Aldi baterako kargutik kentzea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ehunka lagunek elkartasuna adierazi diote Garzoni

Epailea babesten dituzten plataformek CGPJren erabakia "irmo arbuiatu" dute.
Protestak eta mobilizazioak Garzonen alde
Protestak eta mobilizazioak Garzonen alde. Argazkia: EFE

Auzitegi Nazionalaren aurrean ehunka lagunek elkarretaratzea egin dute gaur Baltasar Garzon epaileari elkartasuna adierazteko, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak (CGPJ) epailea aldi baterako kargutik kendu ostean.

Manifestariek Genova kalea itxi dute eta pankarta handiak erakutsi dituzte, "frankismoaren zigorgabetasunaren kontra" eta "biktimei elkartasuna" bezalako leloekin. Beste kartel batzuetan Garzonentzako justizia eta errespetua eskatzen zuten.

Protestan Errepublikako banderak izan dira eta "lotsagarria", "genozidioak ez du iraungipenik", "Garzon, adiskide, zurekin gaude" eta "faxistak epailetzatik kanpora" oihuak izan dira.

Garzon epailea Auzitegi Nazionaleko egoitzatik 21:00ak aldera atera da eta manifestaldiko partehartzaileak agurtu ditu. Manifestariek txalotu egin dute.

Protesta gehiago

Azken hilabeteetan Baltasar Garzon epailearen aldean sortu diren plataformek "hamaika" mobilizazio deituko dituztela iragarri dute, CGPJk aho batez erabaki du epailea behin-behinean kargutik kentzea erabaki duela ezagutu ondoren.

Agiri baten bidez, epailea babesten dituzten plataformek CGPJren erabakia "irmo arbuiatu" dute eta "epailearen kontrako bidegabekeria izateaz gain, Demokrazia eta espainiar Justiziaren kontrakoa" ere dela adierazi dute.

"Prozesu honek ez dauka zentzurik, inork ez du merezi epaileak pairatzen ari den presioa jasatea", adierazi dute epailearen aldeko plataformek.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pradalesek euskara hutsean esku hartu du Parisko Senatuan, euskal autogobernua aldarrikatzeko

Lehendakariak goi-mailako bilera batean parte hartu du Frantziako Senatuan, Regions de Francek antolatuta, Frantziako eskualdeetako ordezkarien aurrean, lurralde-ereduari eta eskualdeek Europan duten zereginari buruz eztabaidatzeko. Bertan, autonomia finantzarioa defendatu du, ardatz atlantikoa indartzearen alde egin du eta euskal eredua aurkeztu du Europako desafekzio politikoaren eta ultraeskuinaren gorakadaren galga gisa.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Maria Ubarretxena: "Aenako funts pribatuaren interesekin zerikusi gutxi dute gure eskakizunek, guk zerbitzu publikoaren alde egin nahi dugu"

Jaurlaritzak Espainiako Gobernuarekin egindako akordioari Aenak jarritako helgitearen aurrean, Gobernu-bozeramaileak esan du ulertu egiten duela "beste aldearen jarrera"; izan ere, Aenaren % 51 Estatuarena bada ere, gainerako partean (% 49) funts pribatuak daude, eta horiek etekinak nahi dituzte. Azpimarratu duenez, euskal aireportuetarako inbertsioak azpiegiturak hobetzera eta "hegaldi eta konexio gehiago lortzera" bideratu nahi lituzke Jaurlaritzak, eta ez funts pribatu horiei etekin handiagoak ekarriko lizkeketeen kafetegi eta dendetara. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X