargutik kentzea edo ez.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pradalesek euskara hutsean esku hartu du Parisko Senatuan, euskal autogobernua aldarrikatzeko

Lehendakariak goi-mailako bilera batean parte hartu du Frantziako Senatuan, Regions de Francek antolatuta, Frantziako eskualdeetako ordezkarien aurrean, lurralde-ereduari eta eskualdeek Europan duten zereginari buruz eztabaidatzeko. Bertan, autonomia finantzarioa defendatu du, ardatz atlantikoa indartzearen alde egin du eta euskal eredua aurkeztu du Europako desafekzio politikoaren eta ultraeskuinaren gorakadaren galga gisa.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Maria Ubarretxena: "Aenako funts pribatuaren interesekin zerikusi gutxi dute gure eskakizunek, guk zerbitzu publikoaren alde egin nahi dugu"

Jaurlaritzak Espainiako Gobernuarekin egindako akordioari Aenak jarritako helgitearen aurrean, Gobernu-bozeramaileak esan du ulertu egiten duela "beste aldearen jarrera"; izan ere, Aenaren % 51 Estatuarena bada ere, gainerako partean (% 49) funts pribatuak daude, eta horiek etekinak nahi dituzte. Azpimarratu duenez, euskal aireportuetarako inbertsioak azpiegiturak hobetzera eta "hegaldi eta konexio gehiago lortzera" bideratu nahi lituzke Jaurlaritzak, eta ez funts pribatu horiei etekin handiagoak ekarriko lizkeketeen kafetegi eta dendetara. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X