Bilboko epaitegia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'Txiki' eta Otaegiren plakak kentzeko eskatu dio Durangori epaileak

Plaka horiek terrorismoaren biktimen eta haien senideen "ohore eta duintasuna kaltetzen" dituztela esan du Dignidad y Justicia elkarteak.

Txiki eta Otaegi ETAko kideen izena duen plaka bat herriko plazatik kentzeko eskatu dio Durangoko (Bizkaia) Udalari Bilboko auzitegi batek. Era berean, ETAko kideen oroimenez jarritako beste plaka bat kendu beharko du Santa Ana plazatik, Dignidad y Justicia elkarteak eskatu bezala.

Gaur argitaratutako epaiaren arabera, plaka horiek terrorismoaren biktimen eta haien senideen "ohore eta duintasuna kaltetzen" dituztela esan du Dignidad y Justicia elkarteak.

Bestalde, plakak "administraziokoak ez diren" pertsonak jarri zituztela argudiatu du Durangoko Udalak bere defentsan. Gainera, plaken ezarpenean eta mantenuan Udalak "erantzukizunik ez" duela erantsi du.

Nahiz eta udaletako eraikuntzetan ez izan eta udaletako langileek ez jarri, Durangoko Udalak "sinboloak eta plakak kentzeko eskumena du", epaiaren esanetan.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eneko Andueza: “Osasun Ministerioari elkarrizketa gehiago izatea eskatu behar zaio, grebari amaiera emateko”

Eneko Andueza PSEren idazkari nagusia kritiko agertu da Monica Garcia Osasun ministroarekin, medikuen grebaren harira. Adierazi duenez, Osasun Ministerioak “elkarrizketa gehiago eta lankidetza” sustatu behar ditu grebarekin amaitzeko. Bestalde, Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan adierazi du ez duela “inolako aukerarik ikusten” EH Bildurekin akordio batera heltzeko euskara Administrazioan arautzen duen legearen inguruan. “EH Bildurekin ez dago tarterik, eta, EAJrekin, ikusteko dago”. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Javier De Andres: "Euskararen exijentzia maila euskal gizarteak benetan eskain dezakeenaren gainetik dago"

Euskadiko PPren presidentearen arabera, "eskatzen den euskara maila euskal gizarteak benetan eman dezakeena baino handiagoa da. Ez dago abokaturik, ez dago osasun-langilerik, ez dago gai jakin batzuetan eskatzen den kualifikazio profesionala duen langilerik, eta, gainera, euskara eskakizuna egiaztatuta duenik", eta horrek langile publikoen behin-behinekotasun tasak areagotzen ditu. Haren ustez, "arazoa da nazionalismoaren eskakizun ideologikoak euskal gizarteak Administrazioan euskararen arloan benetan bete dezakeenaren gainetik" daudela.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X